2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Deialdia, laguntzak emateko haurrak eskolatzeko Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan (2023-2024 ikasturtea). Laburpena
DDBN (identifikazioa): 721661.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/721661).
Beriaingo Udalak 2023ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Onuradunak: laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo haurrak, 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.
Bigarrena.–Xedea: deialdiaren xedea da bekak arautzea, Beriaingo familiei hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzeko. Haurrek matrikulatuak egon behar dute Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: http://www.beriain.es/.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
–Per capita errentaren tarteak:
- 0 eurotik.
- 4.500 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %62.
- Eskolatzea: %83.
- 4.501,01 eurotik.
- 5.500 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %58.
- Eskolatzea: %77.
- 5.500,01 eurotik.
- 6.650 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %54.
- Eskolatzea: %71.
- 6.650,01 eurotik.
- 7.980 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %46.
- Eskolatzea: %60.
- 7.980,01 eurotik.
- 9.300 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %38.
- Eskolatzea: %53.
- 9.300,01 eurotik.
- 10.700 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %26.
- Eskolatzea: %38.
- 10.700,01 eurotik.
- 12.400 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %18.
- Eskolatzea: %25.
- 12.400,01 eurotik.
- 15.000 eurora bitarte.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %6.
- Eskolatzea: %10.
- 15.000 eurotik gora.
–Dirulaguntza.
- Eskolatzea + jantokia: %0.
- Eskolatzea: %0.
Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren ehunekoa da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Ehuneko zehatza kalkulatzeko, aurrekontuan zenbat diru dagoen eta zenbat eskabide aurkeztu diren hartuko da kontuan.
Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordainduko zaien zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko lukeena baino.
Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Beriainen, 2023ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2314710