241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa,
UC-11 eta AR-7 eremuetan

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak azaroaren 9an eman 114E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi da Murchanteko Udal Plan Orokorrean, UC-11 eta AR-7 eremuei dagokienez, aldaketa egiteko 2 zenbakiko espedientea (egiturazko determinazioak), Forjados Orgues SLk sustatua. Aipatutako foru agindu hori 2016ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Murchanten, 2016ko abenduaren 7an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorreko aldaketak, UC-11 eta AR-7 eremuetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1613915