223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

271/2023 EBAZPENA, urriaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzen duena, lanpostuak ezabatzea eskatzeko prozedura ezartzen duena eta zehazten duena zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2023-2024 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa, edo lanpostu parekatuak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da autonomia-erkidego osorako, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatuak.

Ebazpen horren laugarren oinarrian ezartzen da ezen deialdi horretan beteko diren lanpostu hutsak, hala behin-behinekoak nola behin betikoak, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko direla, eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratuko direla: https://www.educacion.navarra.es/eu.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Bestalde, beharrezkoa da zehaztea lanpostuak formalki ezabatzeko eskaeren prozedura kasuan kasuko plantillan lanpostua aurreikusia ez duten irakasleentzat.

Era berean, bidezkoa da 2023-2024 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak zehaztea, irakasle funtzionarioen kidego hauetakoak direnak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa, edo lanpostu parekatuak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzea Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa.

Zonifikazio hori urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan dauden irakasleek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten aplikatuko da, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioen estatuko lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautu ziren.

2. Zehaztea zer behin-behineko lanpostu huts sartzen diren irakasle funtzionarioentzat onetsitako lekualdatze-lehiaketa autonomikoaren deialdian, kidego hauetan: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleen eta lantegiko maisu-maistrak, edo lanpostu parekatuak. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lanpostu hutsen zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan azaltzen da, irakasleen kidego bakoitzerako edo lanpostu parekaturako (hauek ere seinalatzen dira):

KIDEGOAREN KODEA

IZENA

II. eranskina

511

590

591

598

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak.

III. eranskina

512

592

–Hizkuntza eskola ofizialetako katedradunak.

–Hizkuntza eskola ofizialeko irakasleak.

IV. eranskina

593

594

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak.

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

V. eranskina

513

595

596

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak.

Zer kidegotan hartzen den parte, haren lekualdatze-lehiaketaren deialdia ebaztearen ondorioz sortzen direnak gehituko zaizkie ebazpen honetan aurreikusitako lanpostu hutsei. Horiez gain, gutxienez 2023ko abenduaren 31ra arte erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentziengatik sortzen diren lanpostu hutsak ere sartzen ahalko dira. Lanpostu horiek guztiek eskola plangintzan aurreikusiak egon beharko dute.

Gainera, maisu-maistren kidegoko edo lanpostu parekatuetako lehiatzaileek eskatzen ez dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetarako eskainitako lanpostu hutsak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko edo lanpostu parekatuko funtzionarioei eskainiko zaizkie; betiere, eskola plangintzan aurreikusiak baldin badaude.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako funtzionarioek maila bereko irakasleen kidegoetako edo lanpostu parekatuetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, eta lanpostu huts berberak eskainiko zaizkie, katedradunen kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien berariazko merezimenduak galarazi gabe.

Zenbait espezialitatetako lanpostuak eskuratzeko, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (desagertzear dagoen kidegoa) funtzionarioek eta aipatutako espezialitateetako irakasleek, bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan sartutakoek (urriaren 4ko 800/2022 Errege Dekretua arautzen duen prozeduraren bidez), elkarrekin parte hartuko dute Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko irakasleekin. Espezialitateak hauek dira: Sukaldaritza eta pastelgintza, Estetika, Zurgin-lanen eta altzarien fabrikazioa eta instalazioa, Ibilgailuen mantentze-lanak, Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak, Patroigintza eta jantzigintza, Ile-apainketa, Arte grafikoetako produkzioa, Jatetxe zerbitzuak eta Soldadura.

Era berean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateko lanpostuetarako, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (desagertzear dagoen kidegoa) funtzionarioek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioekin parte hartuko dute, espezialitate horietako lanpostu huts berberetarako.

3. Bigarren Hezkuntzako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoetako plantillan dauden lanpostu hutsak, ebazpen honen eranskinetan azaltzen direnak, "lanpostu hutsak" izeneko zutabean ageri dira.

Lanpostu hutsen zutabean agertzen den minus ikurrak esan nahi du lehiaketaren ondoriozko lanpostuak amortizatu eginen direla, eta, hortaz, bete beharreko lanpostu kopurua ez dela handituko.

4. Ebazpen honen bidez onesten diren plantilletan ez da lanposturik ezabatuko. Horrela, ikur negatiboa duten lanpostu hutsak amortizatu eginen dira erretiroak, eszedentziak edo lanpostua galtzea dakarten ezabaketak direla-eta, hutsik gelditzen badira lehiaketaren, heriotzaren edo antzeko arrazoien ondorioz.

5. Behin betiko destinoa duten funtzionarioek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute, prozedura honen arabera:

a) Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren edo murriztu diren lanpostuei atxikiak dauden irakasleek lanpostua ezabatzeko eskaera egiten ahalko diote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, eta, horretarako, ebazpen honen VI. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Murriztutako lanpostuak baino gehiago badira murriztutako espezialitateko edo hizkuntzako lanpostuei atxikitako irakasle eskatzaileak, hurrengo irizpideak bata bestearen ondoren aplikatzetik ateratzen diren irakasleak izanen dira ukituak:

1. Dagokion kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzu-urte gehiago, edo atzerriko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako izendapena dutenak.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioei, karrerako funtzionario gisa benetan emandako zerbitzuak zehaztearren, nork bere irakasleen kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzuen denbora hartuko zaie kontuan.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen 29. xedapen gehigarriari jarraikiz kidegoetan sartutako irakasleei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztatua dutena gehituko zaie, lehen zerbitzu urtea kenduta.

2. Antzinatasun handiena behin betiko destinoko lanpostuan, etenik gabe.

3. Kidegoan lehenago sartu zena, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako irakasle funtzionario lehenago izendatu zutena.

4. Halakorik bada, dagokion katedradunen kidegokoa izatea.

5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetarako kidegoan sartzeko edo irakasle funtzionario izendatzeko hautaketa-prozeduran lortutako puntuazio handiena.

c) Lanpostua ezabatzeak 5 egun balioduneko epearen azken egunean izanen ditu ondorioak, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, interesdunek ikasturte honetako lekualdatze-lehiaketan erabiltzen ahalko dute lanpostuak betetzeko araudian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea, bat etorriz Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 269/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzekin. Ebazpen horren bidez lekualdatze-lehiaketa autonomikorako deia egiten da, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzear), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako izendatuak.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/) argitara daitezen agintzea.

7. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko urriaren 9an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (27/2023 Ebazpena, urriaren 5ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2314535