223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agentearen hiru lanpostu, C maila/taldearekin parekatuak, oposizio bidez betetzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren urriaren 17ko 2384/2023 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, udaltzain-agentearen hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko Tuterako Udalaren Udaltzaingoan. Lanpostu bat txanda irekiaren bidez beteko da (0706C00224 kodea du), eta beste biak igoera txandaren bidez (0706C00243 eta 2106C00261 kodeak dituzte).

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan, "Argitalpen ofizialak" atalean, "Lan publikoaren eskaintzaren iragarki-taula" aukeran.

Tuteran, 2023ko urriaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2314717