2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Aldaketa, Auzolana arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Iturengo Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Auzolan ordenantzaren aldaketa.
Erabakia 2024ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo eta haren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Iturenen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
AUZOLANA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA
–6. artikulua. Kudeaketa: 4. puntuan "2016. urtean 40 eurokoa izanen da auzolan bakoitza" jartzen duen tokian, "2024. urtean 50 eurokoa izanen da auzolan bakoitza" jartzea.
–6. artikulua. Kudeaketa: 6. puntua ezabatzea eta hurrengoa, 7. puntua dena, 6. puntua izatera pasatzen da.
Iragarkiaren kodea: L2407642