1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
166/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, haren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina.
2024ko maiatzaren 1etik 31ra arte, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:
Raquel Idoate Ancín | Immigrazioaren historia Nafarroan. |
Dictel elkartea | Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako proiektua Estellerrian |
Gayarre Antzokia udal fundazioa | Gayarre Antzokia udal fundazioaren jarduera |
"El colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina. |
Teatrolari Elkartea | Topaketak eta master class-a Arte Eszenikoetako profesionalentzat. |
Navarra Cultural fundazioa | "Cintruénigo Siglo XX" dokumentala. |
Aizaga Ganbera Abesbatza | Iruñeko Aizaga Ganbera abesbatzaren 40. urteurrena. |
Agoizko San Miguel Abesbatza | Por corrientes de música-Musika-korronteetan zehar. |
2023 XAMI SL | 2023 XAMI SL |
Asociación Navarra de Amigos del Ferrocarril (ANAF) | Nafarroako burdinbideen eta bide berdeen interpretazio zentroa. |
Nafarroako Musika Banden Federakundea | Navarra suena a Banda.Nafarroa:musika banden oiartzuna. |
Nafarroako Unibertsitatea | Liburutegia. Nafarroako Unibertsitatea. |
Piedramillerako Natibitatearen parrokia | Birjinen Kaperaren zorua eta erdiko nabearen zoruaren zati bat eraberritzea Piedramillerako elizan. |
Moddermass Kultur Elkartea | mass Cultura moddermass/grafitarras. |
Artaxoako "Zurriagalde" Musika Banda Kultur Elkartea | Artaxoako Musika Banda. |
Gazte Berri gazte-elkartea | Mugacu Fest. |
Karrikiri Elkartea | Karrikiri Elkartea. |
Barañain Abesbatza | Cantamos Historias, Contamos Canciones. Barañain abesbatzaren jarduera. |
GarroteRock Kultur Elkartea | MaulaRock musika jaialdia |
Asociación de Organistas Legerenses elkartea | Asociación de Organistas Legerenses elkartearen plan estrategikoa. |
Aldabako Jasokundearen parrokia | Aldabako Jasokundearen elizaren barnealdea eraberritzea. |
Peio Martikorena Fundazioa | MUGAKO. |
Asociación navarra para la divulgación de la tecnología (ANDITEC) | Navarra LAN Party. |
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak egin ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.
Eskaerak ebaluatu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2024ko uztailaren 1ean, proposamena bidali dio Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, interes sozialeko deklara ditzan kulturalak diren proiektuak, jarduerak eta ereduko programak, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, haren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina. Gainera, lege testu horren beraren 28.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuta, interes sozialeko deklaratzea merezi dute.
GarroteRock kultur elkarteak MaulaRock Musika Jaialdia ereduko programaren interes sozialeko deklarazioa emateko aurkeztu duen proposamenari dagokionez, garatu beharreko jardueren izaera kontuan hartuta, ez da bidezkoa ereduko programa deklaratzea, bai, ordea, 2025eko ekainaren 30eko amaiera-datarekin aurkeztutako proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
Beraz, maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, haren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.
2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.
3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, eta ez ematea ereduko programaren izaera.
4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialaren deklarazioak.
5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.
6. Kultur proiektua edo jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.
7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
8. Pertsona eta entitate onuradunek "Mecna zigilua" anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan, baldin eta zerikusia badute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.
9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
I. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Raquel Idoate Ancín | Immigrazioaren historia Nafarroan. | 2025eko martxoaren 31 |
"El colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola | SOS Eraikina. | 2024ko abenduaren 31 |
Teatrolari Elkartea | Topaketak eta master class-a Arte Eszenikoetako profesionalentzat. | 2025eko ekainaren 30a |
Navarra Cultural fundazioa | "Cintruénigo Siglo XX" dokumentala. | 2024ko abenduaren 31 |
Aizaga Ganbera Abesbatza | Iruñeko Aizaga Ganbera abesbatzaren 40. urteurrena. | 2024ko abenduaren 31 |
Piedramillerako Natibitatearen parrokia | Birjinen Kaperaren zorua eta erdiko nabearen zoruaren zati bat eraberritzea Piedramillerako elizan. | 2025eko abenduaren 31 |
Artaxoako "Zurriagalde" Musika Banda Kultur Elkartea | Artaxoako Musika Banda. | 2024ko abenduaren 31 |
Asociación de Organistas Legerenses elkartea | Asociación de Organistas Legerenses elkartearen plan estrategikoa. | 2025eko maiatzaren 31 |
Aldabako Jasokundearen parrokia | Aldabako Jasokundearen elizaren barnealdea eraberritzea. | 2026ko abenduaren 31 |
II. ERANSKINA.–PROIEKTU ETA KULTUR JARDUEREN EREDUKO PROGRAMAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
Dictel elkartea | Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako proiektua Estellerrian. | 2029ko ekainaren 30a |
Gayarre Antzokia udal fundazioa | Gayarre Antzokia udal fundazioaren jarduera. | 2029ko ekainaren 30a |
Agoizko San Miguel Abesbatza | Por corrientes de música-Musika-korronteetan zehar. | 2029ko ekainaren 30a |
2023 XAMI SL | 2023 XAMI SL | 2029ko ekainaren 30a |
Asociación Navarra de Amigos del Ferrocarril (ANAF) | Nafarroako burdinbideen eta bide berdeen interpretazio zentroa. | 2029ko ekainaren 30a |
Nafarroako Musika Banden Federakundea | Navarra suena a Banda. Nafarroa:musika banden oiartzuna. | 2029ko ekainaren 30a |
Nafarroako Unibertsitatea | Liburutegia. Nafarroako Unibertsitatea. | 2029ko ekainaren 30a |
Moddermass Kultur Elkartea | mass Cultura moddermass/grafitarras. | 2029ko ekainaren 30a |
Gazte Berri gazte-elkartea | Mugacu Fest. | 2029ko ekainaren 30a |
Karrikiri Elkartea | Karrikiri Elkartea. | 2029ko ekainaren 30a |
Barañain Abesbatza | Cantamos Historias, Contamos Canciones. Barañain abesbatzaren jarduera. | 2029ko ekainaren 30a |
Peio Martikorena Fundazioa | MUGAKO. | 2029ko ekainaren 30a |
Asociación navarra para la divulgación de la tecnología (ANDITEC) | Navarra LAN Party. | 2029ko ekainaren 30a |
III. ERANSKINA.–KULTUR JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
ESKATZAILEA | PROIEKTUAREN TITULUA | IRAUPENA |
GarroteRock Kultur Elkartea | MaulaRock musika jaialdia. | 2025eko ekainaren 30a |
Iragarkiaren kodea: F2410797