104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

74C/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Berako Caveo Automotive Spain SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Berako Caveo Automotive Spain SA enpresak aurkeztu duen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003612011997), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2024ko urtarrilaren 17an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urtarrilaren 12an izenpetua.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen otsailaren 7an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2024ko apirilaren 2an. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Berako Caveo Automotive Spain SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31003612011997).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

CAVEO AUTOMOTIVE SPAIN SA

Enpresaren hitzarmen kolektiboa. 2023., 2024. eta 2025. urteak

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Hitzartzen duten aldeak.

Hitzarmen kolektibo hau Berako Caveo Automotive Spain SA enpresako zuzendaritzaren eta hango langileen ordezkarien artean ituntzen da.

2. artikulua. Langileen esparrua.

Hitzarmen kolektibo honetako xedapenen eraginpean daude Caveo Automotive Spain SA enpresaren kontura lan egiten duten langile guztiak. Zuzendaritzakoak salbuesten dira, ordainsariei dagokienez bakarrik.

3. artikulua. Denbora eremua.

Hitzarmen honen indarraldia hiru urtekoa izanen da: 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra arte.

Hitzarmena 2025eko irailaren 30ean hartuko da berariaz salatutzat, hau da, amaiera eguna baino hiru hilabete lehenago; aldeek konpromisoa hartzen dute Negoziazio Batzordea urriaren 31 baino lehen eratzeko, eta hitzarmen berria negoziatzeari ekiteko batzordea eratzen denetik 15 eguneko epean.

Berariaz adosten da ezen hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela harik eta bi aldeek horren ordezko bat izenpetzen duten arte.

4. artikulua. Eremu funtzionala.

Caveo Automotive Spain SA enpresak esekidura elementuak fabrikatzen ditu orotariko ibilgailu industrialetarako.

II. KAPITULUA.–LAN ARAUBIDEA

5. artikulua. Lanaldia eta ordutegiak.

1. Hitzarmenak irauten duen bitartean, urtean benetan egin beharreko lanaldia 1.688 ordukoa izanen da.

2. Hiru txandako araubidean edo bestelako edozein lanaldi jarraitutan dauden langileen lanaldi jarraituek ordu kopuru bera izanen dute, baina lanaldi arrunt bakoitzeko hamabost minutuko atsedenaldia izanen dute, benetako lan denbora gisa zenbatuko dena.

3. Lan ordutegiak honako hauek izanen dira:

–Ekoizpen arloko langileak eta mantentze-lanetako teknikariak (hiru txanda):

  • Goizeko txanda: 06:00 - 14:00.
  • Arratsaldeko txanda: 14:00 - 22:00.
  • Gaueko txanda: 22:00 - 06:00.

–Ekoizpen arloko langileak eta mantentze-lanetako teknikariak (lanaldi zatitua):

  • Astelehenetik ostiralerako lanaldi zatitua: 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era.

–Bulegoak eta bideratzaileak, lanaldi zatituan:

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00etatik 13:00etara eta 14:15etik 17:40ra.
  • Ostiraletan: 08:00etatik 14:00etara.
  • Ordutegi horri atxikitako langileek 15 minutuko malgutasuna izanen dute sartzeko, egun berean berreskuratuko direnak.
  • Nahi izanez gero, bazkaltzeko tartea 30 minutura murritz daiteke 13:00etatik 14:15erako tartean.

4. Lanaldi jarraituan ari diren langileei lanaldi zatituan lan egiteko eskatzen bazaie, bazkaria edo etxera joateko bidaia ordainduko zaie.

6. artikulua. Egutegiak.

Lan egutegia azaroan eginen da, bi aldeak ados egonik, baldin eta jaiegun ofizialak jada ezagutzen badira egun horietarako.

7. artikulua. Barne malgutasuna.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitarterako, 14 doikuntza-egun ezarri dira, honako arrazoi hauen ondorioz ekoizpen programetan gerta daitezkeen aldaketak xurgatu ahal izateko: bezeroek, hornitzaileek edo barreneko egoerak sortutako inguruabarrak; puntako ekoizpen aldiei erantzutea, edo eskarien galera edo murrizketa; galdutako ekoizpenak berreskuratzea; bezeroak eskatuta produktuen edo zerbitzuen hornidura aldi baterako etetea; edo antzeko beste edozein arrazoi.

Egun horiek halako moduz banaturik egonen dira non langile bakoitzaren urteko lanaldia 7 egunetan luza edo murritz daitekeen, enpresak erabakita, eta, betiere, artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Edonola ere, aurreko paragrafoan aipatzen den malgutasunak ezin du ekarri, egun horiek erregulatu ondoren, enpresak ezarrita duen urteko lanaldia handitzea.

Beharrezkoa eta nahitaezkoa izanen da gutxienez 15 egun natural lehenago abisatzea ukitutakoei eta enpresa batzordeari, eta horren arrazoiak ematea.

Egun horiek lanegunak edo atseden-egunak izateari dagokionez, egun horien erregulazioa honela ezarri da:

–Malgutasuneko egunak plantilla osoari aplikatuko zaizkio. Salbuesten ahalko dira enpresak normaltasunez funtziona dezan beharrezkotzat jotzen diren arloak, logistikakoa eta merkataritza arloko arreta, esaterako.

–Egun positiboak egutegia doitzeko egunetan eta larunbatetan lan eginez erabiltzen ahalko dira; larunbatetan goizeko txandan baizik ez da lan eginen, eta langile bakoitzak 4 larunbatetan lan egin dezake gehienez ere.

–Ekoizpen arlokoek lan egindako larunbat bakoitzeko, bulegoetako langileek 40 minutu gehiago eginen dute lan egunero, astelehenetik ostegunera 12 egunez, hau da, lan egin beharreko larunbat bakoitzaren hiru asteko zikloak dirauen bitartean.

–Lan egindako larunbat bakoitzak 25 euroko diru ordaina izanen du.

–Urtea ixtean, malgutasuneko egunen kopuru osoa ezin izanen da 6 baino handiagoa edo txikiagoa izan. Egun horiek negatiboak badira, hurrengo urteko egutegiko lanegun bihurtuko dira urtarrilaren 31 baino lehen, eta, positiboak badira, libre hartzeko eskaera egin beharko da urtarrilaren 31 baino lehen.

–Malgutasuneko egunetan aldi baterako ezgaitasun egoeran dauden langileei enpresan urte horretarako ezarritako egutegia aplikatuko zaie.

Aurrekoa gorabehera, edozein arrazoi dela-eta langile batek enpresa uzten duenean, langilearen kontua nola dagoen aztertuko da, nolako saldoa duen ikusteko. Orduren bat izanen balitz langilearen alde murrizketa eta konpentsazioa egin ondoren –halakorik bidezkoa balitz–, ordu horiek azken kitapenarekin batera ordainduko litzaizkioke. Alderantziz, ordu horiek enpresaren alde izanen balira, haien zenbatekoa kenduko litzaioke langileari azken kitapena ordaintzean.

Malgutasuneko egun horien erregularizazioa kasuan kasuko lanorduak egin eta hurrengo urteko abenduaren 31n iraungiko da.

Gai horretan hitzarmen honetan xedatuari soilik jarraituko zaio, eta ezin izanen da hemen arautu ez dena aplikatu.

8. artikulua. Oporrak eta norberak libre hartzeko egunak.

1. Oporrak hartuko dira bi aldeak adostuta eginen den lan egutegian ezartzen diren egunetan. Lan egutegian 30 opor egun ezarriko dira guztira (horietatik 22 lanegunak dira): 25 urteko egutegian banatuko dira, eta 8, larunbatetako eta/edo igandeetako lanaldietan.

Egun horiek ez zaizkie aplikatuko fabrikako makinen edo instalazioen mantentze-lanetan aritzen diren langileei. Langile horiek urtarrilaren 31 baino lehen finkatuko dituzte beren opor egunak. Mantentze-lanen sostengu lanetan aritzen diren langileek lana bukatu eta 15 eguneko epean aurkeztu beharko dute egutegi berria.

2. Hitzarmen honek indarra duen urte bakoitzean, langile guztiek 8 egun izanen dituzte norberak libre hartzeko: 5 egun aukerako opor egunak dira, eta beste 3 egun egutegia doitzekoak, zeinak ez baitira zehazten urteko lan egutegian.

Egun horiek epe hauetan eskatuko dira:

1.–Urtarrilaren 31 baino lehen egindako eskaerak mugarik gabe onartuko dira.

2.–Ekainaren 30a baino lehen eta gehienez ere 3 opor egun hartzeko egiten diren eskaerak mugarik gabe onartuko dira, baldin irailaren 15etik aurrera hartzeko badira.

3.–Aukerako opor egunak, jarraian hartzeko badira eta hilabete bat lehenagotik eskatzen badira, ez dute mugarik izanen. Egun horiek irailaren 30a baino lehen eskatu behar dira; egun horretatik aurrera, egun solteak balira bezala jokatuko da.

4.–Aurreko baldintzetan eskatzen ez diren egunak gutxienez 48 ordu lehenago eskatu beharko dira. Salbuespenezko arrazoiak tarteko direnean, eta horiek langileen ataleko zuzendaritzari justifikatuta, epe hori behar adina murritz liteke.

Eskatutako egunak hartzeko, ondoko muga hauek aplikatuko dira:

1.–Ekoizpen arlo guztietan, muga izanen da langile bat faltatzea, muntaketa arloan izan ezik (fresatzeko makinak salbu), non 2 langile faltatzeko muga ezarriko baita.

2.–Plantilla handitzen bada, muga %25ekoa izanen da atal guztietan, eta Caveo Automotive Spain SA osoa harturik %20koa.

3.–Enpresak erabakitzen ahalko du muga horiek gainditzea, komenigarritzat jotzen badu.

4.–Azaroaren 1a baino lehen eskatzen ez diren egunak enpresarekin hitzartu beharko dira, urte horretan hartu ahal izateko.

3. Langileren bati eskatzen bazaio oporretan lan egitea, eskubidea izanen du lan egindako denbora gehi %50 libre hartzeko, konpentsazio gisa.

4. Ordainsariak. Oporraldiko egun guztiak soldaten tauletan zehaztuarekin bat ordaindu beharko dira, ondoko kontzeptu hauengatik: Mailaren araberako soldata, prima eta antzinatasuna.

5. Egutegia doitzeko lanaldiak. Balorazioaren ondorioetarako, larunbatak balira bezala hartuko dira. Balorazio horretatik kanpo utziko dira oporraldien ondo-ondoan dauden lanaldiak, oporraldi bezala hartuko baitira. Lan bereziak eginez gero (prestakuntza, fabrika pintatzea, berrantolamendua, etab.), lanaldiaren trukeko lanaldi gisa hartuko da, salbuespen moduan.

9. artikulua. Lizentzia ordainduak, ordaindu gabeak eta eszedentziak.

A.–Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

1. Langilea ezkontzeagatik, egutegiko hemezortzi egun, ezkontza gertatu eta lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Lizentzia hori oporrei batzen ahalko zaie, batera baldin badira.

2. Ezkontidearen heriotzagatik, zazpi lanegun, heriotza gertatu eta lehenbiziko lanegunetik aitzina zenbatzen hasita. Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean. Ezkontidea langilearen oporraldi baten barruan hiltzen bada eta jadanik hasita badu, oporrak 7 lanegunez etenen dira, lizentziari dagokion denbora, hain zuzen, eta lizentzia bukatutakoan oporraldiari ekinen dio berriz, eskatutako opor egunak agortu arte.

3. Ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol edo ezkontza bidezko bigarren gradurainoko ahaideen istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik, bost lanegun, gertaera eragilearen egunetik zenbatzen hasita (multzo honetan sartzen dira, orobat, izatezko bikotekidearen odol-ahaideak eta langilearen helbide berean bizi den eta haren zainketa efektiboa behar duen beste edozein pertsona). Behin gertaera eragilea bukaturik, ezin da lizentzia-egunik hartu, inolaz ere. Ospitaleratzea gertatzen denean, egoera horrek dirauen bitartean hartzen ahalko da lizentzia, enpresaren eta langilearen artean ados jarrita.

Egun horiek erabil daitezke ahaide horiek ospitaleratuta dauden bitartean; enpresan frogagiri bat aurkeztu beharko da, baimenaren bosgarren eguneko data duena, berariaz adierazteko gaixoak ospitaleratuta segitzen duela.

4. Hiru lanegun, odol-ahaide hauen heriotzagatik: gurasoak, seme-alabak eta neba-arrebak, gertaera eragilearen ondoko lehen lanegunetik zenbatzen hasita.

Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean.

5. Aitona-amonen, biloben, suhi-errainen, koinatu-koinaten, aita-amaginarreben eta ezkon aitona-amonen heriotzagatik: bi lanegun, gertaera eragilearen ondoko lehen lanegunetik zenbatzen hasita. Non eta lizentzia ez den hartzen gertaera eragilearen egun beretik hasita, lizentzia kontatzen hasiko da gertaera eragilea gertatu eta hurrengo lanegunean.

Orobat, odol bidezko osaba-izebak, ilobak edo lehengusuak hiltzen direnean: 4 ordu hiletara joateko.

6. Neba-arreben, gurasoen, seme-alaben, osaba-izeben, lehengusu-lehengusina propioen, iloba propioen eta koinatu-koinaten ezkontza: lanegun bat. Gaueko txandan lan egiten duten langileen kasuan, lan-txanda gertaera eragilea gertatu aurreko egunean hasi bada, ulertuko da lan-txanda osoari dagokiola lizentzia.

7. Betebehar publiko eta pertsonal saihetsezina, botoa ematea barne: ezinbesteko den denbora.

8. Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko; lege edo hitzarmen bidez ezarritako baldintzetan.

9. Ohiko bizilekua aldatzeagatik, lanegun bat.

10. Behar-beharrezkoa den denbora, langilea Gizarte Segurantzako espezialisten kontsulta medikora joateko, medikuntza orokorreko fakultatiboak aginduta, kontsulta ordua lanekoarekin bat heldu denean; hortaz, aipatutako agindu medikoaren frogagiria aldez aurretik aurkeztu beharko dio langileak enpresaburuari. Gaueko txandan lan egiten duten langileak 04:00etan ateratzen ahalko dira, ordu horiek erabili behar badituzte espezialisten kontsulta batera joateko 11:00ak baino lehen.

Gainerako kasuetan, gehienez ere hamasei ordu urtean. Halaber, 16 orduko muga horren barrenean egonen da lehen graduko ahaideei osasun zerbitzuetara laguntzeko denbora.

11. Tratamendu onkologikoa duten ezkontidea eta odol bidezko lehen graduko ahaideak laguntzeko, 16 ordu urtean, gehienez ere. 17. ordutik aurrera, langileak ordaindu gabeko lizentzia lortzeko eskubidea izanen du; kasu horretan, enpresak gutxieneko oinarrien kotizazioa ordainduko du.

12. Seme edo alaba natural edo adoptatu bat, 14 urtetik beherakoa, familia medikuarengana edo Osasun Zerbitzu Publikoko espezialistarengana laguntzeko; gehienez ere sei ordu urtean. Bi gurasoek enpresa berean lan egiten badute, horietako batek hartzen ahalko du lizentzia, ez biek. Aurrekoa gorabehera, enpresa berean lan egiten duten gurasoek lizentziako orduak elkarri lagatzen ahalko dizkiote, betiere biek daukaten lan ordutegia edo txanda dela-eta lizentzia hartu behar baldin badute semea edo alaba medikutara eramateko.

13. 12 ordu urtean ezkontidea edo odol bidezko lehen graduko ahaide bat Osasun Zerbitzu Publikoko proba diagnostikoetara laguntzeko, betiere fakultatibo batek idatziz adierazten badu anestesia orokorra edo sedazioa eta laguntza beharrezkoak direla.

Lizentzia hori erabiltzeko, honako arau hauek bete behar dira:

A) Lizentzia erabiltzeko, bere premia frogatu behar da; horretarako, anestesia orokorra edo sedazioa eta laguntza beharrezkoak direla frogatzen duen agiri medikoa emanen zaio enpresari.

B) Urteko 12 orduak gehienez ere 3 alditan banatuko dira; aldi bakoitzak 4 ordu iraunen du gutxienez.

C) Hitzarmena argitaratzen den egunetik aurrera sortuko da lizentzia hau hartzeko eskubidea.

14. Behar-beharrezkoa den denbora, lekuko, inputatu edo ikertu gisa epaitegi batera agertzeko, ofiziozko epaileak deituta nahiz alderdi batek eskaturik. Kasu guztietan, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko zaio enpresari. Eskubide hori baliatu behar duten langileen kasuan, gomendagarria da enpresari ahalik eta azkarren abisatzea, errazago har daitezen egoki diren antolamendu-neurriak.

15. Behar-beharrezkoa den denbora, jaioaurreko azterketak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko, aginduzko informazio eta prestakuntza saioetara joateko eta egokitasun deklarazioaren aurreko aginduzko txosten psikologiko eta sozialak egiteko, betiere lanaldiaren barrenean egin behar badira. Jaioaurreko azterketetan, enpresek txanda aldaketa erraztuko dio haurdun ez den gurasoari, bera ere probetara joan dadin.

16. Seme-alaba izan, adopzioan edo harreran hartuz gero, Langileen Estatutuaren 45.1.d) artikuluarekin bat, bularreko haurra zaintzeko, bederatzi hilabete egin arte, langileek eskubidea izanen dute ordubetez lanetik kanpo egoteko, nahi badute bi zatitan banatuta. Ume baten baino gehiagoren erditze, adopzio edo harrera kasuetan, baimenaren denbora modu proportzionalean handituko da.

Eskubideaz baliatzen denak, hala nahi badu, eskubide hori lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordeztu dezake, helburu berbererako, edo enpresaburuarekin adostuta denbora hori lanaldi osotan pilatzen ahal du.

Atal honetan biltzen den baimena langileen eskubide indibiduala da, eta eskubidea gauzatzea ezin zaio aldatu beste guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-egile bati.

Langileak zehaztuko ditu haurrari bularra emateko baimenagatiko lanaldi murrizketaren orduak eta epea, haren ohiko lanaldiaren barnean. Langileak, lanaldi arruntera itzuli behar duenean, hamabost egun lehenago abisatuko dio enpresaburuari.

Desadostasunik baldin badago enpresaburuaren eta langilearen artean, haurrari esnea emateko baimenaren epe eta orduen gainean, jurisdikzio eskudunak ebatziko ditu, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 139. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

17. Semeak edo alabak, behar baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik, ospitaleraturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubete ateratzeko. Orobat, lanaldia gehienez 2 ordu murrizten ahalko dute, eta lansaria ere proportzioan murriztuko zaie.

Artikulu honetako 2., 3., 4., 5. eta 6. epigrafeetan ezkontideari buruz egiten diren aipamenak izatezko bikoteen kasuan ere aplikatuko dira. Aplikatuko dira, orobat, langilearekin bikote egonkor gisa bizi diren pertsonen kasuan, gutxienez gertaera eragilea gertatu baino urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira. Kasu horretan, baldintza hori betetzen dela egiaztatu beharko da, bizikidetza egiaztatzen duen udal ziurtagiri bat aurkeztuz.

Artikulu honetako 2. zenbakian araututako lizentziaren kasuan izan ezik, lizentzia gertaera eragiletik lehenbiziko lanegunean zenbatzen hasiko dela adierazten den kasuetan, erreferentzia hori ulertu behar da gertaera eragilea jaiegunean edo asteko atseden-egunean gertatzen den kasuetarako, baina ez da izanen halakorik balizko gertaera eragilea gertatzen bada langilea oporretan, bajan, beste lizentzia batean, ordaindu gabeko baimenean edo antzeko beste egoeraren batean den bitartean, kasu horretan ez baitago lizentzia hartzeko eskubiderik.

Lizentzia horiei, 7. epigrafetik 17.era bitartekoetan aipatutakoei salbu (biak barne), bi egun gehituko zaizkie langileak lekuz aldatu beharra baldin badu, betiere lantokiaren eta destinoko tokiaren arteko distantzia 200 km-koa edo handiagoa bada, joaneko bidaian.

Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan jasotako lizentzia guztiak ezinbesteko gutxieneko eskubidetzat hartzen dira, eta, beraz, hemen jasotzen diren lizentziek artikulu horretan jasotakoa errespetatuko dute, eta haiek hobetzea baizik ez da onartuko.

B.–Soldatarik gabeko lizentziak.

1. Behar bezala arrazoitutako salbuespenezko kasuetan, lizentziak eman daitezke behar adinako denborarako, hartzekorik jaso gabe eta lizentziaren denbora deskontatuta antzinatasunaren ondorioetarako.

Soldatarik gabeko lizentzia horiek ezin dira inolaz ere erabili haiek ematen dituen enpresari lehia desleiala egiteko.

2. Enpresako langile orok eskubidea izanen du ordaindu gabeko lizentzia egun bat hartzeko (8 ordu), berak libre hautatzen duena. Lizentzia horren deskontua kalkulatzeko, soldata kontzeptu guztiak hartuko dira aintzat, antzinatasuna eta aparteko pagak izan ezik, eta guztia urteko konputuan bildu ondoren, benetan lan egindako lanorduen kopuruarekin zatituko da.

Langileak aukeratuko du noiz hartu lizentzia-egun hori, baina betiere hitzarmen honen 6.2 artikuluan ezarritako zehaztapenak bete behar dira.

C.–Eszedentziak.

A) Nahitaezko eszedentzia: Nahitaezko eszedentzia, lanpostua gorde eta antzinatasuna kontatzeko eskubidea ematen duena, lanera joatea galarazten duen kargu publiko baterako izendatua edo hautatua izateagatik emanen da.

Halaber, nahitaezko eszedentzia emanen zaie ordezkaritza handieneko sindikatuen probintziako, autonomia erkidegoko edo estatuko hautetsiei.

Lanera itzultzeko, kargu publikoa edo sindikala utzi eta hurrengo hilabetearen barrenean eskatu beharko da.

B) Borondatezko eszedentzia: Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak eskubidea du borondatezko eszedentzia izateko, lau hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Langile batek eskubide hori berriro baliatu ahal izateko, lau urte igaro beharko dira aurreko eszedentzia bukatu zuenetik.

Eszedentzian dagoen langileak ez du beste eskubiderik enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko lehentasuna baizik.

Familiakoak zaintzeko eszedentzia hartzeko eskubideari dagokionez, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 46. artikuluko 3. zenbakian xedatutakoari jarraituko zaio.

Enpresara itzultzeko eskaera idatziz eginen da, gutxienez ere borondatezko eszedentzia bukatu baino hilabete lehenago.

C) Familia arrazoiengatik hartutako eszedentziak.

Langileek eskubidea izanen dute hiru urte bitarteko eszedentzia hartzeko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, haurra norberak sortua edo adoptatua izan, edo harrera prozesuen bidez hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko fasean, behin-behinekoz izanda ere. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

Bi urtera arteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu, eritasun edo desgaitasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat –odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa– zaindu behar duten langileek.

Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan, eta zatika hartzen ahal da. Hala ere, subjektu eragile bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok badute, enpresaburuak aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzen ahalko du, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada.

Beste subjektu eragile batek beste eszedentzia baterako eskubidea sortzen badu, eszedentzia hori hastearekin batera bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko zaio, eta bitartean eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Lehenbiziko urtean lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide talde berekoa edo balio bereko kategoria batekoa izanen da.

Aurrekoa hala izanik ere, langilea ofizialki aitortutako familia ugari bateko kidea baldin bada, lanpostua 15 hilabetez gordeko zaio, gehienez ere, kategoria orokorreko familia ugaria denean, eta 18 hilabetez, gehienez, kategoria berezikoa denean.

10. artikulua. Mantentze-lanetako funtsezko zelulak eta makinak.

Mantentze-lanak egiten dituztenen lehentasuna fabrikazio makinak izanen dira, ahalik eta produktibitate handiena lortzeko, eta, ahal dela, geldialdiak saihesteko. Horretarako, baldintza bereziak izanen dituzte langile horiek, honako hauek hain zuzen:

1. Aplikatu beharreko egutegian zehazten den lanaldia izanen da lanaldi arrunta, salbu eta larunbatak, igandeak, jaiegunak eta zubiak.

2. Urteko oporrak urtean zehar hartuko dira (abuztuan izan ezik), eta ez dituzte 2 pertsonak baino gehiagok hartuko aldi berean. Denen artean hitzartu behar dira, eta urtarrilean aurkeztuko dizkiote arduradunari.

3. Norberak libre hartzeko egunei dagokienez, bakarrik 2 langile egon daitezke batera lantokitik kanpo: mekanikari 1 eta elektrikari 1.

4. Mantentze-lanen beharrak direla eta, lanaldi arruntetik kanpo lanera joateko eskatzen zaienean, langileak joateko prest egonen dira, eta ordu horiek poltsa batean metatuko zaizkio. Poltsa horretan metatutakoa astebeteko lanaldia adinakoa denean, atsedena hurrengo hilabetean hartu beharko da nahitaez.

5. Lan txanda bakoitzean gutxienez 2 pertsona izanen dira beti.

6. Langile horien ordainsaria fabrikazioko 4., 5. eta 6. mailetakoa izanen da, kontratatzen diren langile berrientzat. Egun plantillan dauden langileek oraingo ordainsari bera izanen dute.

7. Mantentze-lanak egiten dituzten produkzioko langileek mantentze-lanetako langileen tratamendu bera izanen dute.

11. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Langileen Estatutuaren 41. artikuluan xedatuarekin bat, akordiorik lortzen ez bada lan baldintzak funtsean aldatzeko tramitatutako prozedura bati dagokion kontsulta garaian, alderdietako edozeinek batzorde paritarioari aurkezten ahal dio desadostasuna; horrek zazpi lanegun izanen ditu gehienez akordio bat lortzeko, desadostasuna aurkezten denetik aurrera.

Bi aldeek berariaz adosten dute ezen desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea Langileen Estatutuaren 83. artikuluan adierazitako lanbidearteko akordioek ezartzen dituzten zuzeneko aplikazio orokorreko prozeduretan, hots, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusten diren prozeduretan, zeinetan sindikatuek parte hartzen baitute Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.

III. KAPITULUA.–ARAUBIDE EKONOMIKOA

12. artikulua. Soldata egitura.

I.–Sarrera. Ordainsarien egitura berriaren planteamendua. Printzipio orokorrak.

I.1.–1994ko apirilaren 15ean eta 2021eko urtarrilaren 20an sinatutako akordioak garatzeko asmoz, eta haien printzipioak aplikatzeko, eta Caveo Automotive Spain SAko langileen ordezkariek eta enpresarenek lanpostuen balorazioa egin dutenez, enpresako langileen ordainsarien egitura berria ezartzeari ekiten zaio.

Ordainketa-kontzeptuak errazteko eta objektiboagoak izateko asmoarekin, helburu hauek ezarri dira:

A.–Langile bakoitzari bere lana ordaintzea, lanpostuaren arabera, kontuan izanik lanpostuen balorazioa eta bertan ezarritako objektibotasun irizpideak –profesionalak, fisiologikoak, ingurunekoak, etab.–, eta ahal den neurrian saihestuz subjektibotasuna eta lanpostu berdinetan ari diren langileen ordainsarien arteko desberdintasuna.

B.–Legezko eta hitzarmeneko arauetan, itunetan eta enpresako ohituretan sakabanaturik dauden ordainsari-kontzeptuak bateratzea. Hala, egitura honetan sartzen dira gero definituko diren kontzeptuak. Horietako batzuek beren nomenklaturari eutsiko diote, baina ordainketa eta kuantifikazio irizpide berrietara moldatuko dira. Beste batzuek, berriz, beren identitatea galduko dute, nahiz eta haiek ordaintzeko arrazoiak "mailaren araberako soldata" deritzon oinarrizko ordainsari-kontzeptuan bilduko diren, zeina denbora-unitateko soldata gisa ezarrita baitago.

I.2. Soldaten egitura berriaren batasun eta zatiezintasun printzipioa.

Beste soldata-kontzeptu batzuen aplikagarritasunaren eta arau onuragarriagoa aintzat hartzearien ondorioetarako, soldaten egiturako ordainsari-kontzeptuak multzoan hartuta aplikatuko dira, haien zenbateko kuantitatibo osoa hartuta, eta ezin izanen dira banaka eta bereiz konparatu arau, lege edo hitzarmenetan ezarritakoekin.

Bermatu egiten da, nolanahi ere, langile guztien ordainsarien zenbatekoa ez dela baxuagoa izanen lehengo soldaten egitura, legeria orokorra edo/eta hitzarmen aplikagarriak erabiliz legokiekeena baino.

I.3.-Ordainsarien egiturak honako osagai hauek izanen ditu:

–Soldata-kontzeptuak:

  • Denbora-unitatearen araberako soldata:
    • Mailaren araberako soldata.
  • Osagarri pertsonalak:
    • Antzinatasuna.
    • Konpentsazio plusa.
    • Lanaldi irregularraren plusa.
  • Osagarria egindako lanarengatik:
    • Produkzio saria.
  • Berariazko ordainsari funtzionalak:
    • Gaueko lana.
    • Aparteko orduak.

–Kalte-ordainak eta ordejarritako gastuak:

  • Urruntasun plusa.
  • Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak.

II.–Ordainsari-kontzeptuen definizioa.

II.1.–Mailako soldata. Denbora-unitateko soldata da, lanpostuen balorazioan langileak daukan sailkapen mailari dagokiona.

Soldata-kontzeptu horren barnean daude lanpostuen balorazioa ezarri aurretik izan diren ordainsari-kontzeptu guztiak, bai eta legezko edo/eta hitzarmenezko arauen eraginkortasun orokorraren ondorioz aplikagarriak izan litezkeen gainerakoak ere. Batez ere, honako hauek daude barnean, besteak beste: hitzarmeneko oinarrizko soldata, hitzarmen plusa; pizgarri gabeziaren plusa; lan nekagarri, toxiko edo arriskutsuen plusak; taldeburuen plusak; lanpostuaren mugigarritasunaren plusa; borondatezko osagarriak; lan berezien plusa; eginkizunen aldi baterako gehikuntzaren plusa, zelulako arduradunaren plusa, igande eta jaiegunetako ordainsaria.

Langile guztientzako ordainketa-modulua egun naturala izanen da. Haren zenbatekoa soldata-tauletan ezartzen da, sailkapen mailen arabera. Ondorioz, lanegunetan, lanik gabeko egunetan, aparteko pagetan eta oporretan ordainduko da.

II.2.–Antzinatasuna. Langileak enpresarekin duen denbora-lotura saritzeko soldata-osagarri pertsonala da sari hori.

Ordainketa-modulua bosturtekoa izanen da, eta zenbatekoa, berriz, ordainsari-tauletan ezarritakoa. Ondorioz, lanegunetan, lanik gabeko egunetan, aparteko pagetan eta oporretan ordainduko da.

Lanpostuen balorazioan sartu gabeko langileentzat, ordea, oinarrizko soldataren %3,06 izanen da bosturteko bakoitzeko.

II.3.–Konpentsazio plusa. Soldataren osagarri pertsonala da; lanpostuen balorazioa ezarri eta gero, 2001eko abenduaren 31n kobratzen zuten soldataren azpiko ordainsari maila esleitzen zaien langileei ordainduko zaie.

Zenbatekoa, beraz, bi ordainsari-maila horien arteko diferentzia izanen da.

Konpentsazio plusa murriztu edo iraungi eginen da baldin eta, langilea lanpostuen balorazioan mailaz igotzearen ondorioz, etorkizunean hein batean edo osorik konpentsatzen bazaio. Halaber, lanpostuen mugigarritasunaren ondorioz langileak goragoko mailako lanak egiten dituenean, konpentsazio plusa murriztu eginen da.

II.4.–Produkzio prima. Soldataren osagarri bat da, aurretik zehaztutako kalitate baldintzak betez langileak zenbat lan egiten duen kontuan harturik ordaintzen dena.

Une bakoitzean ohikotzat jotzen den errendimenduarengatik ordainduko da saria, harik eta enpresak sarien eskuliburua ezarri arte, langile bakoitzaren produkzio taldean eta/edo instalazioan lortzen diren errendimenduen arabera.

Benetan egindako lanordua izanen da ordainketa-modulua. Oporretan ere ordainduko da. Zenbatekoa soldata-tauletan ezarritakoa izanen da, betiere ohikotzat jotzen den errendimendua lortzen bada.

II.5.–Gaueko lana. Gaueko orduetan benetan egindako lanarengatik berariazko ordainsaria emanen da.

Soldata arruntaren gehikuntza izanen da. Zenbatekoa soldata-tauletan dago ezarrita, gaueko ordu bakoitzeko.

Gaueko txandan ari den langile bati behin-behinean eguneko txanda batera aldatzeko eskatzen bazaio, gaueko lanaren plusa kobratzen jarraituko du gaueko txandan lan egiten ez duen egunetan ere, kontuan izanik txanda aldaketak astero egiten direla. Behin betiko txanda aldaketek ez dute halako tratamendurik izanen.

55 urte edo gehiago dituzten langileek enpresari eskatzen ahalko diote gaueko txandan lanik ez egiteko. Kasu bakoitza aztertuko da.

60 urtetik gorako langileek, hala eskatzen badute, gaueko txanda ez egiteko eskubidea izanen dute.

Ekoizpen arloko 5. mailara arteko zuzeneko laneskuko langileak eta zeharkako laneskuko langileak gaueko lan txanda egitetik salbuetsirik egonen dira, hala eskatzen baldin badute. Gehienez ere 2 urtez egon daitezke salbuetsirik, erretiroa hartzeko legezko dataren aurretik, edozein dela ere erretiroa hartzeko modalitatea.

II.6.–Aparteko orduak.

1.–Ordainsaria emanen da ezarritako lanaldi arruntaz gain, edozein arrazoirengatik enpresak hala eskaturik, egiten den lanarengatik, baldin konpentsatzen ez bada ordaindutako atsedenaldi baliokideekin.

2.–Aparteko orduaren zenbateko osoa, kontzeptu guztiak barne, soldata-tauletan sailkapen mailen arabera ezarritakoa izanen da.

3.–Egiturazko aparteko ordutzat honakoak hartuko dira: ustekabeko eskaerengatik, puntako ekoitzaldiengatik, plantillako langile askoren ustekabeko edo iragarritako absentziengatik, txanda aldaketengatik edo enpresaren jardueraren ezaugarrien ondoriozko egiturazko bestelako gorabeherengatik behar diren aparteko orduak, baldin eta behar horiek ezin badira bete legez aurreikusitako kontratazio modalitateak erabiliz.

4.–Lan egutegian zehaztutako orduez goiti lan egiten diren ordu horiek atseden orduekin konpentsatzen ahalko dira, enpresa eta langileak adosturik. Hortaz, lanaldia modu irregularrean edo ez-homogeneoan banatzeko aukera ituntzen da, baldin eta hitzarmen honen 3. artikuluan adierazitako urteko guztirako kopurua gainditzen ez bada. Aparteko orduak denbora librearekin konpentsatzen direnean, lanegunetan egin badira, lan egindako orduen %50eko konpentsazioa emanen da, eta jaiegunetan egin badira, %75. Konpentsazio ordu horiek metatzen ahalko dira, eta horrela gehienez hiru lanegun har daitezke, ahal bada hurrengo hilabetean. Enpresak, hamabost egunean behin, egindako aparteko orduen zerrenda emanen dio Enpresa Batzordeari, zuzeneko nahiz zeharkako laneskuko langileena.

Arau gisa, ahalik eta gutxien izanen dira aparteko orduak, salbu eta ezbeharrei eta aparteko eta presako kalte edo zerbitzuei aurre egiteko behar direnak. Horiek, Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak aldez aurretik adostuta, atseden orduen bidez konpentsatuko dira, salbu eta lan egin beharra dagoenean, halakoetan aparteko orduak ordaindu eginen baitira.

5.–Zuzeneko laneskuko langileei enpresako Zuzendaritzak beren lanalditik at eskatzen badie enpresatik kanpoko lanak egiteko, lekuz aldatzen diren eguneko lanorduak aparteko orduen pare ordainduko zaizkie, lekualdatze hori hasten den ordutik aurrera, edo beren lanaldiaren amaieratik egun horretako 22:00etara arte.

II.7.–Urruntasun plusa. Ordainsari honen bidez langileak etxetik lantokira joateko egiten dituen gastuak konpentsatzen dira, eta ez da lanaren zuzeneko ordaina. Ordainsari-kontzeptu hau, lortu eta finkatutako eskubidea den aldetik, soldaten egitura berriak indarra hartzen duen egunean plantilla osatzen duten langileei bakarrik ordainduko zaie, horretarako ezarritako baldintzetan.

II.8.–Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak. Ordainsari hori ez da lanaren zuzeneko ordaina. Lanaren arloko edo Gizarte Segurantzaren sistemako gizarte aurreikuspenari buruzko legerian onartutako eskubideen ondorio da, zuzeneko ordainketa gisa edo entitate kudeatzaile nahiz laguntzaileek delegatutako ordainketa gisa.

II.9.–Deiaren plusa. Deia da enpresak langile bati, bere lanalditik kanpo, presako lanak egitera etor dadila eskatzea, matxurak konpondu behar direlako edo bestelako arrazoiengatik. Haren zenbatekoa honakoa izanen da: hitzarmeneko egun bateko oinarrizko soldata, 1. eranskineko 1. zutabean ageri dena, zati zortzi, bider 1,38ko koefizientea, deia goizeko 6etatik gaueko 10etara bitartean egiten bada, lan egutegiko lanegunetan. Deia lan egutegiko lanegunetan gaueko 10etatik goizeko 6etara bitartean egiten bada, berriz, bider 1,50 eginen da; eta deia lan egutegiko lanegunetatik kanpo egiten bada, bider 2.

II.10.–Lanaldi irregularraren plusa. Soldataren osagarri bat da, zeina lanaldi berezia egiteagatik ordaintzen baita, instalazioak abian jartzeko bai asteko atsedenaldiak, oporrak edo zubiak bukatu ondoren eta ekoizpen egun arruntak hasi aurretik, bai asteko lanaldia amaitzean. Lanaldi berezi horretan aritzen direnek gainerako langileek adina lanordu egin behar dituzte astean.

Hori dela eta, plus ekonomiko bat ordainduko da. Horren zenbatekoa langilearen lanbide mailaren araberakoa izanen da eta soldata-taulan ageriko da.

III.–Ordainsarien egitura aplikatzeko arauak.

III.1.–Aplikazio eremua. Lanpostuen balorazioan sartutako lanpostuetan ari diren enpresako langile guztiei aplikatuko zaie soldaten egitura, salbu eta prestakuntzako, praktikaldiko edo/eta ikasteko kontratua dutenei; horiei legez ezarrita daukaten araubidea aplikatuko zaie.

III.2.–Ordaintzeko moduak. Hileko ordainsariak eta aparteko pagak. Kalkulu elementuak. Soldatak hilero likidatu eta ordainduko dira, hilabetea bukatutakoan. Sortzapenaren ondoko hilaren lehen hiru lanegunen barnean eginen da ordainketa.

Udako eta Eguberrietako aparteko pagak (hogeita hamar eguni dagozkion mailaren araberako soldata eta antzinatasuna, haietako bakoitzean) hurrenez hurren uztailaren 7aren aurreko lanegunean eta abenduaren 22aren aurreko lanegunean ordainduko dira.

Ordaindu behar ez diren absentziak orduka deskontatuko dira hileko likidaziotik. Absentzia ordu bakoitzeko zenbat deskontatu behar den kalkulatzeko, mailaren araberako soldataren, aparteko pagen, konpentsazio plusaren, antzinatasunaren eta produkzio primaren urteko zenbatekoak urteko lanorduen kopuruaz zatituko dira.

Hona hemen taula batean laburturik soldata-kontzeptuen ordainketa-moduluak eta ordainsariak kalkulatzeko elementuak:

GUZTIRA

EGUNEN ARABERAKO ORDAINSARIA

ORDUKO ORDAINSARIA

Mailaren araberako
soldata

Antzinatasuna

Prima

Lanegunak

211

211

1.688

Jaiegunak/Lanik gabeko egunak

124

124

-

Aparteko pagak

60

60

-

Oporrak

30

30

176

Guztira

425

425

1.864

III.3.–Lanpostuen mugigarritasuna. Langilea goragoko lanpostu batera aldatu dela ulertuko da, baldin eta goragoko lanpostuko eginbehar guztiak egiten baditu hartarako ezarritako kalitate eta produktibitate mailak lortuz. Lanpostu aldaketaren plusa mailako soldataren barrenean sartu denez, maila aldaketak egunean egiten den 3. ordutik aurrera ordainduko dira, eta hilero 8aren multiploetan konputatuko dira.

Goragoko mailako lanetan lanpostu jakin batean egindako aldiak lanpostura egokitzeko aldi gisa kontatuko dira, langilea lanpostu horretara behin betiko aldatzen bada.

Goragoko lanpostu batera aldatzen bada bertako langileei laguntzeko, lan osagarriak egiteko edo lan puntualak egiteko, ez da ulertuko goragoko mailako lanak egiten ari dela. Era berean, lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileen ordez aritzeko aldatzen bada, goragoko maila ez da finkatuko.

III.4.–Egokitzeko aldiak. Langileak esleitua duena baino goragoko soldata maila bateko eskubide ekonomikoak finka daitezen, langileak egokitzapen aldi bat gainditu beharko du, beheko 2. taulan ezarritakoa, hain zuzen ere. Egokitzapen aldia gainditu ezean langilea jatorrizko lanpostura itzuliko da, eta bertan lehengo baldintza berak izanen ditu.

Plantillan sartzen diren langile berrientzat, egokitzapen aldia beheko 1. taulan ezarritakoa izanen da.

–Egokitzapen aldien taulak.

1.–LANGILE BERRIAK

0 - 2 aste

Soldata: 2. maila, primarik gabe

–%50, fabrikazioko arduradunaren iritziz

2 aste - 2 hilabete

Mailaren araberako soldata, 2

–%50, fabrikazioko arduradunaren iritziz

2 hilabete - 3,5 hilabete

Mailaren araberako soldata, 3

–%40, fabrikazioko arduradunaren iritziz

3,5 hilabete - 5 hilabete

Mailaren araberako soldata, 4

–%25, fabrikazioko arduradunaren iritziz

5 hilabete - 7 hilabete

Mailaren araberako soldata, 5

7 hilabete baino gehiago

Mailaren araberako soldata, 6

2.–FABRIKAKO BARNEKO LANGILEAK

ZELULA ALDAKETA

2. eta 3. mailak

Fabrikazio irizpidea

4. maila

hilabete

5. maila

5 - 7 hilabete

6. maila

7 hilabete

MAILAZ IGOTZEA ZELULAREN BARNEAN

15 egun, produkzioko arduradunaren iritziz

Egokitzapen aldiak enpresaren oniritziarekin gaindituz gero, langilea atxikita geldituko den sailkapen mailako soldata kobratzeko eskubidea finkatu eginen da.

IV.–Ordainsari-kontzeptuen araberako soldata-taulak. 2023. urtea.

IV. 1.–URTEKO ORDAINSARIAK

MAILA

GUZTIRA,
URTEAN

MAILAKO SOLDATA
URTEAN

MAILAKO PRIMA
URTEAN

ANTZINATASUNA
URTEAN

1

0

0

0

0

2

28.410,31

25.612,36

2.797,96

689,17

3

28.604,31

25.787,25

2.817,06

693,91

4

29.271,68

26.388,89

2.882,79

710,05

5

30.001,14

27.046,51

2.954,63

727,76

6

30.932,20

27.885,88

3.046,32

750,33

ORDAINDU BEHARREKO EGUNAK ETA ORDUAK

SOLDATA

(egunak)

PRIMA

(orduak)

ANTZINATASUNA

(egunak)

Lanegunak

211

1.688

211

Jaiegunak eta lanik gabeko egunak

124

124

Aparteko pagak

60

60

Oporrak

30

176

30

GUZTIRA

425

1.864

425

LANORDUAK

1.688

IV. 2.–MAILAREN ARABERAKO SOLDATAREN BANAKETA, ORDAINKETA-MODULUKA

MAILA

PREZIOA
EGUNEKO

GUZTIRA

Lanegunak

(211)

Lanik gabeko egunak

(124)

Aparteko pagak

(60)

Oporrak

(30)

Prezioa/Benetan

lan egindako ordua

1

0,00

0

0

0

0

0

2

60,26437

12.768,81

7.419,75

3.615,86

1.807,93

15,11053

3

60,67588

12.856,01

7.470,41

3.640,55

1.820,28

15,21372

4

62,09151

13.155,95

7.644,71

3.725,49

1.862,75

15,56867

5

63,63885

13.483,80

7.835,22

3.818,33

1.909,17

15,95664

6

65,61383

13.902,26

8.078,37

3.936,83

1.968,41

16,45185

IV.3.–MAILAKO PRIMAREN BANAKETA, ORDAINKETA-MODULUKA

MAILA

PREZ./ORDUA

ORDUAK, URTEAN

(1.688)

OPORRETAKO ORDUAK

(176)

GUZTIRA

(1864)

Prezioa/Benetan

lan egindako ordua

1

0

0

0

0

0

2

1,495435

2.534,76

263,20

2.797,96

1,650713

3

1,505643

2.552,06

264,99

2.817,06

1,661981

4

1,540774

2.611,61

271,18

2.882,79

1,700760

5

1,579169

2.676,69

277,93

2.954,63

1,743142

6

1,628178

2.759,76

286,56

3.046,32

1,797240

IV.4.–ZENBATEKOAK ANTZINATASUNAGATIK

MAILA

GUZTIRA,
URTEAN

PREZIOA EGUNEKO

Prezioa/Benetan

lan egindako ordua

Antzinatasuna

Bosturteko bat

2 bosturteko

3 bosturteko

4 bosturteko

5 bosturteko

1

0

0

0

0

0

0

0

2

689,17

1,62157

3,24315

4,86472

6,48629

8,10787

0,40659

3

693,91

1,63273

3,26546

4,89819

6,53093

8,16366

0,40939

4

710,05

1,67071

3,34142

5,01214

6,68285

8,35356

0,41891

5

727,76

1,71238

3,42475

5,13713

6,84950

8,56188

0,42936

6

750,33

1,76549

3,53098

5,29647

7,06196

8,82745

0,44267

IV.5.–GAUEKO LANAREN ZENBATEKOAK

MAILA

OINARRIA EGUNEKO

PREZIOA EGUNEKO

PREZIOA ORDUKO

Gaueko lana

Gaueko lana

Gauekoa

1

0

0

0

2

60,26437

18,07931

2,25991

3

60,67588

18,20276

2,27535

4

62,09151

18,62745

2,32843

5

63,63885

19,09166

2,38646

6

65,61383

19,68415

2,46052

IV.6.–APARTEKO ORDUEN ZENBATEKOA

IV.7.–LANALDI IRREGULARRAREN PLUSA

MAILA

Prezioa/Ordua

MAILA

GUZTIRA

1

0

1

0

2

24,79678

2

85,04626

3

24,96610

3

85,63957

4

25,54857

4

87,63657

5

26,18527

5

89,82169

6

26,99792

6

92,60014

V.–Lanpostuen balorazioaren kudeaketa.

V.1.–Arau orokorrak. Kapitulu honen xedea da sistema aplikatzeko arauak ezartzea, aplikatutako tekniken iraupena bermatu ahal izateko.

Arau horiek orokorrak dira; beraz, zehaztu egin behar dira xehetasun batzuk, probaldiak, egokitzapen aldiak, mugigarritasuna ordaintzeko arauak, berme pertsonalak, etab.

V.2.–Balorazioaren euskarri administratiboa. Hauek dira sistemaren iraupenerako oinarrizko euskarriak:

–Eginkizunen analisirako galdera sortak.

–Kalifikazio orriak.

–Lanpostuen fitxategiak. Fitxa bat eginen da lanpostu bakoitzeko. Puntuazioa, lanpostuan ari direnen zerrenda eta beste datu jakingarri batzuk jarriko dira, eta denboran gertatzen diren aldaketa guztiak ere jasoko dira fitxan.

–Lanpostuetako langileen fitxategia. Espediente pertsonala, langileak bete dituen lanpostuen eta denboran egin dituen aldaketen historiarekin. Datu horiek enpresako beste fitxategi batzuen barnean sartzen ahalko dira.

V.3.–Organo arduraduna. Kudeaketaren arduraduna Langileria Departamentua da. Berak gidatzen, kudeatzen eta mantentzen du sistema.

Balorazio batzorde paritarioak informazioa eskura izanen du. Berak baloratuko ditu sortzen diren lanpostu berriak eta eginkizunetan edo lan baldintzetan aldaketa funtsezkoak egiten zaizkien lanpostuak.

Balorazio Batzordeko kideren bat aldatzen den bakoitzean, eskuliburuaren erabilerari buruzko prestakuntza ekintza bat eginen da, Batzordearen barnean irizpideak bateratzeko.

V.4.–Arau orokorrak.

V.4.1. Dauden lanpostuen barneko pertsona aldaketak Langileria Departamentuari jakinarazi behar zaizkio hierarkiako lerroaren bitartez.

V.4.2. Lanpostu berrien sorrera eta eginkizun edo lan baldintzen aldaketa garrantzitsu guztiak Langileria Departamentuari jakinarazi behar zaizkio hierarkiako lerroaren bitartez, eginbeharrak deskribatuz.

V.4.3. Urtean behin, zenbat lanpostu sortu diren edo lehendik dauden lanpostuetan zenbat funtsezko aldaketa egin diren kontuan harturik, lehenbizikoen balorazioa eta bigarrenen berrikuspena eginen dira, txosten honetan deskribatutako balorazio eta berrikuspen prozesuen antzekoak. Berrikuspenean mailen arteko desberdintasunak agertzen badira, horiek atzeraeraginez ordainduko dira, lanpostu berria sortu zenetik edo lehendik dagoen lanpostuko eginkizunak edota baldintzak aldatu ziren momentutik hasita.

V.5.–Ohar garrantzitsuak.

Giza Baliabideen Departamentuak, Balorazio Batzordearekin batera, erreklamazio guztiei erantzunen die, eta funtsezko aldaketen gaineko erreklamazioak soilik onartuko ditu berrikusteko.

13. artikulua. Soldaten berrikuspena.

Hitzarmenaren indarraldiko hiru urteetan, soldata igoera hauek aplikatuko dira, gaur egungo irizpide berei jarraituz:

2023: %6,50.

2024: %6,50.

2025: 2023. urteko KPIa.

Akordio horren aplikazioa hitzarmen honen barneko soldata-tauletan islatzen da.

14. artikulua. Urruntasun plusa.

1. Enpresan sartzerakoan deklaratutako bizilekua lantokitik bi kilometrora baino urrutiago duten langileei urruntasun plusa ordainduko zaie. Lanera joaten diren egun bakoitzeko 0,243 euro kobratuko dute kilometroko, alegia, lanerakoan eta itzulerakoan bi kilometrotik gora egindako kilometro bakoitzeko.

Hurrengo berrikuspenetarako, hauxe hitzartu da: plus horretatik erregai kontsumoari dagokiona super gasolinaren litroko prezioaren %6,53 da, eta beraz, gasolinaren prezioa aldatzen den bakoitzean hura ere aldatu beharko da.

Plus hori kobratzeko, kontratazioaren egunean enpresari Udalaren agiria eman behar zaio, bizilekua non dagoen adierazten duena.

Egiturako zeharkako langileen kontratazioak egiten direnean, bi aldeen artean negoziatuak, urruntasun plusa ordainketa-kontzeptuetatik kanpo uzten bada, ez da plus hori ordainduko.

2. Enpresak zuzeneko laneskuko langileei eskatzen badie aparteko orduak egitea egutegiaren arabera lanik gabekoak diren egunetan, langile guztiek izanen dute urruntasun pluserako eskubidea, nahiz eta normalean plus hori kobratu ez, kontratatuak izan ondoren hartu dutelako bizilekua Beratik kanpo.

3. Kontratatuak izan ondoren bizilekua aldatzen duten langileei, lantokitik urrunagoko leku batera joaten badira, plus hori ordaindu eginen zaie. Gehienez ere 40 km ordainduko zaizkie lanera joaten diren egun bakoitzeko.

IV. KAPITULUA.–LANGILERIA ARLOKO ARAUBIDEA

15. artikulua. Kontratazio berriko langileak.

Kontratatzen diren langile berri guztiak, zuzendaritzakoak eta teknikariak izan ezik, eskualdeko enplegu bulegoan inskribatuak izanen dira (gaur egun eskualdeko enplegu bulegoa Donezteben dago), eta langile berriak behin betiko kontratatu aurretik enpresak Batzordeari adieraziko dio zenbat langile kontratatu nahi dituen. Horrela, lehentasunez herriko langileak kontratatu daitezen lortu nahi da.

Lan kontratuak sinatzen direnean eta behin-behinekoak berritzen direnean langileen legezko ordezkariak aurrean izanen dira, kontratuak aztertuko dituzte eta kopia bat jasoko dute. Langileak ere dagokion kopia jasoko du.

Enpresak Enpresa Batzordeari idatziz jakinarazi behar dizkio egindako kontratuen luzapenak eta haien iraupena, bai eta egiten diren mugagabeko kontratuenak ere.

16. artikulua. Errelebo-kontratua.

Hitzarmen hau indarrean den bitartean, txandako lan kontratua eginen zaie zuzeneko laneskuko langileetatik manufakturako industrian erretiro partziala hartzeari buruzko arau indardunen eraginpean daudenei.

Era berean, hitzarmen honen indarraldian zehar adinagatik eraginpean egon daitezkeen eta manufakturako industrian erretiro partziala hartzeari buruzko araudia aplikatu ezin zaien langileei ere ohiko erretiro partzialaren modalitatea aplikatuko zaie, baldin eta horri buruz indarrean dagoen legeria aldatzen ez bada.

Errelebo-langileak langile mugagabe izaera izanen du errelebo-kontratua sinatzen den unetik. Une horretan, langile horrek legez dagokion antzinatasuna izanen du.

Aurrekoa gorabehera, enpresa edozein motatako erregulazio espediente baten eraginpean badago, artikulu horren aplikazioa eten eginen da.

17. artikulua. Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzea.

Erabaki da ezen, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, finko bihurtuko diren langileen kopurua plantillaren araberakoa izanen dela, eta, hala, plantillako behin-behineko langileak gehienez ere %12 izanen direla, urteko kontaketa eginda. Portzentaje horretan ez dira sartuko lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileen ordez aldi baterako kontratatzen direnak, obra edo zerbitzu jakinetarako kontratatzen direnak eta finkatu ezin diren salbuespenezko arrazoiengatik egiten diren beste kontratu batzuk, errelebo-kontratuak tartean.

Lan kontratu mugagabeak eginen dira kontuan izanik zein den langileak enpresan duen antzinatasuna.

Nolanahi ere, enpresak, kasuan kasuko beharrei aurre egiteko, aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzen ahalko ditu aurreko paragrafoetan azaldutako sistematik kanpo.

18. artikulua. Mailaz igotzea.

Langileak mailaz igo daitezen sustatu nahian, enpresak lantegian lanposturen bat bete behar duen guztietan espezialistatik gorako kategorietan, teknikari kategorian izan ezik, konpromisoa hartzen du deialdia eginen duela eta nahi duten langile guztiek parte hartzen ahalko dutela bertan. Gaitasun azterketa egiteko eguna ere ezarriko du. Iragarki-taulan jakinarazpena jartzen denetik azterketa egin arte gutxienez 15 egun igaroko dira.

Egin beharreko probak eta epaimahaiaren osaera arloan indarra duten xedapenen bidez arautuko dira.

19. artikulua. Birziklapen ikastaroak.

Enpresak konpromisoa hartzen du inguruan profesionalentzat antolatzen diren birziklapen ikastaroen berri emanen duela nahikoa denbora lehenago, langileek haietara joateko aukera izan dezaten, eta ikastaroetan parte hartzeko erraztasunak emanen dituela.

Ikastaroetako matrikula enpresaren kontura izanen da. Lanalditik kanpo ikastaroan emandako orduak ordaindu eginen dira edo atsedenaldiekin konpentsatuko dira, lanordu arruntak balira bezala, baldin eta ikastaroek zerikusia baldin badute enpresan egiten diren lanekin.

Halaber, enpresak kasuz kasu aztertuko ditu euskara ikasteko eskaerak eta ikasketa horien finantzaketa.

20. artikulua. Bajak aldi baterako ezintasunagatik.

1. Aldi baterako ezintasun egoeretan enpresak Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoak osatuko ditu, gertaera eragilea sortu aurreko hilean izandako kotizazio oinarrien %100eraino.

Kotizazio oinarrien %100erainoko osagarria dela-eta, aparteko pagei dagokien kotizazioan zati proportzionala kenduko da.

2. Aurreko atalean aipatutako osagarria urtero igoko da urtarrilaren 1ean, soldatak igotzen diren portzentaje berean.

3. Lan egutegian ezarritako oporraldian, gaixotasunaren ondorioz nahiz laneko istripuaren ondorioz, aldi baterako ezintasunagatik bajan egotea suertatuz gero, langileek baldintza hauen arabera oporrak hartzeko eskubidea izanen dute:

–Laneko istripuen ondoriozko bajak: medikuaren senda-agiria jaso eta biharamunetik hasita hartuko dira oporrak, baita baja oporraldiaren barnean gertatzen denean ere.

–Gaixotasunaren ondoriozko bajak:

a) Baja hasi zenean hamabost egun baino gehiago falta baziren oporretarako, medikuaren senda-agiria jaso eta biharamunean hartuko dira oporrak.

b) Baja hasi zenean hamabost egun edo gutxiago falta baziren oporretarako eta oporren hasieran irauten badu, edo baja oporretan hasten bada, enpresa harremanetan jarriko da baja eman duen medikuarekin edo enpresako medikuntza zerbitzuarekin, bajaren justifikazioari buruzko informazioa jasotzeko eta horren arabera erabaki ahal izateko, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeari entzun ondoren, langileak baja amaitutakoan oporrak hartuko dituen ala ez.

4. Oporraldiak bat egiten badu aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako kontingentzien ondoriozko aldi baterako ezintasunarekin, eta langileak ezin badu hartu oporraldi osoa edo haren zati bat urte naturalean, zilegi izanen du ezintasuna bukatzean hartzea, betiere ez badira igaro hemezortzi hilabete baino gehiago opor egun horiek sortu ziren urtearen amaieratik.

21. artikulua. Osasun azterketak.

Hitzarmen honen eraginpean dauden langile guztiek urtean osasun azterketa bat egiteko eskubidea dute.

22. artikulua. Zehapenak.

1. Puntualtasun falta. Segidako hogeita hamar egunetan hiru aldiz baino gehiagotan eta sei aldiz baino gutxiagotan lanera berandu iristen diren langileei idatziz kargu hartuko zaie. Berandu iristeagatik egiten diren kargu-hartze guztiak Batzordeari eta ordezkari sindikal onartuei jakinaraziko zaizkie, interesdunari jakinarazi baino lehen.

2. Hutsegite larriak eta oso larriak. Edozein langileri falta astun edo oso astunengatik zehapena ezarri baino 72 ordu lehenago, enpresak jakinaren gainean jarriko ditu Batzordea eta ordezkari sindikal onartuak. Jakinarazpena idatziz eginen du eta zehapenaren arrazoiak zehatz azalduko ditu. Falta egiten den egunetik hilabete igaro aurretik hasiko da zehapena betetzeko epea. Batzordeak eta ordezkari sindikal aitortuek, jakinarazpen hori jasotzen dutenetik 48 orduko epean, idatzizko txostena emanen dute auziari buruz, ukitutako langileari kontsulta egin ondoren.

Langileen ordezkariek ukitutako langileari haren lanorduetatik kanpo eginen dizkiote kontsultak.

23. artikulua. Bizi aseguru kolektiboa.

Bizi aseguru kolektiboaren kontratazioak enpresako langile guztiak ukituko ditu, eta, horrenbestez, langile bakoitzari banakako ziurtagiria emanen zaio. 2024rako, %13,5eko igoera adostu da kapital aseguratuetan.

24. artikulua. Ezintasun iraunkor osoak, absolutuak eta heriotzak.

2025eko abenduan mugagabe bihurtuko diren behin-behineko kontratuak 2023-2025 aldian izandako ezintasunak edo heriotzak adina izanen dira, baldin eta egoerak horretarako bidea ematen badu. Kontratuak mugagabe bihurtzeko erreferentzia 2025eko abenduaren 31ko antzinatasuna izanen da, hots, egun horretan langileak kontrataturik daraman hilabete kopurua. Irizpide hori hitzarmen honen indarraldian soilik aplikatuko da.

V. KAPITULUA.–JARDUERA SINDIKALA

25. artikulua. Ekintza sindikala enpresan.

–Eskubide sindikalak.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoa eta Langileen Estatutuaren xedapenak, eskubide sindikalak osatzen baitituzte, errespetatuko dituztela adierazten dute.

Atal sindikalak.

Plantillan gutxienez %15eko afiliazio portzentaje egiaztatua duten sindikatuek ondoko eskubideak izanen dituzte:

1. Sindikatuko arduradunek afiliatuei aholku ematea. Arduradun horiek fabrikan sartu baino lehen enpresari bisitaren arrazoiak jakinarazi behar zaizkio, eta zer ordezkaritza duten adierazi behar zaio, adostasuna eman edo uka dezan. Enpresaren esparruan eginen dira aholkularitza lan horiek, hain zuzen ere Batzordearen bileretarako lokalean.

2. Atal sindikaleko ordezkariak, behar bezala onartua egonez gero, ordaindutako 20 ordu izanen ditu hilean, goian esandako lanak egiteko. Fabrikako jarduera koordinatu ahal izateko, bai ordezkari sindikalak bai Enpresa Batzordeko kideek nahikoa denbora lehenago eta idatziz jakinarazi behar dute lanetik alde egin behar dutela.

3. Plantillan gutxienez %40ko afiliazio portzentajea duten sindikatuek urtean 4 ordu izanen dituzte bilera sindikalak egiteko lanorduetatik kanpo. Afiliatuei bakarrik ordainduko zaizkie, eta 6,01 euro kobratuko dituzte orduko.

Ordu horiek ordain daitezen, ordezkari sindikalak urtero afiliatuen zerrenda emanen dio enpresari.

–Berme sindikalak.

Enpresak ezin izanen du kaleratu edo zehatu Batzordeko kide gisa edo ordezkari sindikal gisa enpresako langileen ordezkaritza duen langilea, bere ordezkaritza eginkizunetan izandako jokabidearengatik. Ustezko falta astun edo oso astun bategatik jartzen zaion zehapena edo kanporatzea beste arrazoi batzuengatik baldin bada, espedientea tramitatu aurretik, entzunaldia emanen zaie langileari eta bere sindikatuko ordezkari bati.

Berme horrek langilearen ordezkaritza bukatu eta bi urte igaro arte iraunen du.

–Orduak metatzea.

Zuzeneko eta zeharkako laneskuko langileak ordezkatzen dituzten Enpresa Batzordeko kideek, banaka edo taldean, legez baimentzen diren ordu guztiak hartzen ahalko dituzte hilean beren eginbehar sindikaletarako. Nolanahi ere, denen artean hartzen dituzten orduen kopuruak ez du gaindituko aldi horretan kideei, oro har, dagokien kopurua.

Hilero, hartzen ez diren orduak ordaindu eginen zaizkie Enpresa Batzordeko sindikatuei, 6,01 euro ordu bakoitzeko.

26. artikulua. Eszedentzia sindikala.

Langileek, enpresatik goragoko esparru batean eginbehar sindikalak betetzeko hautatuak izanez gero, eginkizun sindikaletarako eszedentzia eskatzen ahalko dute eta enpresak derrigorrez onartu beharko die kargu horretan dauden denborarako.

Eszedentzia bukatutakoan, langileek eskubidea izanen dute berehala beren lanpostura itzultzeko, behar den denborarekin eta legeak ezartzen dituen baldintzak betez eskatzen badute.

VI. KAPITULUA.–BESTELAKO GAI BATZUEN GAINEKO ARAUBIDEA

27. artikulua. Elebitasuna.

Enpresak konpromisoa hartu du iragarki oholean jartzen diren ohar eta abisuak, kartelak eta abarrekoak gaztelaniaz eta euskaraz idatziko direla.

28. artikulua. ABLEetako zerbitzu eta langileak kontratatzea.

Enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak bat datoz iritzi honetan: lanpostuak zaintzeko eta gehitzeko, gure jardunera ekarri behar ditugu gure produktuei eta bezeroei balio erantsia emanen dieten prozesu eta eragiketa guztiak.

Halako kontratazio gehienak aldi baterako egiteko konpromisoa hartu du enpresako zuzendaritzak. Gainera, kontratazio horien berri emanen zaie langileen ordezkariei.

29. artikulua. Laneko istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak.

Sistema publikoaren esku segituko dute kontingentzia arrunten (eritasun arrunta eta lanez kanpoko istripuak) ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeretan ordaintzen diren prestazio ekonomikoaren estaldurak eta, halaber, halako kontingentzietan izaten diren alten eta bajen osasun kontrolak. Beraz, enpresak ezin izanen du estaldura hori eman Gizarte Segurantzaren entitate laguntzaileen bitartez.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehena.-Ordezko araudia. Hitzarmen honetan aurreikusi gabeko orotan, soldata eta lanaldiez kanpoko gaietan, Nafarroako metalaren sektorerako hitzarmen probintzialean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta aplikatu daitezkeen gainerako lege xedapenei eta enpresan aurretik egindako itun eta hitzarmenei ere.

Soldatei eta lanordu kopuruari dagokienez, hitzarmen honetan eta legezko xedapen aplikagarrietan ezarritakoari jarraituko zaio. Halaber, hitzarmen honetako baldintzak direla-eta legezko xedapen horiek ezartzen dituzten hobekuntza ekonomiko guztiak bereganatzen ahalko dira.

Bigarrena.–Aparteko orduen murrizketa. Bi aldeek hitzartu dute, aparteko orduak gutxitzeko, gaur egungo politikari eutsiko zaiola, langile berrien kontratazioa sustatzeko.

Hirugarrena.–Batzorde paritarioa. Batzorde paritario bat eratzen da hitzarmen hau interpretatzeko, baita Langileen Estatutuaren 85.3.e) artikuluan jasotako gaiak interpretatzeko ere. Enpresa zuzendaritzako hiru ordezkarik eta Enpresa Batzordeko beste hiruk osatuko dute. Hitzarmenaren indarraldian hitzarmenaren betetzeari, interpretatzeari, irismenari edo aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak batzorde horrek ebatziko ditu, bakar-bakarrik.

Batzorde paritario horrek alderdietako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak), hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85. artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Ebazpen bat hartu beharko du zazpi eguneko epean. Bi aldeek berariaz adosten dute desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla, beti, adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezarritako prozedura orokor eta aplikazio zuzenekoen barruan. Hain zuzen ere, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusi dira prozedurak, eta bertan sindikatuek parte hartzen dute, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide guztien sinadurak bildu beharko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena.–Hitzarmeneko baldintzak ez aplikatzeko klausula.

Enpresak ezin izanen dio inola ere heldu hitzarmen hau ez aplikatzeko aukerari Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluko prozeduraz baliatuz, eta saiatu beharko da mugaeguna baino lehen hitzarmena berriz ere negoziatzen, beste hitzarmen bat lortzeko edo hura berrikusteko Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bi aldeek berariaz adosten dute ezen desadostasunak bideratzeko onartuko dituzten prozesuak izanen direla adiskidetze eta bitartekaritza bidezkoak; ez dute onartuko nahitaezko arbitrajea Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako lanbidearteko akordioek ezartzen dituzten zuzeneko aplikazio orokorreko prozeduretan, hots, akordio horiei buruzko negoziazioetako desadostasunak eraginkortasunez ebazteko aurreikusten diren prozeduretan, zeinetan sindikatuek parte hartzen baitute Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 6.3 eta 7.2 artikuluekin bat.

Beran, 2024ko urtarrilaren 12an.

1. ERANSKINA.–ZEHARKAKO LANESKUKO LANGILEEN ORDAINSARIAK (TEKNIKARIAK ETA ADMINISTRARIAK) 2023. URTERAKO

LANBIDE TALDEA

LANPOSTUAREN IZEN BERRIA

GUTXIENEKO SOLDATA BERMATUA

SOLDATA KONTZEPTUAK

URTEA

1. URTEA %80

2. URTEA %90

OINARRIZKO
SOLDATA

BESTE KONTZEPTU BATZUK
(hitz. plusa eta piz.
gabeziaren plusa)

ANTZINATASUNA/BOSTURTEKOA

1

PLANGINTZAREN ARDURADUNA

PROIEKTUEN INGENIARIA

38.076,95

30.461,56

34.269,57

34.328,29

3.748,65

923,43

2

MANTENTZE-LANEN ARDURADUNA

ARDURADUN BIDERATZAILEA

PROZESUEN INGENIARIA

35.999,56

28.799,65

32.399,43

32.455,43

3.544,13

873,06

3

EROSK./HORNID. ARDURADUNA

LABORATEGIKO ARDURADUNA

KALITATEAREN ETA PRODUKTUAREN ARD.

33.922,17

27.137,74

30.530,36

30.582,55

3.339,62

822,67

4

KALITATE TEKNIKARIA

31.844,78

28.660,30 (%90)

-

28709,68

3.135,09

772,30

5

BULEGO TEKNIKOKO TEKNIKARIA

29.767,39

26.790,65 (%90)

-

26836,81

2.930,58

721,91

6

KOORDINATZAILE KOMERTZIALA

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

27.690,00

24.921,00 (%90)

-

24963,94

2.726,06

671,53

Iragarkiaren kodea: F2405452