2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Herri-lurren desafektazioa, "El Oliado" haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko
Udal honek, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea MTorres Desarrollos Energéticos SLk eskatutako herri-lurren desafektazioa, "El Oliado" haize-parkearen proiektua instalatu eta ustiatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura.
Sesman, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2314669