2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, 5. eremuko 1. poligonoko 544. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak, 2023ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Noaingo 5. eremuko 1. poligonoko 544. lurzatian, 3P Biopharmaceuticals SLk sustatua.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (9:00etatik 14:00etara), aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2023ko urriaren 16an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2314714