2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Hasierako onespena ematea 1. poligonoko 15. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Bereziari
2023ko urriaren 11n emandako 94/2023 Alkate Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Aresoko 1. poligonoko 15. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Bereziari.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edozein interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan, egoki iritziz gero.
Areson, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2314651