241. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2017ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran eta aho batez, onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udal honek jakinarazitako jaiegunak.

Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunak:

Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

Apirilaren 13a, Ostegun Santua.

Apirilaren 14a, Ostiral Santua.

Apirilaren 17a, Pazko biharamuna.

Uztailaren 26a, Santiago eguneko zubia.

Uztailaren 25a, Santiago eguna.

Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina.

Irailaren 7a eta 8a, Arrosarioko Andre Mariaren bestak.

Urriaren 12a, Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a, Omiasaindu eguna.

Abenduaren 4a, San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a, Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a, Eguberria.

Epeak kontatzeko, 2017ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1613605