2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2017ko karga-tasak
Artzibarko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:
1.1. Ondoko zerga-tasak onestea, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten (beren horretan utzi dira lehengo urteko tasak):
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,293.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
- Etxebizitza berriak: %2,5.
- Gainerako instalazio eta obrak: %2.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga
Tasa: %14.–Portzentajea:
1.–1etik 5 urte bitarte: 2,2.
2.–10 urte bitarte: 2,1.
3.–15 urte bitarte: 2,0.
4.–20 urte bitarte: 2,0.
1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Artzibarren, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1613621