2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
Hautetsien ordainsaria
Gardeko Udalak, 2016ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa ikusirik; azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legea azterturik, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezarri dituena, eta, zehazki, 7. artikulua, “Nafarroako udalentzako konpentsazioa hautetsiaren dedikazioagatik emandako ordainsariengatik”, non ezartzen baita Udalek urte batean jaso dezaketen gehieneko ekarpena, konpentsazio gisa pagatzeko udalkideak denbora osoan edo partzialean karguan aritzeagatik, edo bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, kargu publikoan aritzearen ondorio zuzenak direnak, udalkideen kopuruaren arabera, eta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 124/2016 Ebazpenaren arabera, 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 11.013,22 eurokoa da.
Hori guztia ikusirik, Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:
Lehena.–Ondoko araubide hau ezartzea, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera dituela:
–Alkatea: 300 euro osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik, 5.506,62 euroko mugarekin, bere eginkizunak betetzeak dakartzan gastuengatik.
–Zinegotziak: osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.376,65 euro urtean.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garden, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.
Iragarkiaren kodea: L1613365