2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Epatze-deia, 24-00547 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horrek hizpide du ordainsari-alde batzuk, antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin, ordaintzeko eskaera bati emandako ukoa
Honen bidez jakinarazten da María-Belén Nuñez Zamorak gora jotzeko 24-00547 errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2024ko martxoaren 6ko ebazpen baten aurka; ebazpen horrek, hain zuzen, ukatu egin zuen ordainsari-alde batzuk, antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin, ordaintzeko eskaera bat.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2406744