241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko mandatari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostu hutsaren esleipena eta izendapena.

Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko mandatari izateko lanpostu bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bukatu da. Deialdia Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak 2016ko maiatzaren 9an emandako Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2016ko 78. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 27koan) argitaratu zen. Ikusita gainditu duten izangaiek erdietsitako puntuazioen zerrenda, pasa den azaroaren 22an epaimahai kalifikatzaileak igorria eta 2016ko 140. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (azaroaren 25ekoan) argitaratua, eta deialdiaren 8. oinarriko 2. atalean xedatutakoarekin bat, Lehendakaritza honek, bere ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Fernando Erburu Elizondori esleitzea deialdiko lanpostu hutsa, eta hura Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea, mandatari gisa, deialdiko lekualdatze lehiaketan puntu gehien erdietsi duen izangaia baita.

Bigarrena.–Interesdunak, deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoarekin bat, 10 egun naturaleko epea izanen du, izendapenaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko. Jabetza adierazitako epean hartzen ez badu, lehiaketako jardunetik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin xedatzea, eta interesdunari jakinaraz dakiola agintzea, aurreko atalean adierazitako ondorioekin.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F1613614