104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4128E/2024 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia maiatzaren 22ko 89/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

151/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko asmoz, laguntza produktuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 757974.

25E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunde jarduera eta jarduketetarako 2024ko laguntzen deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 753720.

26E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako museoetako eta bilduma museografiko iraunkorretako inbertsioetarako 2024ko laguntzen deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 753719.

33E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2024ko laguntzen deialdia onesten duena eta gastu bat baimentzen duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 754315.

778/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

74C/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Berako Caveo Automotive Spain SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

89C/2024 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabaki da Noaingo Gureak Navarra SLU enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

144/2024 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira 2024-2025 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntza arautuetarako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan.

148E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Artaxoako udal mugartean dagoen umetarako zerramen eta gizendu aurreko zerrikumeen ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena hidrolizagailuak instalatzea (Cuatro Caminos abeltegia), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Granja Villanueva SA da.

149E/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Artaxoako udal mugartean dagoen umetarako zerramen eta gizendu aurreko zerrikumeen ustiategi baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena hidrolizagailuak instalatzea (Cinco Jotas abeltegia), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Granja Villanueva SA da.

159E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Casedako udal mugartean elikagaien bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena 4. nabeko bainu-zirkuituan Skimmer ekipo berria instalatzea, ez-funtsezkoa dela eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Viscofan España SLU da.

160E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Cintruenigoko udal mugartean metalezko produktuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena egitura pintatzeko eremuan aireztatze eta iragazte sistema berritzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 39. artikuluan xedatutakoarekin. Instalazioaren titularra Construcciones Jiménez Basterra SL da.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoaren 2024ko plantilla organikoaren akats zuzenketa.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

ARESO

2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

GAZTELUBERRI

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioen aldaketa, Ilarrazko 17. poligonoko 122. lurzatian. Behin betiko onespena

FITERO

Udal igerilekuak erabiltzeko erregelamenduaren behin betiko onespena

Kirol instalazioak erabiltzeko erregelamenduaren behin betiko onespena

IMOTZ

Ordenantza, hobariak arautzen dituena ibilgailu elektrikoen zirkulazioaren gaineko zergarako. Behin betiko onespena

ITUREN

Aldaketa, Auzolana arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Landa-bide publikoen erabileraren ordenantzan. Behin betiko onespena

LAPOBLACIÓN

2024rako tasak eta zerga-tasak. Jendaurrean jartzea

LEDEA

Aldaketa, Ledeako rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena

IRUÑA

Aldaketa, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan (2. eta 6. sektoreak)

URDIAIN

Zirkulazioa eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

VIANA

Epatze-deia, 24-00547 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horrek hizpide du ordainsari-alde batzuk, antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin, ordaintzeko eskaera bati emandako ukoa