2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Bertakoentzat gordetako aparkalekuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko gaitzen duten txartelak (bertakoen bereizgarria) lortzeko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Berako Udalak, 2023ko urriaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bertakoentzat gordetako aparkalekuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko gaitzen duten txartelak (bertakoen bereizgarria) lortzeko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala, espedientean ageri den edukiarekin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Beran, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2314892