168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, 308/2024 prozedura arruntean, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 10eko 125E/2024 Foru Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, probak gainditu zituzten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, honako kidego hauetan: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Izan ere, sarrerako hautapen-prozedura hori salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez egin zen, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaliko da 308/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea, zeina Raquel Vargas Rodríguez andreak aurkeztu baitzuen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 10eko 125E/2024 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, probak gainditu zituzten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, honako kidego hauetan: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Izan ere, sarrerako hautapen-prozedura hori salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez egin zen, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitatean (gaztelania) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 30ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2411468