241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak jabari
eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko urriaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, “Terrazak, beladoreak eta barra-mostradoreak jabari eta/edo erabilera publikoko eremuetan paratzea arautzen duen udal ordenantzan”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2016ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

ERANSKINA

–16. artikuluaren bukaeran beste lerroalde bat gehitu da:

“Baimenak aldatu egin ahalko dira, emandako baimenaren indarraldian beste establezimendu batek beladoreak ezartzea eskatzen badu, ordenantza honetan horretarako ezarritako baldintzak beteta, hurbiltasunagatik eskura dagoen espazio bera ukitu ahal bada, betiere Udalaren zerbitzu teknikoek aldez aurretik egindako zuinketa lana kontuan hartuz, interesdunei jakinaraziko baitzaie.”

–17. artikuluari 4. puntua erantsi zaio (Baimenaren eskaera eta erantsi beharreko dokumentazioa):

4.–Barra-mostradoreetarako krokis bat erantsiko da, kokalekua zehazteko, bai eta eskatzen den modulu kopurua eta zerbitzua emateko behar den eremuaren neurriak ere.

–22. artikulua. Barra-mostradorea jartzeko baimena:

  • 1. puntua aldatu da eta honela gelditu:
  • a) Ostalaritzako establezimendu legeztatutetan eta baimendutako egunetarako jarri nahi izanez gero, idatziz egin beharko da eskaera okupazioa baino hamabost egun lehenago gutxienez, eta beladoreetarako baimendutako eremuaren barnean jarri beharko dira. Herriko festen kasuan, uztailaren 10a baino lehen. Epe horietatik kanpo erregistro orokorrean jasotzen diren eskabideak ez dira tramitatuko eta ukatu direla ulertuko da.
  • b) Beladoreetarako baimendutako eremutik kanpo jartzen badira edo halakorik ez bada, nahitaezkoa izanen da Udaltzaingoak aldez aurretik horren aldeko txostena ematea. Txosten hori ez da beharrezkoa izanen aurreko urteetakoen antzeko berritzeak egin behar badira; hau da, modulu kopurua handitzen ez denean eta eremuaren baldintzak aldatu ez direnean.
  • 2. puntua eranstea; hona hemen haren testua: Ostalaritzako establezimendu bakoitzerako barra-mostradorearen modulu kopurua bira mugatuko da.
  • 3. puntua eranstea; hona hemen haren testua: Barra-mostradorearen eskabidea ez bada egun jarraietarako, baimendu gabeko egunetan desmuntatu egin beharko da.
  • Egungo 2. eta 3. puntuak 4.a eta 5.a izatera pasako dira.
  • Egungo 2. puntua zuzentzea (aldaketen ondorioz 4.a izatera pasako da), likidaziorako aplikatu beharreko ordenantzari dagokionez, “Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala” izan beharrean, honako hau agertuko baita: “Eremu publikoa, tokiko erabilera publikoko ondasunak eta erabilera publikoari atxikitako jabetza pribatuko lurrak terrazaz, beladorez eta barra-mostradore eramangarriez okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala”.

Iragarkiaren kodea: L1613589