2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal Planaren aldaketa Gorraizko S.2.1 unitatean. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan ezarritakoa aplikatzeko, aditzera ematen da, Udalak, 2023ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Udal Planean, Gorraiz merkataritza-guneko jabeen erkidegoak sustatuta. Aldaketaren xedea da lurzatia banantzea baimentzea, eraikinetako solairuetako gehieneko okupazioaren erregulazioa aldatzea eta bizikleta-biderako erabilera publikoko zortasuna eratzea Gorraizko S.2.1 unitatean. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, kontsulta dadin eta alegazioak jarri ahal izateko.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2314680