241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

19/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, zentral sindikalei eta enpresa erakundeei beren ordezkaritasunagatik transferentziak egiteko kreditu-gehigarria xedatzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZENTRAL SINDIKALEI ETA ENPRESA ERAKUNDEEI BEREN ORDEZKARITASUNAGATIK TRANSFERENTZIAK EGITEKO KREDITU-GEHIGARRIA XEDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Egungo inguruabarretan, beharrezkoa da zentral sindikalentzako eta enpresaburuen erakundeentzako aurrekontu-zuzkidura handitzea, haien ordezkaritasuna kontuan hartuta, esleituta dauzkaten eginkizunak betetzeko behar diren finantzabideak eduki ditzaten.

Horretarako, kreditu-gehigarri bat eman beharra dago, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 13/2007 Foru Legeko 48. artikuluan ezarritakoarekin bat. Kreditu-gehigarri hori 2016an zati batean beharko ez diren beste kreditu batzuk erabiliz finantzatuko da.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

528.500 euroko kreditu-gehigarria ematen da, 2016ko ekitaldian Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei erantzuteko.

Kreditu hori aurrekontuko kontu-sail hauetan aplikatuko da:

810012-81500-4819-494108 kontu-saila, Zentral sindikalentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera

352.334,00 euro

810012-81500-4819-494113 kontu-saila, Enpresaburuen erakundeentzako transferentzia, enpresaburuen artean duten ordezkaritasunaren arabera. CEN

176.166,00 euro

GUZTIRA

528.500,00 euro

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Kreditu berezi hau aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

810012-81500-4819-494111 kontu-saila, Gizarte eragileentzako eta enpresa arloko eragileentzako transferentzia, haien parte-hartze instituzionalaren arabera

350.000,00 euro

950002-96200-4819-242106 kontu-saila. Enplegu Plana. Prestakuntza premietan ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa

121.000,00 euro

950002-96200-6094-241300 kontu-saila, Aplikazio informatikoak

57.500,00 euro

GUZTIRA

528.500,00 euro

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2016ko abenduaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1614019