223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Deialdia, laguntzak emateko 2023an eskolaz kanpoko jarduerak egiteko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 721445.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/721445).

Lehena.–Onuradunak.

Seme-alabak edo tutoretzapeko adingabeak dituzten familiak, horiek udalerrian erroldaturik badaude eta hamazazpi urtetik beherakoak badira. Adingabeak 17 urte betetzen dituen urtean jada ez da dirulaguntza eskatzerik izanen. Bai adingabeek bai heldu eskatzaileek egon behar dute Ledeako udalerrian erroldaturik gutxienez urtebetez (etenik gabe) aurtengo azaroaren 30ean, eta Udalak ezarririk dauzkan zerga guztien ordainketa egunean izan beharko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntza izanen da matrikulan eta kuotetan benetan egindako gastuaren %33, eta gehienez ere 700,00 eurokoa, haur eta urte bakoitzeko, Ledeako udalerrian erroldaturik dauden 17 urtetik beherakoek egiten dituzten kultura, musika, arte eta kirol alorretako eskolaz kanpoko jarduera guztiengatik, betiere Zangozerriko udalerrietako batean egiten badira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean: www.liedena.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa, guztira.

4.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko azaroaren 30ean bukatuko.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko modua.

Ledeako Udalaren egoitza elektronikoko erregistro orokorrean (www.liedena.es webgunearen barnean), liedena.sedelectronica.es helbidean, edo Ayuntamientoliedena@cniebla.com postaren bidez, eta Ledeako Udalaren bulegoetan (Escuelas kalea 2), 12:00etatik 14:00etara, edo azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan (Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Ledean, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2314668