2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
«Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izenburuko proiektuko obrak egiteko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean
Berako Udalak, 2023ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. «Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko hiri-lotura gauzatzea» izenburuko obra-proiektua onartzea eta proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda hasieran onestea.
Udal zerbitzu publikoa denez, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onartzeak berekin dakar proiektu horietan jasotako ondasunak onura publikokotzat jotzea eta okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Berako Matzada kalearen eta Eztegara pasealekuaren arteko
hiri-lotura gauzatzea
Ondasun eta eskubideen zerrenda
| AFEKZIOAK | KATASTROA |
KODEA | TITULARRAK | Behin betiko okupazioa | Behin-behineko okupazioa | Poligonoa | Partzela | Deskribapena |
| m² | m² |
Berako udal-mugartea |
BR-01 | Nafarroako Foru Komunitatea (Hezkuntza) | 9,92 | 348,88 | 10 | 12 | Hiri-lorzorua |
BR-02 | Nafarroako Foru Komunitatea (Hezkuntza) | 1.111,32 | 1.532,82 | 10 | 17 | Hiri-lorzorua |
Berako Udala |
BR-03 | Berako Udala | 5,03 | 0,00 | 10 | 169 | Hiri-lorzorua |
BR-04 | M. Ángeles Ruiz Ruiz | 285,13 | 445,73 | 10 | 128 | Hiri-lorzorua |
BR-05Y07 | M. Ángeles Ruiz Ruiz | 401,29 | 608,83 | 10 | 24 | Hiri-lorzorua eta belaia |
BR-06 | Berako Udala | 444,77 | 1.102,00 | 10 | 5 | Hiri-lorzorua |
BR-08 | Berako Udala | 8,58 | 58,03 | 10 | 170 | Hiri-lorzorua |
2. Proiektua onartzean inplizituki eragiten dien ondasun eta eskubideak onura publikokoak direla eta okupatu behar direla aitrotzea eta deklaratzea.
3. Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendeaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatatukoaren arabera. Bertan, interesdunek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, propiektua eskuragarri izanen dute Berako (Nafarroa) Udalaren bulegoetan.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Berako Udaleko iragarki-oholean jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Beran, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2314963