241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2560/2016 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariak emana. Honen bidez ezartzen da zer lanpostu sartuko den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik desgaitasunen bat duten pertsonentzako erreserba-txandetan.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina aldatzen duen apirilaren 10eko 13/2015 Foru Legeak, desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sartzeari dagokionez, honakoa ezartzen du:

“1. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen %7 gutxienez gorde eginen da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako desgaitasun gradua eta bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute. Hala eginen da, helburua izanik lortzea, denboraren poderioz, desgaitasuna duten langileen kopurua Administrazio Publiko bakoitzeko langile guztien %2koa izatea.

Hautapen prozesuak egin ondotik, desgaitasuna dutenek bete gabe gelditzen diren lanpostu erreserbatuak hurrengo lan eskaintzako kupoari gehituko zaizkio, baina gehienez ere %10 izanen dira.”

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, administrazio erroari eta Osasun Departamentuari dagokienez.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko direla desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandak, sartzeko kasuan kasuko hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, betiere Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondotik.

Aurrekoarekin bat, beraz, bidezkoa da 20 lanpostu huts erreserbatzea enplegu publikoaren eskaintzan desgaitasuna duten pertsonek bete ditzaten.

Eskubide Sozialetako Departamentuak beharrezko txostena egin du. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoaren txostena onetsi da.

Horrenbestez, bidezkoa da erreserba-txandetako lanpostuak zehaztea %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2016rako enplegu publikoaren eskaintza osatzen duten lanpostuetatik honako hauek izanen dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandetan sartuko direnak:

–Psikologo lanpostu bat.

–Ogasuneko teknikari bat.

–Administrazio Publikoko teknikari bat (arlo ekonomikoa).

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile bat.

–Gizarte-langile bat.

–BFE/Erradiodiagnostikoko alboko bat.

–OOLTko bi pediatra.

–OOLTko mediku bat.

–Bederatzi erizain.

–Bi fisioterapeuta.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1613439