241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
19/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, zentral sindikalei eta enpresa erakundeei beren ordezkaritasunagatik transferentziak egiteko kreditu-gehigarria xedatzekoa.
20/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile publikoei 2012an etendako aparteko ordainsariaren parte ordaindugabea ordaintzekoa.
1.1.3. Foru Aginduak
141/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, bai eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ere.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
419/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Andrés Eciolaza Carballo jauna, Erdialdeko eta Erriberako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.
420/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Andrés Eciolaza Carballo jauna Nekazaritzako Erregistroen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
427/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Amaya Casado Pérez andrea Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
6939/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen Aguirre Hernández andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar etxeko zuzendaria, kargutik kentzen duena.
6974/2016 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Montserrat Equiza Ortigosa andrea El Vergel zahar etxeko zuzendari izendatzen duena.
DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko mandatari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostu hutsaren esleipena eta izendapena.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2559/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariak emana. Honen bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013, 2014 eta 2015erako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik zer lanpostu sartuko den desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan.
2560/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariak emana. Honen bidez ezartzen da zer lanpostu sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan.
2561/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016rako enplegu publikoaren eskaintzako lanpostuetatik Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa dutenak zehazten dituena.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1054/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, farmazia zerbitzua eta/edo farmazia zerbitzu bati lotutako medikamentuen biltegia duten egoitza (zentro soziosanitario) pribatuentzako diru-laguntza deialdia onesten duena, 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteetako arreta farmazeutikoaren funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
1316/2016 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzen 2016-2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.
Laburpena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 1054/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez farmazia zerbitzua eta/edo farmazia zerbitzu bati lotutako medikamentuen biltegia duten egoitza (zentro soziosanitario) pribatuentzako diru-laguntza deialdia onetsi da, 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteetako arreta farmazeutikoaren funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1316/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko laguntzen 2016-2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira, 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.
1.7. BESTELAKOAK
523/2016 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean, 2017-2018 ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan eskolaldi etengabearen eta eskolaldi malguaren ezarpena arautzen duena.
17E/2016 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Tuterako Mejanako (Nafarroa) putzuetan ura hartzeko sistema hobetzeko proiekturako, Tuterako Udalaren Uren Batzordeak sustaturik.
601/2016 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Ziordiko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala 2017ko ekitaldirako
ARTZIBAR
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
2017ko tarifa fiskalak eta epaitzak
2017ko karga-tasak
ARTATZA
Herri-lur bat desafektatu eta erabilera lagatzeko espedientea. Hasierako onespena
ERROIBAR
Birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
ETXAURI
2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
3/2016 aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
FONTELLAS
2017ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa
GARDE
Hautetsien ordainsaria
UHARTE
Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
MURCHANTE
Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa, UC-11 eta AR-7 eremuetan
SAN MARTIN UNX
Udal Planeko hirigintzako determinazio xehakatuen aldaketa, UC-169 unitatean, 1. poligonoko 2108. lurzatian. Behin betiko onespena
ZANGOZA
8 eta 12 zenbaki arteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
TUTERA
Aldaketak, Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
ZIZUR NAGUSIA
2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko hamaikagarren espedientea. Behin betiko onespena Kreditu berezia
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es