223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetarako: 45MW-eko (52,42 MWp) "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa", Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren irailaren 20ko 126/2023 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zitzaion 45MW-eko (52,42 MWp) "La Nava eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko proiektuari, Tuterako eta Castejongo udal-mugarteetan, instalaziorako baimena eman zen eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Castejongo udaletxean, 2023ko abenduaren 19an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Solen Desarrollos SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2314177