2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala 2017ko ekitaldirako
Andosillako Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
Lehena.–2016ko ekitaldian zehar indarra izan duten zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak inolako aldaketarik gabe beren horretan mantentzea, horiek argitaratu baitziren 2015eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.
Bigarrena.–2017ko egutegi fiskala onestea honako ordainarazpen hauetarako:
–Pasabideak:
- Ordainagiri helbideratuak: urtarrilaren 20a.
- Ordainagiri helbideratu gabeak: urtarril guztia.
- Altak: Udal diruzaintzan.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
- Ordainagiri helbideratuak: otsailaren 6a.
- Ordainagiri helbideratu gabeak: otsail guztia.
- Altak: autolikidazioaren bidez.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
- Lehenengo seihilekoa: Ordainagiri helbideratuak: ekainaren 5a.
- Ordainagiri helbideratu gabeak: ekain guztia.
- Bigarren seihilekoa: Ordainagiri helbideratuak: Azaroaren 6
- Ordainagiri helbideratu gabeak: azaro guztia.
–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
- Ordainagiri helbideratuak: Azaroaren 20
- Ordainagiri helbideratu gabeak: abenduaren 20a arte.
- Bajak jarduera eteteagatik: Udal diruzaintzan.
–Herrilurren aprobetxamenduen kanona:
- Ordainagiri helbideratuak: Abenduaren 20.
- Ordainagiri helbideratu gabeak: abendu guztia.
–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.
- Udal diruzaintzan, egiten direnean:
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga.
–Tasak hilerriko zerbitzuak egiteko.
–Irekitzeko lizentzien eta jarduerakoen tasak.
–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak.
- Likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatezko ordainketa egiteko epea.
- Helbideraturik ez dauden likidazioak udal diruzaintzan ordaindu behar dira edo herriko banku entitateetan, adierazten den epea bukatu baino lehen.
- Helbideraturik dauden likidazioak hilabete bakoitzeko 5ean eta 20an, edo hurren-hurrengo egun baliodunean, kobratuko dira, eta mugaegun bakoitzean kobratuko dira borondatez ordaintzeko epea egun horretarako bukaturik duten likidazioak.
Hirugarrena.–Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Andosillan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1613820