223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2023ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Bakaikuko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bakaikun, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2314675