1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
778/2024 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.
Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren bitartez, eta Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritzarekin lankidetzan, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako deialdia egin du 2001. urteaz geroztik. Sari horren azken helburua izan da gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatzea herrialde eta herri pobretuetako gizarte sektore babesgabeenen alde egiten den borondatezko elkartasun lanaren garrantziari buruz eta, orobat, garapen jasangarrirako helburuak eta giza garapena lortzen laguntzea, betiere eskubideen ikuspegitik eta genero-ikuspegitik begiratuta.
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 29ko 751/2024 Ebazpenaren bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren eta Laboral Kutxaren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zen, eta 30.000 euroko gastua baimendu "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sarirako.
2024ko apirilaren 30ean, "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdirako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak eta Laboral Kutxak.
Horrenbestez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
1. "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XXI. edizioaren deialdia egitea eta haren oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinean heldu dira oinarri horiek.
2. Ebazpen hau eta "Nafarroa" 2024ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ebazpen hau jakinaraztea Laboral Kutxaren Nafarroako Lurralde Zuzendaritzari.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 2an.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Inés Jiménez Muro.
I. ERANSKINA.–NAZIOARTEKO ELKARTASUNAREN XXI. NAFARROA SARIA. 2024KO EDIZIOAREN OINARRIAK
1.–Sariaren helburua eta diru-kopurua.
1.1. Hau da sariaren helburua: nabarmentzea eta aintzat hartzea nazioarteko garapenerako lankidetzaren edozein alorretan nabarmendu diren erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta pertsona fisikoen lana, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko emandako laguntza.
1.2. Saridunak 25.000 euro jasoko ditu eskudirutan. Saria xede horrekin antolatutako ekitaldi publikoan banatuko da. Egun eta data formatua egoeraren arabera finkatu eta behar bezala iragarriko dira. Erakunde edo pertsona saridunak sari-banaketako ekitaldian parte hartu beharko du –ezinbesteko kasuetan salbu, eta kasu horretan, ordezkari bat joan ahal izango da–, baita sari-banaketaren harira antolatzen diren beste jarduera batzuetan ere, egoerak horretarako aukera ematen badu.
1.3. Antolatzailea arduratuko da saria jasoko duen pertsona bertan izateak sortutako gastuez.
2.–Non eta noiz aurkeztu hautagaitzak.
2.1. Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, telematikoki aurkeztu behar dira bai hautagaitzak eta baita dagokien dokumentazioa ere. Nafarroako zerbitzu-atarian argitaratutako fitxa (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/premio-internacional-navarra-a-la-solidaridad) erabili behar da horretarako, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren webgunera sartuz, eta Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atalari bidali behar zaio.
2.2. Posta elektronikoz ere aurkez daitezke, helbide honetara bidaliz: servcoopdes@cfnavarra.es. Posta ziurtatuz ere bidal daiteke, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira (González Tablas kalea, 7 - 31005 Iruñea, Espainia), gutunazalean hau jartzen duela: Elkartasunaren Nazioarteko «Nafarroa» Sarirako. Mezularitza-zerbitzuz bidaltzen bada, posta elektronikoz jakinarazi behar da (goian aipatutako helbidera bidaliz), bidalketa egiten den egun berean.
2.3. Hautagaiak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratu eta biharamunean hasten da; amaitu, berriz, 2024ko ekainaren 25ean.
3.–Proposamenak egin ditzaketen erakundeak.
3.1. Edozein herrialdetako erakunde publikoez (gobernuek, ministerioek, udalek, unibertsitateek, akademiek, ikerketa-zentroek, enbaxadek, kontsulatuek...) gain, legez eratutako hezkuntza-, kultura- eta gizarte-erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek eta enpresa pribatuek ere aurkeztu ditzakete hautagaitzak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Autonomikokoek izan ezik.
Aurreko bi deialdietan finalista izandako hautagaitzak berreskura daitezke.
3.3. Norbaitek bere burua edota legez ordezkatzen duen erakundearen izena aurkeztuz gero, hautagaitza hori baztertu egingo da.
3.4. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek oso-osorik onartzea.
4.–Zer dokumentazio eskatzen den.
Dokumentazio hau aurkeztu behar da hautagaitzarekin batera:
4.1. Proposaturiko erakundearen edo pertsonaren nortasun juridikoa egiaztatzeko datuen berri ematen duen agiria, II. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz.
4.2. Azalpen-txosten bat (2.000 hitz gehienez), saria eskuratzeko merituak egiaztatzen dituzten ekintza, programa, neurri eta gainerako informazioa jasotzen dituena (III. eranskinean dago txosten hori aurkezteko eredua).
4.3. Azaldutako merituak egiaztatu eta ziurtatzen laguntzen duen edozein dokumentazio osagarri, erakunde publiko edo pribatuek nahiz ospe handiko pertsonalitateek hautagaitza babesteko egindako eskutitzak barne harturik.
Aurreko urteetan hautagairen bat aurkeztu eta berriz ere aurkezteko asmoa duten erakundeek datu hauek ematen dituen agiri sinatu bat aurkeztu behar dute: zer urte eta ediziotan aurkeztu zen hautagaitza aurretiaz; edizio hartan aurkeztutako dokumentazioaren baliozkotasuna (informazio osagarria edo beste material batzuk; esate baterako, DVDak, liburuak eta abar). Halaber, hautagaitza horren merituak egiaztatzeko agiri eguneratua (II. eranskina) aurkeztu behar dute, eta azalpen-txosten eguneratua (III. eranskina). Dokumentazio osagarri gehiago ere aurkeztu daiteke.
Hamar egun balioduneko epean akatsak zuzentzeko edo ezinbesteko agiriak aurkezteko ere eska dakioke hautagaitzaren aurkezleari, eta jakinarazi hori egin ezean ez zaiola hautagaitza onartuko.
5.–Izapideak.
5.1. Aurrehautaketa ez-loteslea egin dezakete Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak eta Laboral Kutxak saria emango duen epaimahaiarentzat. Horretarako, finalisten proposamenaren nahiz aurkezturiko gainerako hautagaien berri emango diote.
5.2. Aurrehautaketa-fasean, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan, epaimahaiaren orientagarri:
a) Elkartasun-lana kokatzen den testuinguruaren azterketa.
b) Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko ahaleginari egiten zaion ekarpena.
c) Edukiaren izaera berritzailea.
d) Iraunkortasuna: esku hartu den komunitatean edo esparruan sustraituta egotea.
e) Lana talde ahulei laguntzera bideratzea.
f) Antzeko erakunde edo sareekiko lankidetza eta/edo koordinazioa.
g) Esku hartutako herritarrengan, erakundean edo arloan sariak izango dituen onura eta/edo zeharkako eragin onuragarriak.
h) Proposaturiko erakundeen gaitasun instituzionala edo pertsonen ibilbide profesionala.
i) Genero-ikuspegiak proiektuan duen garrantziaren maila.
5.3. Sariari buruzko edozein informazio jasotzeko, jarri harremanetan Nafarroako Gobernuarekin (Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua), + 34 848 42 50 43 telefono-zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: servcoopdes@cfnavarra.es.
5.4. Deialdia egin duten erakundeei dagokie, soil-soilik, haren inguruan sor litezkeen gai edo auzi guztiak ebaztea.
6.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.
6.1. Zazpi lagunek osatuko dute epaimahaia (presidenteak eta sei kidek), guztiak ere ospe handiko eta elkartasunaren munduarekiko sentsibilitate aitortu eta nabarmena duten pertsonen artean aukeratuak. Emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza orekatua aurreikusi behar da epaimahaia osatzeko.
6.2. Zer hautagai hautatu erabakitzeko, aurrehautaketarako erabilitako irizpide berberak baliatu behar ditu epaimahaiak.
6.3. Aho batez eman behar dute saria epaimahaikideek; erabateko adostasunik ez badago, gehiengo soilez.
6.4. Epaimahaiaren erabakia prentsaurreko bidez jakinaraziko zaie hedabideei. Saria zer erakunde edo pertsonak irabazi duen jakinaraziko da edo, horrela badagokio, hutsik gelditu dela.
6.5. Ekitaldi publiko batean emango da saria. Momentuko egoera kontuan hartuta erabakiko da noiz eta zer formatutan egingo den ekitaldia, eta garaiz emango da haren berri.
6.6. Saritutako erakundearen ordezkariak edo pertsonak erabateko prestasuna izango du sari-banaketaren egunean eta hurrengo egunean, antolatzaileak proposatutako ekitaldietan eta jardueretan parte hartzeko.
II. ERANSKINA
Proposamena egiten duen entitatearen datuak
Hautagaitza proposatzen duen entitatearen izena:
Entitateko arduradunaren izen-deiturak eta kargua:
Helbidea:
Posta kodea:
Herria:
Probintzia:
Herrialdea:
Telefonoa:
Helbide elektronikoa:
Webgunea (baldin badu):
IFZa edo IFKa:
Hautagai den pertsonaren edo entitatearen datuak
Hautagai den pertsonaren izen-deiturak edo hautagai den entitatearen izena:
Helbidea:
Posta kodea:
Herria:
Probintzia:
Herrialdea:
Telefonoa:
Helbide elektronikoa:
Webgunea (baldin badu):
IFZa edo IFKa:
Entitatea inskribatuta dagoen erregistroaren izena eta inskripzio zenbakia:
Zein urtetan hasi zen jardueran:
Zein herrialdetan jarduten duen:
Zein duen jarduera nagusia:
Arreta jasotzen duten pertsonen kopurua:
III. ERANSKINA
Azalpen txostena, honako alderdi hauek jasotzen dituena 2.000 hitzetan, gehienez ere:
- Hautagai den pertsonaren edo entitatearen ibilbide profesionala.
- Elkartasun lanaren xede den eskualdeko testuinguru soziala, ekonomikoa...
- Zenbateraino dagoen errotua lanaren xede den eskualdean edo komunitatean.
- Zer talderekin egiten den lan, eta zenbat diren onuradunak, gutxi gorabehera.
- Egiten diren jardueren eta jarduketen deskripzioa.
- Koordinazioa eta/edo lankidetza beste entitate edo sare batzuekin.
- Esku-hartzearen xedeko herritarrek edo eskualdeak lortzen ahal dituzten alboko/zeharkako onurak, sariaren diruaren eta aitortzaren ondorioz.
- Aurkeztu nahi diren beste datu interesgarri batzuk.
Iragarkiaren kodea: F2407571