223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

310E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 29koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroan bizitza osoko txertaketen egutegi ofiziala eta egoera berezietako edo arrisku egoeretako txertaketen egutegia ezartzen dituena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

278/2023 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak irailaren 13an emandako 247/2023 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen 211 lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozeduren espedientea (prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

269/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena autonomia-erkidego osorako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatuak.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialisten gehienez 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

214E/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Rocaforteko (Zangoza) industrialdea handitzeko udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa, bi exekuzio unitate mugatzeari eta erabilera balioanitza murrizteari buruzkoa. Sustatzailea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

382/2023 EBAZPENA, irailaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan ari diren irakasleei, euskara ikasteko edo hobetzeko, banakako laguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 718897.

404/2023 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onesten baita desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten eskola adineko seme-alaben (3 eta 21 urte bitartekoak) familientzat, laguntza izan dezaten 2023-2024 ikasturteko eguberrietako eta 2024ko Aste Santuko eta udako eskola oporraldietan hezkuntza jardueretan izena emateagatik eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko.

1.7. BESTELAKOAK

41/2023 EBAZPENA, irailaren 28koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak, eskola-egutegia eta ordutegi orokorra.

270/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, argitara ematen dituena Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoen zonifikazioa eta departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehazten dituena lanpostuak ezabatzeko eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko eskaeren prozedurak eta 2023-2024 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko edo lanpostu parekatuetako irakasleei dagozkienak).

271/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzen duena, lanpostuak ezabatzea eskatzeko prozedura ezartzen duena eta zehazten duena zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2023-2024 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa, edo lanpostu parekatuak.

393/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira, 2023-2024 ikasturterako.

132/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetarako: 45MW-eko (52,42 MWp) "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa", Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan.

136/2023 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, "Muruarte Solar II" energia elektrikoaren ekoizpenerako instalazio fotovoltaikoari eta haren ebakuazio azpiegiturei aurretiazko administrazio-baimena ukatzen diena. Instalazioa Añorbeko, Tirapuko, Biurrun-Olkozko eta Tebas-Muru Artederretako udal-mugarteetan dago.

137/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira 24 MW-eko "Joluga" haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiekturako, Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko udal mugarteetan (Nafarroa).

366E/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Artaxoako udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Jorge Bañales Echarri da.

367E/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Zarrakazteluko udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Granja Valtriguera SL da.

371E/2023 EBAZPENA, urriaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Altsasuko udal mugartean asfalto-nahasketak ekoizteko eta zabaltzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Excavaciones y Transportes Orsa SL da.

78/2023 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Orontzeko balorazio txostena onesten duena.

79/2023 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Jaurrietako balorazio txostena onesten duena.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Ecofert Sansoain SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Ultracongelados Virto SAUk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Intermalta SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Biacom Artículos Metálicos SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Ultracongelados Virto SAUk sustatua.

ONDASUN higiezin baten enkantea Errotzen.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Beste epe bat irekitzea azterketa praktikoaren emaitzei alegazioak aurkezteko

CASTEJÓN

Deialdia, administrari-ofizialen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agentearen hiru lanpostu, C maila/taldearekin parekatuak, oposizio bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Hasierako onespena ematea 1. poligonoko 15. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Bereziari

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2068. eta 2069. lurzatietan. Hasierako onespena

BAKAIKU

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

BERA

23-01615 gora jotzeko errekurtsoa, "Zalain-Foru plaza" ura banatzeko sarea berritzeko proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, behin betiko onartzearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesteari buruzkoa

Bertakoentzat gordetako aparkalekuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko gaitzen duten txartelak (bertakoen bereizgarria) lortzeko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala. Hasierako onespena

2023ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

«Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izenburuko proiektuko obrak egiteko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean

BERIAIN

Deialdia, laguntzak emateko haurrak eskolatzeko Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan (2023-2024 ikasturtea). Laburpena

CASCANTE

Deialdia, dirulaguntzak emateko herriko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei
(2022-2023) Laburpena

LEDEA

Deialdia, laguntzak emateko 2023an eskolaz kanpoko jarduerak egiteko. Laburpena

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko UE-7 eta UE-9 unitateak berriz mugatzeko. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 5. eremuko 1. poligonoko 544. lurzatian. Hasierako onespena

SESMA

Herri-lurren desafektazioa, "El Oliado" haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 41. lursailean. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa Gorraizko S.2.1 unitatean. Hasierako onespena

Deialdia, dirulaguntzak emateko oinarriko kirol federatua eta kirol eskolak egiten dituzten kirol klubei (2023-2024ko denboraldia). Laburpena