Iragarkia
104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
33E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2024ko laguntzen deialdia onesten duena eta gastu bat baimentzen duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 754315.
1985az geroztik, Nafarroako Gobernuak museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Laguntzak, urte hauetan guztietan, kultura sektore horretako araudiaren eta dirulaguntzei buruzko legediaren aldaketen menpe egon dira. Bestetik, diruz lagundutako arloak instalazio horien funtzionamendua edo jarduerak izan dira, aldian aldikoak. Hori guztia interes sozialekotzat hartzen delako erakunde horiek mantentzea eta haien garapenari laguntzea.
Museoen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2024ko dirulaguntzen deialdia onestea, horretarako 100.000 euroko gastua baimentzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako laguntzen deialdia 2024. urterako.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
A20003-A2300-4816-333100: Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak | 2024 | 100.000,00 |
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
NAFARROAKO MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN FUNTZIONAMENDURAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2024. URTEKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.
1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ematea Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografikoen Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendu gastuak ordaintzeko.
1.2. Onura publikoko eta interes sozialeko xedearen oinarria da pertsona guztien kulturarako eskubidea. 1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, adierazi zuen pertsona orok duela eskubidea bere behar kulturalak asetzeko, aske parte hartzeko komunitatearen bizitza kulturalean eta arteez gozatzeko.
Nazioarteko tresna ugarik dute eragin zuzena kulturaren eta museoen arloaren arauketan, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaletik harago. Adibidez, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO), historian zehar, gai horrekin lotutako tresna ugari prestatu ditu, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: museoak guztiontzat irisgarriagoak egiteko bitarteko eraginkorrenei buruzko Gomendioa, 1960ko abenduaren 14koa, ondasun kultural higigarrien babesari buruzko Gomendioa, 1978ko azaroaren 28koa, edo, berriena, 2015eko azaroaren 17ko Gomendio inspiratzailea, museoak, bildumak, haien aniztasuna eta gizartean duten funtzioa babestu eta sustatzeari buruzkoa, zeinak erakunde horien rola eguneratzen baitu gaur egungo mundurako.
1.3. Hau da dirulaguntzen aplikazio eremua:
–Museo ekipamenduen funtzionamendu gastuak eta eraikinen mantentze-lanak finantzatzea.
–Museo ekipamenduen bildumen prebentzioko kontserbazio-lanak finantzatzea.
2. Entitate onuradunak eta betebeharrak.
2.1. Deialdi hau argitaratzen den egunean Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrek eska ditzakete dirulaguntza hauek.
2.2. Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.
b) Eskatzailea ezin izanen da egon zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik.
2.3. Kanpoan gelditzen dira:
–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jabetzako museoak.
–2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan funtzionamendurako partida izendunak –Museoen Zerbitzuari dagozkionak– dituzten museoak eta bilduma museografikoak.
3. Aurrekontu egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.
3.1. Deialdi honetara 100.000 euro bideratuko dira, 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak" izeneko A20003-A2300-4816-333100 partidaren kargura.
3.2. Laguntza horiek bi motakoak izanen dira:
3.2.1. Funtzionamendurako laguntzak. 80.000 euro bideratuko dira atal horretarako. 10.000 euroko laguntza finkoak emanen dira, kontzeptu horri esleitutako zenbatekoa agortu arte, honako irizpide honen arabera:
–Urteko aurrekontua 50.000 eurotik goiti duten zentroak: plantillan komisariotzaren arloan dauden langileen gastuak diruz lagunduko dira, lanaldi osoa izan nahiz partziala.
–Urteko aurrekontua 50.000 eurotik beheiti duten zentroak: langileen, horniduren, mantentze-lanen eta zerbitzu profesionalen gastuek jasoko dute dirulaguntza.
Laguntza 8. oinarrian jasotako balorazio irizpideak aplikatuz lortzen den puntuazioaren arabera emanen da, betiere eskaeran aurkezten den aurrekontutik datorren defizita gainditu gabe.
Funtzionamendurako laguntza finkoetarako esleitutako kopurua (80.000 euro) osorik banatzen ez bada, gelditzen den hondarra erabiliko da prebentzioko kontserbazio-lanetarako laguntzen aurrekontua handitzeko.
3.2.2. Bildumaren prebentzioko kontserbazio-lanetarako laguntzak. 20.000 euro bideratuko dira atal horretarako. Aurkeztutako proiektuei laguntza aldakorrak emanen zaizkie, puntuazio ordenaren arabera, eta onartutako aurrekontuaren %80rainokoak, gehienez ere 3.000 euro proiektu bakoitzeko, kontzeptu horri atxikitako zuzkidura agortu arte.
Prebentzioko kontserbazio-lanetarako zenbatekoa osorik esleitzen ez bada, erabilgarri dagoen saldoa baliatuko da esleipenaren lehenbiziko fasean funtzionamendurako laguntza finkorik lortu ez duten entitate eskatzaileei emateko. Hala eta guztiz ere gerakinik geratuz gero, proportzionalki banatuko da entitate onuradunen artean, 8. oinarriko baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera.
Laguntzak puntuazio ordenaren arabera eman ondoren, entitate batek laguntzari uko egitea erabakitzen badu, 15 egun balioduneko epean egin beharko du, laguntza eman zaiola jakinarazten denetik zenbatzen hasita, eta gerakina hurrengo proiektuari ematen ahalko zaio, lehentasun hurrenkeraren arabera.
3.2.3. Onartutako aurrekontuaren zenbatekoa kalkulatzeko, deialdian ezarritako gastu diruz ez-lagungarriak kenduko zaizkio aurkeztutako aurrekontuari.
4. Proiektu diruz lagungarriak.
4.1. Diruz lagunduko diren prebentzioko kontserbazio-proiektuak exekuzio fasean edo amaituta egoten ahal dira, baina beti gauzatu eta bukatu beharko dira 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
4.2. Proiektuek baliozkoturik egon beharko dute, eta horretarako, proiektuen ardura profesionala hartzen duen pertsona edo enpresa batek izenpetu beharko ditu. Aurrekontu orokor bat erantsi beharko da, kontzeptuak banakatuta izanen dituena, bai eta kronograma bat ere.
4.3. Plantillako pertsona bakarrak egin behar badu lan guztia edo zati bat, adierazi beharko da lanaldiaren zer portzentaje emanen duen proiektua lantzen.
4.4. Prebentzioko kontserbazio-proiektuak aurkezteko betebehar formalak 6. eranskinean daude jasota.
4.5. Ez dira diruz lagungarriak izanen Museoen Atalaren beste bi deialdietako edozeinetan (Inbertsioak eta Zabalkunde jarduerak eta jarduketak) laguntzak jasotzen dituzten proiektuak.
5. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
5.1. Eskaerak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da (ez dira kontuan hartzen larunbatak, igandeak eta jaiegunak), deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.2. Entitate eskatzaileek telematika bidez aurkeztuko dute eskaera Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuko Atariaren zerbitzuen katalogoan agertzen den tramiteen katalogoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).
5.3. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira, behar bezala beteta, eta museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularrak edo baimendua dagoen pertsonak sinatutako eskabide-orri espezifikoarekin (1. eranskina) batera:
a) Entitate eskatzailearen IFZa (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio).
b) Ordezkariaren NANa, bidezkoa denean (instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio soilik).
c) Ordezkaritzaren frogagiria, bidezkoa denean (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Kargu publikoek ez dute beren ordezkaritza frogatu beharrik.
d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitate onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).
e) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria (7. eranskina) eta kontuak (gastuak eta diru sarrerak), 2023. urteari dagozkionak. Jardueraren memoria 7. eranskineko eredu normalizatuaren arabera bete behar da, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein agiri eransten ahalko da.
f) Hala badagokio, prebentzioko kontserbazio-proiektua, 6. eranskinean adierazitako jarraibideen arabera.
g) 2024. urterako jarduera plana, adierazita zenbat orduz irekiko den, hilabetez hilabete, eta dohainik zein astegunetan irekiko den.
h) 2024rako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (3. eranskina). Toki erakundeek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten partiden ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
i) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionamendurako dituen beste laguntza edo dirulaguntza batzuen gaineko adierazpen berariazkoa. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat baldin badute oraindik ebatzi gabe, hori ere aipatu beharko da.
j) Zuzendaritza taldea osatzen duten pertsonen eta erakundean lan egiten duten langileen sexuaren araberako banaketa.
5.4. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.
5.5. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.
6. Gastu diruz lagungarriak.
6.1. Gastu diruz lagungarritzat joko da deialdi honetan araututako egunetan garatzen dena eta 1. oinarrian zehaztutako funtzionamendua eta prebentzioko kontserbazioa finantzatzeari dagokiona ezbairik gabe.
6.2. Ez dira diruz lagungarriak izanen Museoen Atalak tramitatzen dituen beste bi deialdietako edozeinetan (Inbertsioak eta Zabalkunde jarduerak eta jarduketak) laguntzak jasotzen dituzten gastuak.
6.3. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
6.4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.
6.5. Gastu diruz lagungarrien gainean oinarri honetan zehazten ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.
7. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
7.1. Museoen Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.
Museoen Atalak eskaerak ebaluatuko ditu 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz. Haren irizpena loteslea izanen da eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ebazpen proposamena eginen dio.
7.2. Prebentzioko kontserbaziorako laguntzak baloratzeko, Museoen Atalak txosten tekniko bat eskatzen ahalko dio Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.
8. Balorazio irizpideak.
8.1. Onartzen diren eskaerak 100 puntuz baloratuko dira gehienez, irizpide hauei jarraikiz:
a) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan duen inskripzio mota (gehienez 20 puntu), honen arabera: museoa, 10 puntu; bilduma museografiko iraunkorra, 5 puntu; titulartasun publikoa, 10 puntu; titulartasun pribatua, 5 puntu.
b) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak 2023. urtean kultura arloan egindako ibilbidea (gehienez 50 puntu), jarraian adierazitako eta 7. eranskinean xehakatutako puntuen arabera:
–Erakundearen jarduera: gehienez 15 puntu.
–Erakundean gauzatutako hobekuntzak: gehienez 15 puntu.
–Irekitzeko ordutegia / doakotasuna: gehienez 5 puntu.
–Bisitari kopurua: gehienez 5 puntu. Hazkundearen portzentajea.
–Euskararen erabilera: gehienez 5 puntu.
–Gaztelania eta euskara ez diren hizkuntzen erabilera: 5 puntu gehienez.
c) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde garapenean egiten duen ekarpena (gehienez 30 puntu), honen arabera:
–5.000 biztanletik beherako udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 30 puntu.
–5.000 eta 20.000 biztanle bitarte dituzten udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 20 puntu.
–20.000 biztanletik gorako udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 15 puntu.
Baremo hau aplikatuz lortutako puntuazioaren araberakoa izanen da dirulaguntzak emateko lehentasun hurrenkera laguntza finkoen modalitaterako.
8.2. Prebentzioko kontserbaziorako gastuetarako onartutako eskaerak 20 puntuz baloratuko dira gehienez, honako irizpide hauei jarraikiz:
a) Aurkeztutako proiektua nola egokitzen den museoko bildumaren edo bilduma museografiko iraunkorraren behar eta ezaugarrietara (gehienez 10 puntu).
b) Proiektuaren kalitatea: metodologia, ekipoa, antolakuntza eta kronograma (gehienez 10 puntu).
Balorazioan gutxienez 12 puntu (%60) lortzen ez dituzten prebentzioko kontserbazio-proiektuek ez dute laguntzarik jasoko. Baremo hau aplikatuz eskatzaileek lortzen duten puntuazioak ezarriko du dirulaguntzak emateko lehentasun hurrenkera.
9. Laguntzak emateko ebazpena.
9.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen dira, entitate guztiei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).
10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.
10.1. Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak edo jarduerak interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina).
10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte aipatutako 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).
10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko amaierako memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.
11. Entitate onuradunen betebeharrak.
11.1. Laguntza hau zertarako eman den, helburu hori betetzea, bat etorriz dirulaguntza ematean Museoen Atalak ezarritako jarraibide teknikoekin.
11.2. Eskumena duten kontrol organoek finantza kontrolerako eta egiaztapenerako egiten dituzten lanak onartzea eta eskatzen zaien informazioa ematea.
11.3. Diruz lagunduriko proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera eta baliabideen berri ematea Museoen Atalari, justifikazioa egiten den egunean.
11.4. Prebentzioko kontserbazio-proiektuan egindako aldaketa ororen berri ematea Museoen Atalari, haren adostasuna beharko baita.
11.5. Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartzea nola ekipamendurako sarreran hala haren zabalkunderako erabiltzen diren euskarri guztietan, aurretik testu hau duela: Con la colaboración de/Laguntzaile. Halaber, "Museos de Navarra/Nafarroako Museoak" markaren logotipoa sartu beharko da, erregistratutako museo edo bilduma museografiko iraunkorra dela adierazteko. Marka horrek, hala badagokio, "Nafarroako Museoen Sistema" marka ordeztuko du.
11.6. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egiteko epea bukatu arte.
11.7. Amaierako memoria bat aurkeztea. Memoria horretan, prebentzioko kontserbazioaren kasuetan, proiektuaren helburuak betetzen ote diren ebaluatzeko txosten bat jaso beharko da. Txosten horretan, laguntza eskatzean aurkeztu zen proiektuan jasotakoarekiko betetze maila adieraziko da (6. eranskina).
11.8. Deialdi honen dirulaguntzaren xede diren prebentzioko kontserbazio-jarduerek, bai eta horien zabalkundeak ere, aintzat hartu beharko dituzte Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren aldetik baztertzailea ez den hizkerari buruz argitaratutako gomendioak:
11.9. Gardentasuna:
Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoek izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.
Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde publikoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, ezarritako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Aurreko bi ataletan xedatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, aipatu dokumentazioa igorri beharko da Nafarroako Gobernuaren atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan dagoen "Gardentasunari buruzko adierazpena" tramitearen bidez.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko emandako dirulaguntza, ezta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
11.10. Gastuen, ordainketen eta sarreren egiaztagiriak aurkeztea.
12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
12.1. Dirulaguntzak ordainketa bakar baten bidez ordainduko dira, eta behin proiektuak amaitu ondoren (prebentzioko kontserbazioaren kasuan) eta agiri hauek aurkeztuta 2024ko azaroaren 15era arte, egun hori barne:
a) Aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren zenbateko osoa eta, diru-sarrerak kenduta, laguntzaren justifikazio gisa proposatzen den azken zenbatekoa berariaz jasotzen dituen dokumentu edo testu laburra. Zenbateko hori Museoen Zerbitzuak berrikusi eta onartu beharko du.
b) 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko ordainagiriak, justifikatzeko epea bukatu aurretik ordainduta egon behar direnak (azaroaren 15a baino lehen).
–Urteko aurrekontua 50.000 eurotik goiti duten zentroak: plantillan komisariotzaren arloan dauden langileen gastuak, lanaldi osoa izan nahiz partziala.
–Urteko aurrekontua 50.000 eurotik beheiti duten zentroak: langileen, horniduren, mantentze-lanen eta zerbitzu profesionalen gastuak.
c) Museoen Atalak laguntzak eman ondotik helarazten dituen taula normalizatuak, gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen konturako, behar bezala beteta.
d) Jarduera memoria, 7. eranskineko ereduaren araberakoa, 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarteko datuekin. Urteko memoria osoa, hau da, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko datuak jasotzen dituena, 2025eko urtarrilaren 31n aurkeztu beharko da beranduenez.
e) Prebentzioko kontserbazio-proiektuetan gauzatutako jarduketaren amaierako memoria, hasierako proiektuan proposatutako helburuak bete ote diren ebaluatzeko txostena barne.
Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.
12.2. Gastuen eta diru sarreren justifikazioa honela eginen da:
12.2.1. Justifikaziorako, Museoen Atalak justifikazio taula edo kontuaren eredu bat helaraziko die entitate onuradunei, Excel formatu normalizatuan; dagozkien faktura eta banku frogagiriak atxikiko zaizkio, PDF formatuan eta modu ordenatu eta korrelatiboan.
Dokumentazioa kapituluka edo kontzeptuka bereizita aurkeztuko da PDF formatuko fitxategietan, fakturak eta ordainagiriak modu ordenatu eta korrelatiboan multzokatuta. (Adibidez: 1. zenbakiko faktura/1. ordainketa frogagiria, eta abar.)
12.2.2. Fakturak 2024ko urriaren 31 baino lehen igorriak izan beharko dira, eta ordainagiriak justifikazio epea bukatu aurretik ordainduak (azaroaren 15a baino lehen, egun hori barne). Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren arabera beteko dira.
12.2.3. Entitate onuradunak funts berekiak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabili baldin baditu helburu berberetarako, justifikazioan aipatu beharko ditu.
12.2.4. Langileria gastuak justifikatzeko honako hauek aurkeztu beharko dira: langileen nominak, interesdunek sinatuak, bakoitzari dagozkion TC inprimakiak, eta PFEZaren ordainketak egunean dituela frogatzeko agiriak. Ez da inola ere onartuko diruzkoa ez den ekarpenik, lan-kontratuan berariaz aipatzen ez bada.
Zeharkako zergak (adibidez, BEZa) ez dira diruz lagunduko, entitate eskatzaileak horiek berreskuratu edo konpentsatzeko aukera baldin badu, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere (PFEZa).
12.2.5. Toki erakundeek udal idazkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, gastua noiz egin den adierazita kontzeptuz kontzeptu, baita bakoitzaren zenbatekoa eta ordaindu direla berresteko egunak ere, kontuan hartuz (jada adierazi den bezala) gastuak eta ordainketak dirulaguntzaren indarraldiaren barrenean eginak izan beharko direla (gastuak urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte, eta ordainketak 2024ko azaroaren 15era arte, egun hori barne). Diruz lagunduriko proiektuak edo jarduerak diru-sarrerarik eragin baldin badu, horien ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
Toki erakundeetako edo beren mendeko entitateetako langileria gastuak eta horien ordainketa udal idazkaritzaren ziurtagiri baten bidez ere justifikatzen ahalko dira, kontzeptu hauek zehaztuta: lanpostuak, dagozkien soldatak eta lan arloko beste gastu batzuk.
12.3. Ekipamenduko ondasunen hornidura edo aholkularitza nahiz laguntza enpresek emandako zerbitzuak ordaintzera bideraturiko gastu diruz lagungarria 12.000 euro baino gehiago bada, entitate onuradunak frogatu beharko du efizientzia eta ekonomia irizpideak erabili direla hornitzailea hautatzeko, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.
12.4. Prebentzioko kontserbazio-lanen kasuan, proiektuaren gastu guztiak justifikatu beharko dira. %80 aplikatuko zaio behar bezala justifikatzen den eta Museoen Atalak onartzen duen gastu osoari (oinarri arautzaile hauen 3.2 oinarrian ezartzen den bezala), laguntzak ematean ezarritako gehieneko mugarekin.
12.5. Laugarren hiruhilekoko fakturaren batek egiteke baldin badu diruz lagungarriak diren gastuen barruan PFEZaren atxikipenen likidazioa eta ordainketa, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta diruz lagungarriak diren gastu horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, onuradunak, beranduenez 2025eko urtarrilaren 31n, egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dizkio Foru Ogasunari; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.
13. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek helburu bererako ematen dituzten beste dirulaguntzekin, baldin haien baturak ez badu gainditzen diruz lagunduriko jardueraren kostua. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
14. Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.
14.1. Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osoki edo partzialki.
14.2. Entitate onuradunek ez badituzte betetzen dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli beharko dute, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
14.3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
15. Arau-hausteak eta zehapenak.
15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
15.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.
16. Dirulaguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.
17. Deialdiaren, haren oinarri arautzaileen eta haren ebazpenaren aurkako errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dirulaguntza eskaeren berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.
1. ERANSKINA.–ESKAERA
MUSEOAREN EDO BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORRAREN TITULARRAREN DATUAK
Pertsona fisikoa |
Pertsona juridikoa |
Toki erakundea |
Izena | |||||||
IFZ | |||||||
Helbidea | |||||||
Posta kodea | Herria | ||||||
Telefonoa | Faxa | ||||||
Helbide elektronikoa | |||||||
ORDEZKARIAREN DATUAK
Izen-deiturak | |||||||
Kargua | |||||||
NANa | |||||||
Helbidea | |||||||
Posta kodea | Herria | ||||||
Telefonoa | Faxa | ||||||
Helbide elektronikoa, jakinarazpenak egiteko | |||||||
BERARIAZKO BAIMENA
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ontzat ematen dut organo kudeatzaileari ahalmena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eska ditzan. (Baimena eman nahi badiozu X batez adierazi; bestela, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu) |
Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekiko, Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekiko zerga betebeharrak egunean daudela adierazteko ziurtagiriak. |
ADMINISTRAZIOAREN ESKU DAUDEN AGIRIAK KONTSULTATZEKO BAIMENA
Honako agiri hauek ez aurkezteko eskubidea erabiltzen dut, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskutan baitaude, eta instrukzio organoari baimena ematen diot dokumentazio hori edo bertan dagoen informazioa lor dezan agiriok gordetzen dituzten organoen bitartez. (Baimena eman nahi badiozu X batez adierazi, eta eskatzen diren datuak jakinarazi; bestela, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu. Agirietan dauden datuak aldatu baldin badira, egiaztagiriak ekarri beharko dituzu) |
Ordezkaritza frogatzen duen agiria: Aurkezpenaren data Organoa Zein prozeduratan aurkeztu zen |
AURKEZTEN DIREN AGIRIAK
Entitate eskatzailearen IFZ (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Ordezkariaren NANa, bidezkoa denean (instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Ordezkaritzaren frogagiria, bidezkoa denean (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Kargu publikoek ez dute beren ordezkaritza frogatu beharrik. Erantzukizunpeko adierazpena, onuradun izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina). Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2023. urteari dagozkionak. Honako hauek adieraziko dira: erakundearen jarduera, egindako hobekuntzak, jendearentzako ordutegiak, bisitari kopurua eta gaztelaniaz beste hizkuntza batzuen erabilera (bakar-bakarrik Administrazioaren eskutan ez badago). 2024rako jardueren plana, adierazita zenbat ordu irekiko den, hilabetez hilabete, eta dohainik zein astegunetan irekitzen den (bakar-bakarrik Administrazioaren eskutan ez bada). 2024. urterako diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, 3. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Toki erakundeen kasuan, museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten partida ekonomikoen gaineko ziurtagiria. Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak funtzionamendurako dituen beste laguntza edo dirulaguntza batzuen gaineko aitorpen berariazkoa. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat baldin badute oraindik ebatzi gabe, hori ere aipatu beharko da. Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren prebentzioko kontserbazio-proiektua. Proiektu hori aurkeztea aukerakoa da. |
..............................................(e)n, .........(e)ko .................................aren .....................(e)(a)n
Eskatzailearen sinadura
2. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak | |||
Kargua | |||
Noren ordez eta noren izenean ari den | |||
Museo edo bilduma museografiko iraunkor honetarako eskatzen da dirulaguntza | |||
Horrekin loturik, honako erantzukizunpeko adierazpen hau egiten dut eskatzaileari buruz:
a) Ez dela gabetua, epai irmo bidez ezarritako kondenaren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukeraz.
b) Ez duela konkurtsoaren deklaraziorik eskatu, ez dutela kaudimengabe deklaratu inolako prozeduratan, ez dutela konkurtso egoeran deklaratu, ez dagoela inolako esku-hartze judizialen mende eta, Konkurtso Legearen arabera desgaitua izan bada, ez dagoela konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako desgaitasunaldian.
c) Auziren batean errudun deklaratua izatearen ondorioz ez duela inoiz ere eragin Administrazioarekin sinatutako kontratu baten suntsiarazpen irmorik.
d) Ez dagoela kasu hauetan (dagokion laukia seinalatu).
Pertsona fisikoa.
Administratzaileak, merkataritza-sozietateen kasuan.
Beste pertsona juridiko batzuen kasuan, haien legezko ordezkaritza daukatenak, indarra duen araudian ezartzen diren bateraezintasun kasuetan.
e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
g) Epai irmo baten bidez ez zaiola dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapena ezarri, Dirulaguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.
h) Ez dagoela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo ez dagoela kondena-zehapen edo -epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.
i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.8 artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten du:
Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) ez dagoela sartuta balio erantsiaren gaineko zerga, ez eta antzeko zergarik ere, berreskuratu edo konpentsatzen ahal direlako.
Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) sartuta dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, edo antzeko zergak, ezin direlako berreskuratu edo konpentsatu.
............................................. (e)n, .........(e)ko .................................aren ............................(e)(a)n
Eskatzailearen sinadura
3. ERANSKINA.–2024KO AURREKONTUA
GASTUAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
LANGILERIA | |
–Plantillako langileak | |
–Kontratazioak | |
HORNIDURAK | |
–Argindarra | |
–Ura | |
–Telefonoa eta komunikazioak | |
–Berokuntza | |
–Bulegoko materiala | |
–Bestelakoak | |
MANTENTZE-LANAK | |
–Garbiketa | |
–Igogailuak eta karga-jasogailuak | |
–Lorezaintza | |
–Suteak, segurtasun sistemak eta alarmak | |
–Klimatizazioa eta berokuntza | |
–Informatikako mantentze-lanak | |
–Eraikineko konponketak eta kontserbazioa | |
–Altzarien eta ekipamenduen konponketak eta kontserbazioa | |
–Bildumaren prebentzioko kontserbazio lanak | |
–Bestelakoak | |
ZERBITZU PROFESIONALAK | |
–Gestoria eta aholkularitza | |
–Auditoretza | |
–Aseguru-artekaritza | |
–Bestelakoak | |
Guztizko partziala, 1 | |
JARDUERA | |
–Erakusketen gastuak | |
–Jarduera pedagogikoa | |
–Zabalkundea eta komunikazioa | |
–Bestelakoak | |
Guztizko partziala, 2 | |
INBERTSIOA | |
–Obrak | |
–Altzariak eta ekipamendua erostea | |
–Aktibo informatikoak eta material teknikoa | |
–Zaharberritzea | |
–Funtsen inbentarioa, katalogazioa eta digitalizazioa | |
–Funtsak erostea | |
–Funts editorialak erostea | |
–Bestelakoak | |
Guztizko partziala, 3 | |
GUZTIRA | |
DIRU-SARRERAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
ESKATZAILEAREN EKARPENA | |
ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENAK | |
ENTITATE PRIBATUEN EKARPENAK | |
DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...) | |
BESTELAKO DIRU-SARRERAK | |
GUZTIRA |
..............................................(e)n, .........(e)ko .................................aren ..............................(e)(a)n
Eskatzailearen sinadura
4. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA
Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena deskargatzea (PDFa).
5. ERANSKINA.–KULTURA MEZENASGOARI LOTUTAKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK
Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 27.1) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira, legegintzako foru dekretu horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako.
1.–Adierazi deialdi honetan laguntza eskatu duen proiektuak edo jarduerak interes sozialeko deklarazioari buruzko berariazko ebazpenik duen.
BAI
EZ
2.–Baldin eta proiektuak edo jarduerak dirulaguntza eskuratzen badu, adierazi ea nahi duzun horren berri ematea Nafarroako Gobernuaren www.culturanavarra.es/eu web-orrian.
EZ
BAI
Baietz erantzun baduzu, adierazi datu hauek:
–Pertsonaren edo entitatearen izena:
–Proiektuaren edo jardueraren titulua:
–Proiektuaren deskribapen laburra (gehienez ere bost lerro):
–Kontu-zenbakia (informazio hori adierazi nahi baduzu):
–Pertsonaren edo entitatearen harremanetarako datuak:
–Webgunea (informazio hori adierazi nahi baduzu):
6. ERANSKINA.–PREBENTZIORAKO KONTSERBAZIO-PROIEKTUA
1. Proiektuaren xedea eta egokitasuna bildumaren beharrak eta ezaugarriak kontuan hartuta.
2. Lan metodologia: helburua lortzeko egin beharreko ekintzen zehaztapena.
3. Profesionalen taldea: enpresa/profesionala identifikatzea, curriculuma, egokitasuna proiektua egiteko.
4. Aurrekontua.
5. Kronograma.
7. ERANSKINA.–URTEKO MEMORIA
2023KO MEMORIA. FUNTZIONAMENDURAKO LAGUNTZA (2024) |
KULTURA ARLOKO IBILBIDEA |
1.–Jarduera |
1.1. Genero ikuspegia |
Hizkera inklusiboaren arloko prestakuntza Zehaztu: adierazi bai/ez, egin duen pertsona, data eta ordu kopurua. |
Erakusketen metodologia (iraunkorra eta aldi baterakoak) Adierazi aplikatu den ala ez, erakusketa mota, luzera eta edukia. |
1.2. Digitalizazioa |
Webgune eguneratua: Adierazi bai/ez, URLa eta urtea. |
Online jarduera eta argitalpenak (erabiltzaileak) Adierazi egin diren ala ez, zenbat, edukia eta parte-hartzearen bilakaera. |
Museorako bisita eta sarrera birtualak Adierazi urteko kopurua eta aurreko urtearekiko bilakaera, baiezko kasuan. |
Sare sozialak Adierazi sare sozialetako presentziaren datu garrantzitsuak. |
1.3. Komunikabideetako publizitatea (prentsa, telebista, etab.) Adierazi bai/ez, bolumena/luzera eta hedabideak. |
1.4. Xede lurralde eta komunitatearekiko lotura |
Tokiko beste eragile batzuekiko lankidetza Adierazi zer motatakoa den eta inplikazioa. |
Lurraldetik kanpoko erakundeekiko lankidetza Adierazi zer motatakoa den, inplikazioa eta eremu geografikoa. |
Obren mailegua Adierazi bai/ez, erakundeak, obra kopurua, etab. |
1.5. Museoen Nazioarteko Egunean (MNE) parte hartzea Adierazi bai/ez eta egindako jarduera. |
1.6. Bildumaren balioa azpimarratzea Adierazi bai/ez eta xede horrekin egindako ekintzak. |
1.7. Museoen Zerbitzuak programatutako jardueretan parte hartzea Adierazi bai/ez eta jarduerak. |
1.8. Museoen Zerbitzuak antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea (hizkuntza inklusiboa izan ezik) Adierazi bai/ez eta jarduerak. |
1.9. Aldi baterako erakusketak Adierazi bai/ez, kopurua eta deskripzio laburra. |
1.10. Bisita gidatuak Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera. |
1.11. Lantegiak Adierazi bai/ez, modalitateak eta parte-hartzaile kopuruaren bilakaera. |
1.12. Audiogidak Adierazi bai/ez eta eskatzaile kopuruaren bilakaera. |
1.13. Ikasmateriala Adierazi bai/ez, ekoizpen urtea, edukien deskripzioa eta xedeko hezkuntza maila. |
2.–Hobekuntzak erakundean |
2.1. Ikerketa Adierazi bai/ez, egindako lanen kopurua eta deskripzioa. |
2.2. Dokumentazioa (erregistroa-inbentarioa) Adierazi bai/ez eta egindako lanen deskripzioa. |
2.3. Irisgarritasuna |
Egiturazkoa Adierazi bai/ez eta hobetu diren elementuen deskripzioa. |
Aparatu kritikoa Adierazi bai/ez, berritutako elementuen kopurua eta deskripzioa. |
2.4. Eraikuntzako hobekuntzak Adierazi bai/ez eta hobetu diren elementuen deskripzioa. |
2.5. Hobekuntzak bilduma egonkorrean (bilduma handitzea) Adierazi bai/ez, sartutako ondasunen kopurua eta deskripzioa, bai funts berekiak eta bai gordailukoak. |
2.6. Hobekuntzak bilduma iraunkorrean (aparatu kritikoa eta museografia) Adierazi bai/ez, berritutako elementuen kopurua eta deskripzioa, irisgarritasun unibertsaleko hobekuntzetatik harago. |
2.7. Kontserbazioa Adierazi bai/ez, egindako lanen kopurua eta deskripzioa. |
2.8. Jatetxeak Adierazi bai/ez, egindako lanen kopurua eta deskripzioa. |
2.9. Teknikari kualifikatuen kontratazioa Adierazi bai/ez, kopurua eta esleitutako funtzioen deskripzioa. |
3.–Irekitzeko ordutegia eta doakotasuna |
60 ordu edo gehiago |
40 eta 59 ordu artean |
39 ordu baino gutxiago |
Dohainik den asteko eguna |
Egunero |
Egun bat astean |
Gainerakoa |
4.–Bisitari kopurua (hazkundearen portzentajea) |
%0 eta %5 artean |
%6 eta %25 artean |
%26 eta %50 artean |
%51 eta %75 artean |
%75etik gora |
5.–Euskararen erabilera |
Seinaleak eta errotuluak Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak. |
Zabalkunde euskarriak Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak. |
Bisita gidatuak Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera. |
Webgunea eta sare sozialak Webgunea: adierazi bai/ez, URLa eta urtea. Sare sozialak: adierazi presentziaren datu garrantzitsuak. |
Erabiltzailearendako arreta Adierazi bai/ez |
6.–Gaztelaniaz eta euskaraz bestelako hizkuntzak |
Seinaleak eta errotuluak Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak. |
Zabalkunde euskarriak Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak. |
Bisita gidatuak Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera. |
Webgunea eta sare sozialak Webgunea: adierazi bai/ez, URLa eta urtea. Sare sozialak: adierazi presentziaren datu garrantzitsuak. |
Erabiltzaileentzako arreta Adierazi bai/ez |
NFKko LURRALDE GARAPENARI EGINDAKO EKARPENA |
5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak |
5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak |
20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak |
Iragarkiaren kodea: F2406108
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
