241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTATZA

Herri-lur bat desafektatu eta erabilera lagatzeko espedientea. Hasierako onespena

Artatzako Kontzejuak, 2016ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

–Herri-lur hauen desafektazioa onestea hasiera batean:

  • Katastroko 9. poligonoko 91. lurzatia: 1.002 m².
  • Katastroko 9. poligonoko 193. D lurzatia: 5.422 m².
  • Katastroko 9. poligonoko 193. lurzatia: 3.064 m².

Desafektazioa “Camping Artaza” SIren alde egiten da (IFZ E 31701469), entitate horrek Artatzako akanpaleku turistikoaren plan berezian sustatutako aldaketarekin bat.

–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen agiria onestea.

–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Artatzako Kontzejuko iragarki-oholean paratuko da, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak egin ditzaten.

Artatzan, 2016ko azaroaren 5ean.–Burua, Arturo Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu.

Iragarkiaren kodea: L1613369