2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena
Milagroko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 2ko 2024-0247 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen urbanizazio-proiektua, Gelagri Ibérica SLk sustatu duena, espedientean dagoen edukiaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2407226