223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

137/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira 24 MW-eko "Joluga" haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiekturako, Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko udal mugarteetan (Nafarroa).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak martxoaren 10ean eman 30/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zen energia elektrikoa ekoizteko "Joluga" haize-parkea jartzeko Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko udal mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren 2023ko uztailaren 26ko 105/2023 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko baimen administratiboa eman zitzaion 24 MW-eko "Joluga" haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektuari, Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko udal mugarteetan (Nafarroa), eta zehazki haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, herri horietako udaletxeetan, 2023ko abenduaren 12, 13 eta 14an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Joluga Energy SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eslabako, Ezporogiko, Zareko, Leatxeko, Oibarko eta Irunberriko udaletxeetako iragarki-tauletan.

Iruñean, 2023ko urriaren 6an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA.–OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEA

Aktak egiteko tokia: Eslabako Udaletxea

Eguna: 2023-12-13

Hitzordua

Titularrak (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

Finka, p/a

Poligonoa

Lurzatia

Udal mugartea

10:45

Alberto Bariain Beorlegui

PE-ES-26

2

724

Eslaba

Aktak egiteko tokia: Oibarko Udaletxea

Eguna: 2023-12-14

Hitzordua

Titularrak (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

Finka, p/a

Poligonoa

Lurzatia

Udal mugartea

10:30ean

Ezezagunak

LE-AI-80

5

604

Oibar

LE-AI-96

3

420

Oibar

Iragarkiaren kodea: F2314481