Iragarkia
241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
141/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, bai eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ere.
Foru agindu honen helburu nagusia da eremu berriak sartzea ordenagailuz zuzenean irakur daitezkeen 190 ereduko euskarrien eta eredu horretan jaso beharreko informazioa duten fitxategien diseinu fisiko eta logikoetan. Horren xedea da datu gehigarriak sartzea langileek aldi baterako lanerako ezintasunagatiko errendimenduak jasotzen dituzten kasuei buruz; errendimendu horiek Gizarte Segurantzak edo haren erakunde kolaboratzaileek zuzenean ordaintzen dituztenak izan, edo prestazio horiek enplegatzaileak zuzenean ordaindutakoak izan (Gizarte Segurantzarekiko lankidetzarako kasuan kasuko akordioaren arabera).
Hortaz, Nafarroako Zerga Ogasunari zergaren zirriborroen kalitatea hobetzeko aukera emanen dion informazio zehaztuagoa lortzeko eta zerga administrazioen arteko informazio trukea errazteko, lanerako ezintasunagatik dirutan nahiz gauzatan jasotakoak bilduko diren eremu berri bat sartu da. Era berean, A eta B gakoen azpigakoak berrantolatu dira.
Bestetik, ikusi da teknologia berrien erabilera komunikatzeko metodo gero eta ohikoagoa dela zergapekoen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean, inprimakien erabilera hondarrekoa delarik. Horrenbestez, egokitzat jo da eredu hori inprimaki bidez aurkezteko modua ezabatzea. Hala ere, zergapekoari bere aitorpenen aurkezpena errazteko asmoz betiere, aurkezpen telematikoaren modua gaitu da, non Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) edo, zein den kasua, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ) eta nor den egiaztatzen duen PIN zenbakia aurkeztuko baitira.
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuko titularra gaitzen du 190 eredua onesteko eta eredu hori nola eta non aurkeztu behar den ezartzeko. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, likidazioak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste dokumentu guztiak.
Horrenbestez, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, bai eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ere.
Ondoren aipatzen diren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:
Bat. 1. artikulua.
“1. artikulua. 190 ereduaren onespena.
“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Urteko laburpena” izeneko 190 eredua onesten da.
190 eredua telematikoki aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.”
Bi. 4. artikulua.
“4. artikulua. 190 eredua aurkezteko modua.
190. eredua telematikoki aurkez daiteke, Internetetik, 7. eta 8. artikuluetan adierazitako prozedura eta baldintza orokorrak betez, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarrian, 6. artikuluan xedatutakoa betez, eranskinean ezarritako erregistroetako diseinuekin bat etorriz.”
Hiru. 5. artikulua.
“5. artikulua. 190 eredua aurkezteko tokia.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, 190 eredua, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren edozein bulegotan aurkeztu beharko da, ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarrian.
Telematika bidez egiten diren aitorpenetan, Ogasunaren web-orria baliatuz egin beharko da aurkezpena, Interneteko http://hacienda.navarra.es helbidean.”
Lau. 7.1.b) artikulua.
“b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz, edo, bestela, bere identifikazio pertsonalerako zenbakia (PIN), Nafarroako Zerga Ogasunak emana, nortasuna frogatu ahal izateko.
Ziurtapen zerbitzuen emaileak eta baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.”
Bost. 7.1.c) artikulua.
“c) Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste dokumentu batzuk hirugarren pertsonen izenean telematikoki aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematikoki tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezlea aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.”
Sei. I. eranskina kentzen da.
Zazpi. Eranskin izatera pasako da II. eranskina.
Eranskinaren edukia izanen da foru agindu honetan Eranskin gisa ageri den hori.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehen aldiz aplikatuko da, informazioa 2016koa izanik, aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa duten aitorpen-laburpenetan.
Iruñean, 2016ko azaroaren 24an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
190 EREDUA ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKO EUSKARRIAREN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
A) Euskarrien ezaugarriak.
Arau honen xedeko informazioa ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
–Mota: CD-R (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.
–Edukiera: 700 MB bitarte.
–ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.
–Multisaiorik ez.
B) Diseinu logikoak.
Erregistroen deskripzioa.
Atxikitzaile bakoitzarentzat edo konturako diru-sarrerak egin behar dituen bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:
1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
2. mota: hartutakoaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortutako dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.
Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinean zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larriz, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.
Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.
Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.
Aurkezpena multzoan egiten denean (atxikitzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian atxikitzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen atxikitzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motako erregistroa); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.
Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488. idazgunearen eta 500.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.
0 MOTAKO ERREGISTROA: AURKEZPEN KOLEKTIBOA |
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘0’ (zero). | |
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea ‘190’. | |
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak. | |
9-17 | Alfazenbakizkoa | AURKEZLEAREN IFZ. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | |
18-57 | Alfabetikoa | AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | |
58-109 | Alfazenbakizkoa | AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA. Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago: | |
58-59 | Bide publikoaren siglak. | ||
60-79 | Bide publikoaren izena. | ||
80-84 | Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du. | ||
85-86 | Eskailera. | ||
87-88 | Solairua. | ||
89-90 | Atea. | ||
91-95 | Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa. | ||
96-107 | Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak adieraziko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe. | ||
108-109 | Probintziaren kodea. Eskuarki, probintziaren kodeari dagozkion bi digituak adieraziko dira. | ||
110-114 | Zenbakizkoa | ATXIKITZAILEAK, GUZTIRA Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate atxikitzaile guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua). | |
115-123 | Zenbakizkoa | HARTZAILEAK, GUZTIRA Baterako euskarrian sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruekin, euskarrian sartutako atxikitzaileei dagozkien erregistroekin alegia. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua). | |
124 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako hauetako bat emanen da: | |
‘C’: | Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada. | ||
‘T’: | Transmisio telematikoa. | ||
125-173 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da: | |
125-133 | Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa. | ||
134-173 | Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan atxikitzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | ||
174-487 | ZURIUNEAK UTZITA. | ||
488-500 | Alfazenbakizkoa | ZIGILU ELEKTRONIKOA. | |
Laguntza programekin egindako aitorpenetarako erreserbaturiko eremua. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira. | |||
–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. –Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. –Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. –Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | |||
1. MOTAKO ERREGISTROA: ATXIKITZAILEA |
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA Konstantea: ‘1’ (bat). | |||
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. ‘190’ konstantea. | |||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak. | |||
9-17 | Alfazenbakizkoa | ATXIKITZAILEAREN IFZ. Atxitzailearen IFZ adieraziko da. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | |||
18-57 | Alfabetikoa | ATXIKITZAILEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA. Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izen osoa jasoko da, anagramarik gabe. | |||
58 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako hauetako bat emanen da: | |||
‘C’: | Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada. | ||||
‘T’: | Transmisio telematikoa. | ||||
59-107 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da: | |||
59-67 | Telefonoa. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa. | ||||
68-107 | Deiturak eta izena. Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | ||||
108-120 | Zenbakizkoa | AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. Aitorpenari dagokion dokumentuaren zenbakia jarriko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua. Lehen hiru idazguneak 190 kodea iraunkorra | |||
121-122 | Alfabetikoa | AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA. Aitorpen normaletan eremu hau zuriunez utziko da. Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez: | |||
121 | Aitorpen osagarria. “C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea. | ||||
122 | Ordezko aitorpena. “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu. | ||||
123-135 | Zenbakizkoa | AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. “Ordezko aitorpena” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion dokumentuaren zenbakia idatziko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua. Beste edozein kasutan zeroz beteko da. | |||
136-144 | Zenbakizkoa | HARTUTAKOEN KOPURUA, GUZTIRA. Hartutakoen kopuru osoa adieraziko da, euskarrian atxikitzaile horrentzat aitortu direnak, hartutakoaren gakoak kontuan hartu gabe. (2. motako erregistroen kopurua). | |||
145-160 | Alfazenbakizkoa | HARTUTAKOEN ZENBATEKOA, GUZTIRA Eremu hau bitan banatzen da: | |||
145 | HARTUTAKOEN ZEINUA: Eremu alfabetiko hau hartutakoaren zenbatekoa (1. motako erregistroko 146 idazgunetik 160 idazgunera) eskuratzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean beteko da. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||
146-160 | HARTUTAKOEN ZENBATEKOA: Zenbakizko eremu honetan ordainduriko hartutakoetan (82 idazgunetik 94ra, 109tik 121era eta 256tik 268ra, “Hartutakoa” 2. motako erregistroari dagozkionak) adierazten diren diru kopuruen batura adieraziko da (koma hamartarrik gabe), hartutakoaren gakoa kontuan hartu gabe. Hartzaileen erregistroetan “Hartutako osoaren zeinua”, “Gauzatan hartutakoaren zeinua” edo “Hartutako osoaren zeinua/lanerako ezintasunaren ondoriozko balorazioa” eremuetan “N” bat jarri bada (2. motako erregistroko 81, 108 eta 255 idazguneak, hurrenez hurren), aurreko ekitaldietan behar ez bezalako hartutakoak itzultzeagatik edo gehiegi pagatzeagatik, diru kopuru horiek minus zeinuarekin zenbatuko dira batura honetan adierazi behar diren zenbatekoak batzean. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||
146-158 | Hartutakoen guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
159-160 | Hartutakoen guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
161-175 | Zenbakizkoa | ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO ATXIKIPENAK, GUZTIRA. Zeinurik eta koma hamartarrik gabe adieraziko da “Egindako atxikipenak”, “Kontura egindako diru-sarrerak” eta “Lanerako ezintasunaren ondorioz kontura egindako diru-sarrerak/egindako atxikipenak” eremuetan (‘Hartutakoa’ 2. motako erregistroari dagozkion 95etik 107ra, 122tik 134ra eta 269tik 281era arteko idazguneak, hurrenez hurren) jasotako kopuruen batura, zein diren ere hartutakoari dagozkion gakoak edo azpigakoak. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||
161-173 | Atxikipenen edo konturako sarreren guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
174-175 | Atxikipenen eta konturako sarreren guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
176-487 | ZURIUNEAK | ||||
488-500 | Alfazenbakizkoa | ZIGILU ELEKTRONIKOA Laguntza programa ofizialekin egindako aitorpenetarako erreserbaturiko eremua. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira. | |||
–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira. –Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. –Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. –Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. –Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | |||||
190 EREDUA 2. MOTAKO ERREGISTROA: HARTUTAKOA |
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |||||||||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘2’ (bi). | |||||||||
4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea ‘190’. | |||||||||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak. | |||||||||
9-17 | Alfazenbakizkoa | ATXIKITZAILEAREN IFZ. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi. | |||||||||
18-26 | Alfazenbakizkoa | HARTZAILEAREN IFZ. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | |||||||||
27-35 | Alfazenbakizkoa | LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ. IFZrik ez daukaten adingabeen kasuan idatziko da soilik. | |||||||||
36-75 | Alfabetikoa | HARTZAILEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA. 1. motako erregistroan atxikitzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | |||||||||
76-77 | Zenbakizkoa | PROBINTZIAREN KODEA. Hartzailearen helbidearen probintzia kodea adieraziko da. Atzerriko egoiliarrendako 98 idatziko da. | |||||||||
78 | Alfabetikoa | HARTUTAKOAREN GAKOA. Gako alfabetiko hauei dagokiena adieraziko da. | |||||||||
A | Besteren konturako langileak. Besteren konturako langileei gauzatan egindako ordainketak hartutakoaren “A” gako honetan aitortuko dira, betiere hartutakoaren “Y” edo Z” gakoetan adierazi ez badira. | ||||||||||
B | Pentsiodunak eta hartzeko pasiboen hartzaileak. | ||||||||||
C | Langabeziako sorospenak edo prestazioak. | ||||||||||
D | Ordainketa bakarreko langabeziako prestazioak. | ||||||||||
E | Kontseilukideak eta administratzaileak. | ||||||||||
F | Ikastaroak, mintzaldiak, mintegiak eta antzekoak eta idazlanak, artelanak edo lan zientifikoak prestatzea. | ||||||||||
G | Lanbide jardueretako etekinak. | ||||||||||
H | Nekazaritzako, abeltzaintzako, oihangintzako eta enpresako jardueretako etekinak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan aipatzen den zenbatespen objektiboaren arabera. | ||||||||||
I | Jabetza intelektual edo industrialeko, laguntza teknikoko, ondasun higiezinetako errentamenduko eta abarretako etekinak, etekin horiek hartzaileak garaturiko jarduera ekonomiko baten ondoriozkoak direnean. | ||||||||||
J | Errenta-egozpenak, irudirako eskubideak lagatzeagatik. | ||||||||||
K | Sariak, joko, lehiaketa eta abarretan parte hartzeagatik. | ||||||||||
L | Errenta salbuetsiak eta kargatik salbuetsiriko dietak. | ||||||||||
Y | Enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik gauzatan egindako ordainketa. | ||||||||||
Z | Pentsio planen antzeko prestazio estaldurarako sistema alternatiboan babesturiko enpresa edo entitateek zergei dagokienez langileei egozten ahal dizkieten kontribuzio edo ekarpenak. | ||||||||||
79-80 | Zenbakizkoa | AZPIGAKOA. Bakarrik B, E, F, G, H, K, L eta Y gakoetarako. Gainerako kasuetan, zero jarri hutsuneetan. | |||||||||
Hartutakoaren B gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
1 | Gizarte Segurantzako pentsioak eta klase pasiboen hartzekoak. Azpigako hau jarriko da lanerako ezintasunagatik hartutakoak direnean, langileari zuzenean ordaintzen dizkionak Gizarte Segurantzako araubide publikoren batek edo klase pasiboek edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzari laguntza ematen dion mutualitateak. Enplegatzaileak zuzenean ordaintzen baditu prestazio horiek (Gizarte Segurantzarekiko lankidetzarako akordioaren arabera), A gakoan jasoko dira. | ||||||||||
02 | - | ||||||||||
03 | Azpigako hau B gakoko hartutako guztietan adieraziko da, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||||
Hartutakoaren E gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Kontseilukidea edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langile gisa dagoena. | ||||||||||
02 | E gakoko hartutako guztietan, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||||
Hartutakoaren F gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Hartutakoak zergatik salbuetsitako literatura, zientzia edo arte sariei dagozkienean idatziko da azpigako hori. | ||||||||||
02 | Azpigako hau F gakoko hartutako guztietan adieraziko da, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||||
Hartutakoaren G gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Oro har ezarritako atxikipen tasa aplikatzekoa denean. | ||||||||||
2 | Berariaz ezarritako atxikipen tasa aplikatzekoa denean. | ||||||||||
Hartutakoaren H gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Abeltzaintzako jarduera, haragitarako zerri azienda ustiatzen duena, eta hegazti-hazkuntza; eta nekazaritza, patata ekoizten duena. Oihangintzako jarduera, batez besteko mozketa epea 30 urtetik gorakoa duena. | ||||||||||
02 | Aurreko 01 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
03 | Nekazaritzako jarduerak, tomatea, brokulia, mertxika eta zainzuria ekoizten dutenak, industriarako lau kasuetan. | ||||||||||
04 | Aurreko 03 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
05 | Zereal eta lekaleak eta gizakiaren kontsumorako onddoak ekoizten dituen jarduera, bai eta abeltzaintza ere, esnetarako behi azienda ustiatzen duena. Oihangintzako jarduera, batez besteko mozketa epea 30 urtekoa edo laburragoa duena. | ||||||||||
06 | Aurreko 05 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
07 | Nekazaritzako jarduera, olio-landareak eta zitrikoak ekoizten dituena; orobat, oihangintza, erretxina ateratzen duena, eta beste azpigako batzuetan berariaz sartu gabeko abeltzaintzako beste jarduera batzuk. | ||||||||||
08 | Aurreko 07 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
09 | Nekazaritzako jarduera, “Errioxa” jatorrizko deiturako ardotarako mahatsa, sustraiak, tuberkuluak, bazka, zitrikoak ez diren frutak, tabakoa eta aurreko azpigakoetan berariaz sartu gabeko nekazaritzako bestelako produktuak ekoizten dituena. | ||||||||||
10 | Aurreko 09 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
11 | Ehun-landareak eta mahaiko mahatsa ekoizten dituzten jarduerak, nekazariek, abeltzainek eta oihangintzako jardueren titularrek egindako jarduera osagarriak, eta hegaztiak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak. | ||||||||||
12 | Aurreko 11 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
13 | Hegaztiak ez gainerako ganadua hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuetan egiten den jarduera. | ||||||||||
14 | Nekazari eta abeltzainek bestelako lan eta zerbitzu osagarrietan egiten duten jarduera. | ||||||||||
15 | Azukre-erremolatxa ekoizten duen jarduera; eta abeltzaintzako jarduera, haragitarako behi-azienda, haragitarako ardi-azienda eta haragitarako ahuntz-azienda ustiatzen dituena, eta untxi-hazkuntza. | ||||||||||
16 | Aurreko 15 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
17 | Nekazaritzako jarduera, fruitu lehorrak, barazkiak eta olibondoaren produktuak ekoizten dituena; eta abeltzaintzako jarduera, aurrerako zerri-azienda, aurrerako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda eta esnetarako ahutz-azienda ustiatzen dituena, eta erlezaintza. | ||||||||||
18 | Aurreko 17 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
19 | “Nafarroa” jatorrizko deiturako ardotarako mahatsa ekoitzen duen jarduera eta beste azpigako batzuetan berariaz aipatzen ez dena. | ||||||||||
20 | Nekazaritzako jarduerak, kotoia ekoizten dutenak. | ||||||||||
21 | Aurreko 20 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||||
25 | Azpigako hau adieraziko da pagatutako dirua jarduera ekonomikoen zenbatespen objektiboko ordaina denean (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan jasotako jarduera ekonomikoak, hau da, errepide bidezko salgaien garraioa eta aldaira zerbitzua). | ||||||||||
Hartutakoaren K gakoan erabili beharreko azpigakoa: | |||||||||||
01 | Azpigako hau jarriko da joko, zozketa edo ausazko konbinazio publizitate helbururik gabekoetan, Jokoa arautzen duen 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sar daitezkeenetan (halakoen ezaugarria da dirua edo bestelako ondare elementuak arriskuan jartzea -eta horregatik galerak izateko aukera- saria edo irabazia lortzeko posibilitatearen truke) parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkien hartutakoak direnean. Sari horien guztirako zenbatekoa adieraziko da, zergaldi berean lortutako jokoaren ondoriozko galeretan zenbatekoa murrizteko jasotzaileak duen eskubidea ukatu gabe. | ||||||||||
02 | Azpigako hau jarriko da mendi publikoetan egindako oihan aprobetxamenduen ondorioz auzotarrek lortutako ondare-irabaziei dagozkien hartutakoak direnean. | ||||||||||
03 | Azpigako hau jarriko da hartutakoak joko, zozketa edo publizitate helbururen bat duten ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienean, haietan parte hartzeagatik dirurik jarri behar ez eta, beraz, 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sartzen ez direnetan. Hemen sartzen dira komunikabideetan garatutako programen ondoriozko sariak, bai eta 13/2011 Legearen 3.i) artikuluan zehazten diren publizitate eta sustapen helburua duten ausazko konbinazioen ondoriozkoak ere. | ||||||||||
Hartutakoaren L gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Dietak, bidaia gastuengatik. | ||||||||||
02 | Terrorismo ekintzen ziozko prestazio publiko ez ohikoak eta terrorismoaren aurkako borrokan emandako dominetatik eta kondekorazioetatik heldu diren pentsioak. | ||||||||||
03 | GIB birusak joek harturiko laguntzak. | ||||||||||
04 | Gerra Zibileko (1936-1939) lesio edo mutilazioetarako pentsioak. | ||||||||||
05 | Langilea kanporatzeko edo lanetik gelditzeko kalte-ordainak. | ||||||||||
06 | Ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handirako prestazioak. | ||||||||||
07 | Desgaitasun pentsioak, klase pasiboen araubidekoak. | ||||||||||
08 | Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko k) letraren lehenbiziko, bigarren eta hirugarren lerroaldeetan ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden prestazio, pentsio eta hartzeko pasiboak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). | ||||||||||
09 | Harreragatik hartutakoak, edo jasotzen direnak egoitzetako edo eguneko zentroetako egonaldia finantzatzeko 65 urte edo gehiagoko adindunei, edo desgaitasuna dutenei, edo babesgabetasun egoeran dauden adingabeei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko j) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita daudenak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). | ||||||||||
10 | Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko h) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden bekak. | ||||||||||
11 | Literatura, arte edo zientzia arloetako sariak. | ||||||||||
12 | Goi mailako kirolariendako laguntza ekonomikoak. | ||||||||||
13 | Ordainketa bakarreko langabeziako prestazioak. | ||||||||||
14 | Espainiako Estatuak nazioarteko bake edo gizabide misioetan parte hartzeagatik pagaturiko eskersariak. | ||||||||||
15 | Atzerrian eginiko lanen etekinak. | ||||||||||
16 | Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko q) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden ehorzketaren edo lurperatzearen prestazioak. | ||||||||||
17 | Osasun sistema publikoaren eremuan tratamendua jasotzearen ondorioz C hepatitisa garatu duten pertsonentzako laguntzak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren o) letran ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||||
19 | Familiakoak zaintzeko eta laguntza pertsonalizatua emateko zerbitzuari loturiko prestazio ekonomiko publikoak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko Legearen ondoriozkoak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren s) letran ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||||
20 | Jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak hartzeagatik, zurztasunagatik edo haur bat baino gehiago erditu edo adoptatzeagatik emandako prestazio publikoak, bai eta familiaren arloan kasuan kasuko deialdien bidez emandako laguntzak ere, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren lerroaldean ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||||
22 | Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, bai eta gizarteratze-errenta eta langabeentzako laguntzak ere, baldin eta haien prestazioak eta sorospenak agortu badituzte (horiek biak Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legean daude ezarrita). | ||||||||||
23 | Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak. | ||||||||||
25 | Salbuetsita dauden beste errenta batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak. | ||||||||||
Hartutakoaren Y gakoan erabiltzeko azpigakoak: | |||||||||||
01 | Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegu hobaridunengatik gauzatan egiten diren ordainsariak. | ||||||||||
02 | Beste ondasun higiezin batzuk eskuratzeko mailegu hobaridunengatik gauzatan egindako ordainsariak. | ||||||||||
03 | Gauzatan egindako ordainsariak, bestelako helburuetarako mailegu hobaridunengatik. | ||||||||||
107 | Alfazenbakizkoa | DIRUTAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK. Eremu hau hirutan banatzen da: | |||||||||
81 | GUZTIRA HARTUTAKOAREN ZEINUA Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||||
82-94 | HARTUTAKOA OSORIK (DIRUTAN) Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta koma hamartarrik gabe adieraziko da hartzaile bakoitzari urtean eta guztira ordaindutako diru kopuruen zenbatekoa, “HARTUTAKOA OSORIK/LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO BALORAZIOA” eremuan adierazi beharrekoak, pagatzaile berak ordainduak, salbu. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
82-92 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
93-94 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
95-107 | EGINDAKO ATXIKIPENAK Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Dirutan hartutakoak, aurreko eremuan adieraziak, direla eta, zeinurik eta koma hamartarrik gabe adieraziko da PFEZaren kontura atxikitako urteko zenbatekoa, kontuan izan gabe “LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK/ EGINDAKO ATXIKIPENAK” eremuan adierazi behar direnak, ordaintzaile berak eginak. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
95-105 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
106-107 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
108-147 | Alfazenbakizkoa | GAUZATAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK. Eremu hau lautan banatzen da: | |||||||||
108 | GAUZATAN HARTUTAKOAREN ZEINUA Eremu hau beteko da hartzaileak ekitaldi honetan gauzatan hartutakoak itzultzen dituenean aurreko ekitaldian behar ez bezala edo gehiegi hartzegatik. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||||
109-121 | BALORAZIOA (GAUZATAN HARTUTAKOARENA) Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zein den hartzailea, hark ekitaldian gauzatan hartutakoei dagozkien balorazioen batura adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe, konturako diru-sarreraren zenbatekoa behin ere sartu gabe. “LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO BALORAZIOA/OSORIK HARTUTAKOA” eremuan gauzatan hartutakorik bada adierazi beharrekoa, ez da eremu honetan sartuko Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
109-119 | Balorazioaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
120-121 | Balorazioaren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
122-134 | KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Gauzatan hartutakoak izanik aurreko eremuan adierazitakoei buruz ordaintzaileak kontura egindako diru-sarreraren urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako sarrerak “LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK/EGINDAKO ATXIKIPENAK” eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
122-132 | Kontura egindako diru-sarreren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
133-134 | Kontura egindako diru-sarreren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
135-147 | KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Pagatzaileak hartzaileari gauzatan ordainketarik jasanarazi badio, urtean kontura egindako diru-sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako diru-sarrera jasanaraziak “LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO KONTURAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK” eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
135-145 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
146-147 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
148-151 | Zenbakizkoa | SORTZAPENAREN ZERGALDIA. Aitorpen honen zergaldia ez denean bakarrik adieraziko da. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira | |||||||||
152 | Zenbakizkoa | CEUTA EDO MELILLA. 1 zenbakia (bat) adieraziko da Ceutan edo Melillan lorturiko errentak direnean. Bestela, zero. | |||||||||
153 | Zenbakizkoa | HARREMAN MOTA. (Hartutakoak A gakoan sartzen direnean bakarrik): | |||||||||
1: | Kontratu orokorra. | ||||||||||
2: | Urtebetetik beherako kontratua. | ||||||||||
3: | Lan kontratu berezia. | ||||||||||
4: | Noizbehinkako harremana, gizalanen edo eguneko soldaten arabera. | ||||||||||
154-157 | Zenbakizkoa | JAIOTZE URTEA. (A, B eta C gakoetarako bakarrik). | |||||||||
158-178 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETE. | |||||||||
179-180 | Zenbakizkoa | ONDORENGOEN KOPURUA, GUZTIRA. (A, B eta C gakoetarako bakarrik). | |||||||||
181-193 | Zenbakizkoa | MURRIZTAPENAK. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||||
181-191 | Murriztapenen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
192-193 | Murriztapenen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
194-206 | Zenbakizkoa | GASTUAK. A, B, C, E.01 eta M gakoei eta L gakoko 05 eta 10 azpigakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||||
194-204 | Gastuen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
205-206 | Gastuen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
207-219 | Zenbakizkoa | PENTSIO KONPENTSATZAILEAK. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||||
207-217 | Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
218-219 | Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
220-232 | Zenbakizkoa | URTEKO KUOTAK, ELIKAGAIETARAKO. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||||
220-230 | Seme-alabendako elikagaietarako urteko kuoten zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
231-232 | Seme-alabendako elikagaietarako urteko kuoten zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
233-254 | ZURIUNEAK | ||||||||||
255-294 | Alfazenbakizkoa | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ HARTUTAKOAK. A eta B.01 gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Eremu hau hirutan banatzen da: | |||||||||
255 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO BALORAZIOA/OSORIK HARTUTAKOAREN ZEINUA: Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||||
256-268 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKO BALORAZIOA/OSORIK HARTUTAKOA: Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasuna dela eta, pagatzaileak langileari zuzenean ordaindutako hartutakoen urteko zenbateko osoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Orobat, salbuespen gisa, lanerako ezintasunaren prestazioak gauzatan ordaintzen direnean, eremu honetan ere adieraziko dira hartzaileari lanerako ezintasunaren ondorioz ekitaldian egiazki gauzatan pagaturiko hartutakoei dagozkien balorazioen batura, zeinurik eta koma hamartarrik gabe, konturako diru-sarreraren zenbatekoa behin ere sartu gabe. Gizarte Segurantzari laguntzeko akordioa dela bide (laguntza hori borondatezkoa edo nahitaezkoa izan), enplegatzaileak lanerako ezintasunaren prestazioa ordaintzen duenean, “HARTUTAKOAREN GAKOA” izeneko eremuan “A” gakoa adieraziko da. Bestelakoetan, hartutakoak B gakoan jasoko dira, 01 azpigakoan. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
256-266 | Osorik hartutakoaren zati osoa (edo, salbuespen gisa, gauzatan hartutakoaren balorazioarena). Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
267-268 | Osorik hartutakoaren zati hamartarra (edo, salbuespen gisa, gauzatan hartutakoaren balorazioarena). Ez badago, zeroz beteko da. | ||||||||||
269-281 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK/EGINDAKO ATXIKIPENAK: Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasunaren ondorioz dirutan hartutakoak, aurreko eremuan adierazitakoak, direla-eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egiazki atxikitako urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Orobat, salbuespen gisa, lanerako ezintasunaren prestazioak gauzatan ordaintzen direnean, eremu honetan adieraziko da pagatzaileak, lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoak, aurreko eremuan adierazitakoak, direla eta, kontura sartutako urteko zenbatekoa, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Hartzaileren batek atxikipenik izan ez badu (edo konturako diru-sarrerarik, gauzatan hartu bada) eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak EUROTAN adierazi beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
269-279 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia (edo salbuespen gisa, kontura egindako diru-sarrerena, halakorik izan bada); edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
280-181 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati hamartarra (edo salbuespen gisa, kontura egindako diru-sarrerena, halakorik izan bada); edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
282-294 | Konturako diru-sarrera jasanaraziak, lanerako ezintasunaren ondoriozkoak: Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Salbuespen gisa, lanerako ezintasunaren prestazioak gauzatan ordaintzen direnean, kontura egindako diru-sarreren urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe; alegia, pagatzaileak lanerako ezintasunaren ondorioz hartzaileari gauzatan jasanarazi dion ordainsariarena. Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||||
282-292 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
293-294 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||||
295-500 | ZURIUNEAK | ||||||||||
–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira. –Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. –Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. –Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. –Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. F1613383 | |||||||||||
Iragarkiaren kodea: F1613383
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
