223. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2068. eta 2069. lurzatietan. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2023ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 2068. lurzatirako (Rufo Ayestaran kaleko 2 zenbakia), Daniel González Garay arkitektoak prestaturiko 2023ko abuztuaren 1eko agiriaren arabera. Sustatzailea Mikel Valencia Elio da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko urriaren 16an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2314682