104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

151/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko asmoz, laguntza produktuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 757974.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa izanen dela.

Manu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte-laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren babesean eman da, eta honako hauekin lotu behar da: Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikulua, zeinak, halaber, Foru Komunitateari eskumen esklusiboa ematen baitio hirugarren adinekoen arloan, eta Espainiako Konstituzioaren 49. eta 50. artikuluak, zeinen arabera botere publikoek bultzatuko baitituzte desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonal osoa eta gizarteratzea bermatuko duten politikak, mundu osoan irisgarriak diren inguruneetan, eta hirugarren adineko ongizatea sustatuko baitute haien osasun, etxebizitza, kultura eta aisialdiko arazo espezifikoei erantzunen dien gizarte-zerbitzuen sistema baten bidez.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. "Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinaren B ataleko 12. puntuan, adinekoentzako arretaren arlorako laguntza teknikoak ezartzen dira. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua adineko pertsona bere ohiko ingurunean geratzeko erraztasunak ematea dela, etxebizitzaren irisgarritasuna eta mugikortasuna erraztuta edo haren egoera fisikoa eta osasun egoera hobetuta.

"Bermatu gabeko prestazioak" izeneko II. eranskinaren C) ataleko 14. puntuan, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza produktuak erosteko dirulaguntzak ematea aurreikusten da. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua desgaitasunak eragindako beharrak estaltzea dela, autonomia pertsonala eta irisgarritasuna sustatzearren.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, autonomia erkidegoetako administrazioek berariazko akordioak egiten ahalko dituzte dirulaguntzak emateko, aurrekontuetan duten diruaren arabera, autonomia pertsonala bultzatzeko. Laguntza horiek dirulaguntza modukoak izanen dira, eta eguneroko bizitzan normal moldatzeko behar diren laguntza teknikoetarako edo tresnetarako emanen dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17.1 in fine artikuluak banakako ebaluazioaren araubidea ezartzen du. Araubide horretan, araudiak edo oinarri arautzaileek eskaerak ebaluatzeko eta dirulaguntzak ebaluazio horren arabera esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte, eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, 15.2 artikuluan honako hau dio: "Bizimodu independentea izateko eta bizitzaren eremu guztietan osoki parte hartzeko eskubidea sustatzeko, botere publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte irisgarritasun unibertsala bermatzeko inguruneetan, prozesuetan, ondasunetan, produktu eta zerbitzuetan, garraioan, informazio eta komunikazioetan, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta hedabide sozialak eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz landaguneetan".

Azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz.

AGINTZEN DUT:

1. Onestea adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak 2024. urterako, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso direnak.

2. Gastua baimentzea, 2024ko gastu-aurrekontuko honako partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4809 231B03 Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa

2024

50.000,00

3. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA–DEIALDI HONEN OINARRI OROKORRAK

1.–Xedea eta helburua.

Agindu honen xedea da oinarri batzuk ezartzea arautzeko nola emanen zaizkien mendekotasun edo desgaitasun graduren bat duten pertsonei laguntza-produktuak erosteko banakako laguntzak. Salbuespenez, goian adierazitako egoeretan egon gabe ere, funtzio baterako autonomia galarazten dien patologiaren bat izateagatik laguntza produkturen bat behar duten pertsonei ere bai, osasun sistemako profesional baten txostenaren bidez egiaztatuz gero.

Foru agindu honen ondorioetarako, laguntza-produktuak dira bereziki desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat fabrikatutako edo merkaturatutako produktuak, hauetarako helbururen bat dutenak:

–Parte hartzea erraztea.

–Gorputzaren funtzioak/egiturak eta jarduerak babestea, sostengatzea, entrenatzea, neurtzea edo ordeztea.

–Jarduteko edo parte hartzeko mugei eta gabeziei aurrea hartzea.

Agindu honetan arautzen diren prestazioak ez dira aldizkakoak. Beraz, prestazioa emateak ez du esan nahi hurrengo urteetan berriz jasotzeko eskubidea aitortzen denik.

Laguntza hauen helburua da desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ondorioz sortzen diren behar batzuk estaltzeko gastu jakin batzuetan laguntzea, behar horien ondorioz pertsonak zailtasun edo zaurgarritasun sozialeko egoeran gelditzen baitira. Gastuak deialdiari dagokion urtean eginak izan behar dira. Laguntza hauen bidez, jarduteko behar den esfortzua gutxitzea da asmoa.

2.–Tipologia.

Laguntza hauek adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasunari aurrea hartzera bideratuko dira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren esparruan, eta tipologia hauetakoren batean kokatuko dira:

2.1. Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza-produktuak.

A.–Garbitasunerako laguntza-produktuak.

A.1. Aulki pixontzidunak.

A.2. Komunontzirako goragailua beso-euskarriarekin.

A.3. Komunontzietarako altxagarriak.

A.4. Komunontziko tapa.

A.5. Komunontzira egokitu daitezkeen ur beroko ureztatze sistemak eta lehorgailuak.

B.–Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza-produktuak.

B.1. Bainuontzirako oholak eta eserlekuak.

B.2. Bainuontzirako aulki birakaria.

B.3. Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak.

B.4. Bainatzeko aulki kulunkariak.

B.5. Bainatzeko ohatilak.

B.6. Bainugelarako heldulekuak.

B.7. Ilea zaintzeko laguntza produktuak.

C.–Janzteko eta eranzteko laguntza produktuak.

C.1. Galtzerdiak eta galtzetinak janzteko laguntza produktuak.

C.2. Konpresio galtzerdiak janzteko eta eranzteko laguntza produktuak.

D.–Jateko eta edateko laguntza produktuak.

D.1. Mahai tresna egokituak.

D.2. Plater, katilu eta edalontzi egokituak.

D.3. Plateretarako ertz goratuak eta topeak.

D.4. Mahai tapiz edo zapi irristagaitzak.

E.–Altzari eta egokitzapen produktuak.

E.1. Oheko mahai osagarria.

E.2. Eskaren kontrako koltxoia.

E.3. Koltxoia estaltzekoa, eskaren kontrakoa.

2.2. Mugikortasun pertsonalerako laguntza produktuak.

A.–Altxatzeko, garraiatzeko eta transferitzeko laguntza produktuak.

A.1. Transferentzia diskoak.

A.2. Transferentzia diskoak heldulekuekin.

A.3. Transferentzia oholak.

A.4. Transferentzia oholak disko irristagarriarekin.

A.5. Transferentzietarako uhalak eta arnesak.

A.6. Oheetarako barra-erdiak.

A.7. Transferentzietarako izara irristakorrak.

2.2 atalean adierazitako produktuak erosteko laguntzak jasotzeko, mendekotasunaren balorazioan frogatu beharko da %75eko desgaitasun maila edo handiagoa dutela honako jarduera hauetan parte hartzeko orduan: "gorputza transferitzeko" jardueretan, eta/edo jardun negatiboa frogatu, FP/SM laguntza mailarekin, jarduera hauetan: "gorputzaren posizioa aldatu eta mantendu", "aulki batean eserita egotetik zutik jarri", "zutik egon" eta "zutik egotetik aulki batean eseri".

2.3. Komunikaziorako eta informaziorako laguntza produktuak.

A.–Ikusmenerako laguntza produktuak.

A.1. Betaurrekoak erostea.

A.2. Lentillak erostea.

Betaurrekoak nahiz lentillak erosteko dirulaguntza jasotzeko, gutxienez %25eko ikusmen desgaitasuna izatea eskatzen da. Ez badago aitortuta eskatzen den gutxieneko desgaitasun maila, eskatzaileak txosten oftalmologiko bat aurkeztu beharko du, gutxienez %25eko ikusmen desgaitasuna duela egiaztatzeko.

Betaurreko unitate bat erosteko bakarrik emanen da dirulaguntza deialdi honetan. Lentillen kasuan, behin baino gehiagotan eskatzen ahalko dira, berritzeko ezarrita dagoen epearen barruan, harik eta deialdiaren II. eranskinean ezarritako gehieneko zenbateko diruz lagungarrira iritsi arte.

Betaurrekoak erosteko dirulaguntza jasoz gero, ez da jasotzen ahalko lentillak erosteko dirulaguntza, eta alderantziz; salbu eta medikuaren preskripzio baten bidez ikusmenerako bi laguntza produktuak aldi berean erabiltzeko premia justifikatzen bada. Horretarako, sare publikoaren txosten oftalmologikoa aurkeztu beharko da.

Betaurrekoak eta/edo lentillak erosteko laguntza aurreko deialdietan eskatu bada, deialdi honetako hirugarren oinarrian ezarritakoa bete beharko da (betekizunak).

A.3.­ Ikusmenerako beste laguntza produktu batzuk.

–Iragazkiak.

–Lenteak.

–Lupak.

–Teleskopioa.

Ikusmenerako beste laguntza produktu batzuk erosteko laguntzak emateko, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza Produktuen Zentroaren aldeko txosten tekniko bat aurkeztu beharko da, eta ikusmenaren eta hari loturiko funtzioen %65 edo gehiago mugatuta dagoela frogatu. Bestela, mendekotasun egoera bat aitortu beharko da, eta hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntza Produktuen Zentroaren aldeko txosten tekniko baten bidez berretsi beharko da.

3.–Aurrekontu-baliabideak.

Laguntza hauetarako aurrekontua 50.000 eurokoa izanen da guztira, 2024ko gastu-aurrekontuko "Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa" izeneko 920005 93100 4809 231B03 partidaren kargura.

4.–Betebeharrak.

Laguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a) Mendekotasun edo desgaitasun mailaren bat aitortuta edukitzea edo, hala ez bada, 65 urte baino gehiago eta funtzio baterako autonomia galarazten duen patologiaren bat edukitzea, osasun sistemako profesional baten txostenaren bidez egiaztatuz gero. Zalantzarik izanez gero, txosten hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntzarako Produktuen Zentroko teknikarien aldeko txostenaren bidez berretsiko da.

b) Eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

c) Laguntza produktuaren beharra dokumentatzea, eskatutako produkturako behar den desgaitasun eta/edo mendekotasun maila aitortuta izan ezean, Osasun arloko profesional eskudun baten txostenaren bidez.

d) Aurreko deialdian xede bererako eskatutako dirulaguntzarik ez jaso izatea azken bi urteetan, salbu eta honako baldintza hauek betetzen badira:

–Eskatutako egokitzapena edo laguntza teknikoa aurrez eskatutakoaren osagarri izatea, mendekotasun-egoerari aurrea hartzeko edo eskatzailearen autonomia pertsonala sustatzeko.

–Eskatutako egokitzapena edo laguntza teknikoa aurrez emandakoen desberdina izatea, mendekotasun egoera larriagotu egin delako.

e) Zerga arloko betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako debeku egoeretan ez egotea.

Ez dira onuradun izaten ahalko deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik hil direnak, ez eta eskaera egiteko unean hil direnak ere.

Eskaera aurkezten den egunean bete beharko dituzte aipatutako baldintzak interesdunek.

5.–Eskaerak aurkeztea.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak baldintzarik gabe onartzea.

Era berean, eskatzaileak berariazko baimena ematen du bere mendekotasun- eta/edo desgaitasun-mailari buruzko datuak egiaztatzeko eta kontsultatzeko, bai eta helburu berarekin eskatutako eta bere historia sozial bakarrean jasotako laguntzei buruzkoak ere, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean.

Era berean, dirulaguntza eskatzeak esan nahi du eskatzaileak baimena ematen duela Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari bere identifikazio-datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko, bai eta familia-unitatearen errenta-mailari buruzko datu fiskalak eskuratzeko ere, beharrezkoak direnak laguntzaren zenbateko ekonomikoa zehazteko eta Nafarroako Zerga Ogasunak emanen dituenak.

Interesduna berariaz jartzen bada datu horiek telematikoki kontsultatzearen eta egiaztatzearen aurka, edo ezinezkoa bada datu horiek eskuratzea, kasu bakoitzean dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko urriaren 31n edo deialdiari esleitutako zenbatekoa agortzen den egunean bukatuko da.

Ahal bada, eskaerak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan aurkeztuko dira, http://www.navarra.es webgunean (sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian ezarritako tokietan.

5.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) III. eranskineko eredu ofizialaren araberako eskabidea, behar bezala beteta eta eskatzaileak edo, kasuaren arabera, haren ordezkariak sinatuta.

Eskabidearekin batera, zinpeko adierazpen bat aurkeztu behar da, adierazteko pertsona horrek ez duela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik.

Era berean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari berariazko baimena ematen zaio eskabidean jasotako datuak jakinarazteko Nafarroako Gobernuan eskubide sozialen arloan eskuduna den departamentuari, baldin eta helburua historikoa, estatistikoa edo zientifikoa bada, aipatutako departamentu horrekin lankidetzan (teknikoa eta/edo ekonomikoa) Foru Komunitatean aritzen diren gizarte-ekimenezko entitateei, betiere datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako baldintzak beteta.

Deialdiaren webgunean daude eskuragarri eskabidean eskatutako eranskin guztiak.

Deialdiaren fitxan agertzen den eskabide ereduarekin (III. eranskina) bat ez datozen eskabideak, edo ez daudenak behar bezala beteta, edo ez daudenak sinatuta, ez dira aurkeztutzat hartuko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

b) Eskatzailea bizi den udalak emandako errolda-ziurtagiria edo -txartela, laguntza eskaera egin baino hiru hilabete lehenago emana eta antzinatasuna jasotzen duena.

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE). Inprimakia esteka honetan deskarga daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.

d) Eskatutako produktuaren premia frogatzen duen osasun arloko profesionalaren txosten teknikoa, baldin eta eskatzaileari ez bazaio aitortu daukan zailtasunarekin lotutako desgaitasuna edo mendekotasun egoera.

e) Egindako gastua frogatzen duen faktura, 8.1 oinarriaren araberakoa. Faktura horren data 2024ko urtarrilaren 1aren eta eskabidea aurkezteko egunaren artekoa izan beharko da.

f) Eskatutako dirulaguntzaren xede diren produktuen ordainagiriak, 8.2 oinarriaren arabera.

g) Eskatzailea ez badago behartuta errenta-aitorpena aurkeztera, diru-sarreren adierazpen sinatu bat aurkeztuko da, IV. eranskineko ereduaren araberakoa, azken zergaldiari dagozkion datu ekonomikoak jasotzen dituena.

h) Nortasunari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, NANaren kopia aurkeztu beharko da.

i) Errenta-aitorpenari buruzko datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimenik ematen ez bada, eskatzailea azken zergaldian sartuta dagoen familia-unitateak egindakoaren kopia aurkeztu beharko da.

5.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskabidearekin batera ez badira aurkezten nahitaezko agiriak, edo beste bide batetik ezin badira kontsultatu edo egiaztatu espedientean ez dauden datuak, organo instrukzio-egileak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzendu edo osa ditzala beharrezko agiriak. Halaber, ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6.–Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

6.1. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioko araubidearen bidez tramitatuko da, eskabideak zein ordenatan jaso diren aintzat hartuta.

Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari dagokio prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak gauzatzea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.2. Eskaeren tramitazioa.

Eskabidea aurkeztu den egunaren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, baldin eta eskabidearekin batera deialdi honen oinarrietan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu badira, eta horretarako aurrekontu kreditua dagoen bitartean, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin.

7.–Kontzeptu eta zenbateko diruz lagungarriak.

7.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izanen dira foru agindu honetako I. eranskinaren 2. oinarrian azaltzen diren tipologietan sartutako kontzeptuak.

Instrukzio-organoak egokitzat jo beharko ditu kontzeptu diruz lagungarriak, profesional eskudunek (osasun-langileak) emandako txostenen arabera. Eskaerak laguntzaren egokitasuna behar adina frogatzen ez badu, laguntza agindu duten profesionalei eskatuko zaie informazio gehiago eman dezatela, eta/edo egokitasun irizpen bat eskatuko zaio Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Laguntzarako Produktuen Zentroko taldeari.

Halaber, diruz lagungarriak izanen dira laguntza produktuak 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean erosi direla fakturen eta ordainagirien bidez frogatzen duten laguntza eskaerak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen Nafarroako Gobernuko beste departamentu batek, Estatuko Administrazioak eta/edo Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileek finantzatzen dituzten kontzeptuak.

7.2. Zenbateko diruz lagungarria.

Kostu diruz lagungarria eta eskatzailearen familia-unitatearen urteko diru-sarrerak hartuko dira kontuan dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

a) Kostu diruz lagungarria.

Laguntza produktu mota bakoitzari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarriaren arabera zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa, foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

Eskatutako laguntza produktuari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarria, II. eranskinean zehaztutakoa, handiagoa bada eskatzaileak egindako eta justifikatutako gastua baino, azken hori hartuko da kostu diruz lagungarritzat, deialdi honen 6.2.d) atalean azaltzen den formula matematikoa aplikatzeko helburuarekin.

Eskatutako laguntza produktuari dagokion gehieneko zenbateko diruz lagungarria, II. eranskinean zehaztutakoa, eskatzaileak egindako eta justifikatutako gastua baino txikiagoa edo berdina bada, gehieneko zenbateko diruz lagungarria hartuko da kostu diruz lagungarritzat, deialdi honen 6.2.d) atalean azaltzen den formula matematikoa aplikatzeko helburuarekin.

b) Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak.

Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak zenbatzeko, azken zergaldian aurkeztutako errenta-aitorpena hartuko da kontuan, eta aitorpen hori egiteko betebeharretik salbuetsita egonez gero, aurkeztutako diru-sarreren aitorpena (IV. eranskina), zergaldi bereko datu ekonomikoak jasotzen dituena.

Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak kalkulatzeko, baliabide ekonomiko garbi guztiak zenbatuko dira, hauek barne: lan-etekinak, kapital-errentak, enpresa-jarduerak, jarduera profesional edo artistikoak eta erakunde publikoek emandako pentsio guztiak, errenta salbuetsiak badira ere.

Honako hau da familia-unitatea:

I. Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

II. Bikote egonkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

III. Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko paragrafoetan aipatu betebeharrak betetzen badituzte.

IV. Hala hautatuz gero, familia-unitateko kide gisa sartzen ahalko dira 18 urtetik 25 urtera bitarteko seme-alabak, baldin eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino diru-sarrera txikiagoak badituzte eta ez badira beren gurasoengandik bereizirik bizi.

c) Laguntzaren intentsitatea.

Eskatzailearen familia-unitatearen urteko diru-sarrerak kontuan hartuta, 7.2.b atalean ezarritakoari jarraikiz, eta familia-unitate horretako kide kopuruaren arabera, kostu diruz lagungarriari aplikatu beharreko laguntzaren intentsitatea zehaztuko da, 7.2.a atalean ezarritakoari jarraikiz. Intentsitate hori I. taularen araberakoa izanen da.

I. TAULA.–FAMILIA-UNITATEAREN DIRU-SARREREN ETA KIDE KOPURUAREN ARABERAKO LAGUNTZAREN INTENTSITATEA

FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA

DIRU-SARRERAK

KIDE 1

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE

EDO GEHIAGO

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Eurotan

%

Honaino

20.521

100

30.780

100

38.497

100

44.245

100

48.673

100

53.538

100

Honaino

21.034

95

31.549

95

39.437

95

45.353

95

49.889

95

54.877

95

Honaino

21.559

90

32.338

90

40.424

90

46.486

90

51.136

90

56.249

90

Honaino

22.097

85

33.146

85

41.433

85

47.649

85

52.413

85

57.653

85

Honaino

22.649

80

33.976

80

42.469

80

48.839

80

53.725

80

59.095

80

Honaino

23.217

75

34.824

75

43.531

75

50.060

75

55.067

75

60.574

75

Honaino

23.796

70

35.696

70

44.619

70

51.313

70

56.443

70

62.087

70

Honaino

24.393

65

36.588

65

45.735

65

52.594

65

57.855

65

63.639

65

Honaino

25.001

60

37.503

60

46.879

60

53.910

60

59.301

60

65.232

60

Honaino

25.629

55

38.440

55

48.017

55

55.257

55

60.784

55

66.860

55

Honaino

26.269

50

39.401

50

49.253

50

56.639

50

62.303

50

68.533

50

Honaino

26.924

45

40.388

45

50.483

45

58.055

45

63.861

45

70.246

45

Honaino

27.597

40

41.396

40

51.744

40

59.506

40

65.458

40

72.004

40

Honaino

28.288

35

42.430

35

53.038

35

60.994

35

67.093

35

73.803

35

Honaino

28.994

30

43.493

30

54.364

30

62.520

30

68.771

30

75.649

30

Honaino

29.720

25

44.580

25

55.723

25

64.081

25

70.490

25

77.537

25

Honaino

30.462

20

45.694

20

57.116

20

65.683

20

72.252

20

79.476

20

Honaino

31.224

15

46.836

15

58.543

15

67.327

15

74.058

15

81.465

15

Honaino

32.005

10

48.004

10

60.007

10

69.010

10

75.910

10

83.500

10

Honaino

32.805

5

49.205

5

61.508

5

70.733

5

77.806

5

85.589

5

Gutxienez

32.805

0

49.205

0

61.508

0

70.733

0

77.806

0

85.589

0

Laguntzaren intentsitatea zehazteko, prozedura hau erabiliko da: familia-unitateko kide kopuruari dagokion zutabean, 7.2.b) atalaren araberako familia-unitatearen urteko diru-sarreren zifra bera edo hurrengo handiena daukan laukia bilatu behar da. Eskuineko alboko laukian, ehuneko bat agertzen da, laguntzaren intentsitatetzat hartuko dena 7.2.d) ataleko formula matematikoa aplikatzeko eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko.

d) Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Eskatzaileak jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa formula matematiko honen bidez zehaztuko da:

Kostu diruz lagungarria x laguntzaren intentsitatea = dirulaguntzaren zenbatekoa.

Inoiz ez da ematen ahalko eskatutako produktuaren merkatuko batez besteko prezioa baino diru gehiago.

Eskatzaile bakoitzarentzako dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.500 euro da.

8.–Diruz lagundutako gastuaren justifikazioa.

7.2.d) atala aplikatuta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gastua behar bezala justifikatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da, aurreikuspen hauen arabera:

8.1. Egindako gastuaren frogagiriak.

Egindako gastua faktura bidez soilik dokumentatuko da.

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz, dirulaguntzaren eskatzaileak egindako gastua justifikatzen duten faktura guztiek honako datu hauek izanen dituzte:

–Faktura zenbakia.

–Faktura egin zeneko eguna.

2024ko urtarrilaren 1aren eta eskaera aurkezten den egunaren artekoa izan beharko da data.

–Faktura egin behar duenaren nortasun-datuak:

  • Izen-deiturak edo sozietate-izen osoa.
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
  • Helbidea.

–Fakturaren hartzailearen (dirulaguntzaren eskatzailea) nortasun-datuak.

  • Izen-deiturak.
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
  • Helbidea.

–Fakturaren xede den laguntza-produktuaren deskribapena, zergarik gabeko unitateko prezioa barne, baita unitateko prezioan sartzen ez den edozein deskontu edo beherapen nahiz guztizko kontraprestazioa ere.

–Eragiketari aplikatu beharreko BEZaren zerga-tasa.

Faktura bidez dokumentatutako erosketa BEZa aplikatzetik salbuetsita badago, salbuespen hori fakturan agertu beharko da.

–Ordaintzeko modua.

Faktura eskudirutan, zordunketa bidez, banku transferentzia bidez edo txartelarekin ordaindu den adierazi beharko da.

8.2. Eskatzaileak egindako ordainketaren frogagiriak.

Aurkeztutako faktura eskudirutan ordaindua bada, aurkeztutako fakturan agertu beharko dira faktura egiten duen enpresaren sinadura eta zigilua, eta fakturaren testuan adierazi beharko da ordaintzeko modua eskudirutan izan dela.

Ordainketa banku-kontuan zordunduz egiten bada, laguntzaren eskatzaileak edo haren legezko ordezkariak banku-kontuaren titulartasuna duela adierazi beharko da ordainagirian.

Ordainketa txartel bidez edo banku transferentzia bidez egin bada, banku-mugimendu horren xehetasuna aurkeztu beharko da, laguntzaren onuraduna ordainketa edo transferentzia egiten duena edo haren legezko ordezkaria dela egiaztatzeko.

9.–Ebazpena eta errekurtsoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emanen du laguntza emateko ebazpena, instrukzio-organoaren proposamenari jarraikiz.

6.2 apartatuaren arabera eskaeraren aurkezte-datatzat hartzen den egunetik 3 hilabete iragan baino lehen emanen eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori iragaten bada ebazpenik berariaz jakinarazi gabe, interesdunek ulertzen ahalko dute eskaera ezetsi egin dela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Aldeko ebazpena izanez gero, onuradunak 5.2 c) apartatuan aipatzen den transferentziagatiko ordainketa-eskabidean adierazitako moduan eginen da dagokion ordainketa.

Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

11.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateraezinak dira entitate publiko edo pribatuek xede bererako ematen duten beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

Laguntza bat jaso eta bi urteko epean ezin izanen da kontzeptu bererako laguntzarik jaso, behar bezala justifikatu eta instrukzio-organoak onartutako kasuetan izan ezik.

12.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

13.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

14.–Datuen babesa.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa; eta garapenerako gainerako arauak.

II. ERANSKINA.–LAGUNTZA PRODUKTUEN KATALOGOA

LAGUNTZA-PRODUKTU MOTA

AZPIMOTA

KODEA

SAILA

GEHIENEKO

ZENBATEKO DIRUZ LAGUNGARRIA

2.1.–Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza produktuak

A. Garbitasunerako laguntza produktuak (libratzea)

1

1. Aulki pixontzidunak

112 euro unitate bakoitzeko

2

2. Komunontzirako goragailua beso euskarriarekin

81 euro unitate bakoitzeko

3

3. Komunontzietarako altxagarriak

100 euro unitate bakoitzeko

4

4. Komunontziko tapa

139 euro unitate bakoitzeko

5

5. Ureztatze sistemak eta aire beroaren bidezko lehorgailuak, komunontzirako egokituak

450 euro unitate bakoitzeko

B. Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza produktuak

6

1. Bainuontzirako ohola eta eserlekuak

60 euro unitate bakoitzeko

7

2. Bainuontzirako aulki birakaria

135 euro unitate bakoitzeko

8

3. Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak

265,50 euro unitate bakoitzeko

9

4. Bainatzeko aulki kulunkaria

550 euro unitate bakoitzeko

10

5. Bainatzeko ohatila

630 euro unitate bakoitzeko

11

6. Bainugelarako heldulekuak

70 euro unitate bakoitzeko

12

7. Ilea zaintzeko laguntza produktuak

25 euro unitate bakoitzeko

C. Janzteko eta eranzteko laguntza produktuak

13

1. Galtzerdiak eta galtzetinak janzteko laguntza produktuak

15 euro unitate bakoitzeko

14

2. Konpresio galtzerdiak janzteko eta eranzteko laguntza produktuak

50 euro unitate bakoitzeko

D. Jateko eta edateko laguntza produktuak

15

1. Mahai tresna egokituak

20 euro unitate bakoitzeko

16

2. Plater, katilu eta edalontzi egokituak

Benetako kostua

17

3. Plateretarako ertz goratuak eta topeak

7 euro unitate bakoitzeko

18

4. Mahai tapiz edo zapi irristagaitzak

30 euro unitate bakoitzeko

E. Altzari eta egokitzapen produktuak

19

1. Oheko mahai osagarria

67 euro unitate bakoitzeko

20

2. Eskaren kontrako koltxoia

500 euro unitate bakoitzeko

21

3. Koltxoia estaltzekoa, eskaren kontrakoa

350 euro unitate bakoitzeko

2.2.–Mugikortasun pertsonala eta lekualdatzeko gaitasuna hobetzeko

A. Altxatzeko, garraiatzeko eta transferitzeko laguntza produktuak

22

1. Transferentzia diskoak

78 euro unitate bakoitzeko

23

2. Transferentzia diskoak heldulekuekin

346,50 euro unitate bakoitzeko

24

3. Transferentzia oholak

86,50 euro unitate bakoitzeko

25

4. Transferentzia oholak disko irristagarriarekin

300 euro unitate bakoitzeko

26

5. Transferentzietarako uhalak eta arnesak

61 euro unitate bakoitzeko

27

6. Oheetarako barra-erdiak

100 euro unitate bakoitzeko

28

7. Transferentzietarako izara irristakorrak

60 euro unitate bakoitzeko

2.3.–Komunikaziorako eta informaziorako

A. Ikusmenerako laguntza produktuak

29

1. Betaurrekoak erostea

580 euro unitate bakoitzeko

30

2. Lentillak erostea

480 euro unitate bakoitzeko

31

3. Ikusmenerako beste laguntza produktu batzuk: iragazkiak, lenteak, lupak eta teleskopioa

Benetako kostua

DIRULAGUNTZA HONETARAKO ESKAERA: "ADINEKO EDO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN
AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO ETA MENDEKOTASUNA PREBENITZEKO LAGUNTZA
PRODUKTUAK ESKURATZEKO LAGUNTZAK", 2024rako (III. ERANSKINA)

1. Erakunde ESKATZAILEAREN identifikazio datuak:

IZEN-ABIZENAK:

IFZa:

HELBIDEA:

PK:

HERRIA:

TELEFONOA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

ORDEZKARIA identifikatzeko datuak, hala badagokio:

IZEN-ABIZENAK:

IFZa:

HELBIDEA:

PK:

HERRIA:

TELEFONOA:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

2. Eskatutako dirulaguntzaren xede diren laguntza produktuak:

LAGUNTZA PRODUKTUAK

PREZIOA

FAKTURAREN DATA

ORDAINAGIRIA

Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza produktuak

1

Aulki pixontzidunak

2

Komunontzirako goragailua beso euskarriarekin

3

Komunontzietarako altxagarriak

4

Komunontzirako tapa beso euskarriarekin

5

Ureztatze sistemak eta aire beroaren bidezko lehorgailuak, komunontzirako egokituak

6

Bainontzietarako oholak eta eserlekuak

7

Bainuontzirako aulki birakaria

8

Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak

9

Bainatzeko aulki kulunkariak eta etzangarriak

10

Bainatzeko ohatilak

11

Bainugelarako heldulekuak

12

Ilea zaintzeko laguntza produktuak

13

Galtzerdiak eta galtzetinak janzteko laguntza produktuak

14

Konpresio galtzerdiak janzteko eta eranzteko laguntza produktua

15

Mahai tresna egokituak

16

Plater, katilu eta edalontzi egokituak

17

Plateretarako ertz goratuak eta topeak

18

Mahai tapiz edo zapi irristagaitzak

19

Oheko mahai osagarriak

20

Eskaren kontrako koltxoia

21

Koltxoia estaltzekoa, eskaren kontrakoa

Norbere mugikortasuna eta lekualdatzeko gaitasuna handitzeko

22

Transferentzia diskoak

23

Transferentzia diskoak heldulekuekin

24

Transferentzia oholak

25

Transferentzia oholak disko irristagarriarekin

26

Transferentzietarako uhalak eta arnesak

27

Oheetarako barra-erdiak

28

Transferentzietarako izara irristakorrak

Komunikazio eta informaziorako

29

Betaurrekoak erostea

30

Lentillak erostea

31

Ikusmenerako beste laguntza produktu batzuk: iragazkiak, lenteak, lupak eta teleskopioa

Eskabide honekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Errolda-ziurtagiria, antzinatasuna jasotzen duena, laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenago emana, gehienez ere.

Osasun arloko profesionalaren txosten teknikoa, eskatutako produktuaren beharra zehazten duena. Pertsona horrek ez badu aitortua bere zailtasunarekin lotutako desgaitasunik edo mendekotasunik.

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (TOE). Inprimakia esteka honetan deskarga daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak".

Zinpeko deklarazioa, dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duena (Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuak). (Ikus hurrengo orrialdea).

Faktura eta ordainagiria, baldin eta ordainketa-data 2024-01-01aren eta eskaera-dataren artekoa bada.

Diru-sarreren zinpeko deklarazioa, laguntzaren titularraren eta hura sartuta dagoen familia-unitatea osatzen duten gainerako pertsonena, kontzeptuka banakatuta (IV. eranskina), pertsona hori errenta-aitorpena egitera behartuta ez dagoenean.

Datuen kontsulta BAIMENTZEN EZ BADA (ikus hurrengo orrialdea):

–NANaren kopia.

–Familia-unitatearen azken errenta-aitorpenaren kopia.

ZINPEKO AITORPENA

Izena: ........................................................................................................................, NANa: ......................................................................

ADIERAZTEN DU:

Ez duela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

BAIMENA EMATEN DIO Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari:

–Deialdiaren oinarrien 5.2 atalean aipatutako datuak telematikoki egiaztatzea eta kontsultatzea.

–Eskabide honetako datuak jakinarazteko, baldin eta helburua historikoa, estatistikoa edo zientifikoa bada, nori eta Foru Komunitatearen eremuan, aipatutako departamentu horrekin lankidetzan (teknikoa eta/edo ekonomikoa) aritzen diren gizarte-ekimenezko entitateei, eta, betiere, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritako baldintzak beteta.

EZ DIO BAIMENIK EMATEN Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari deialdiaren oinarrien 5.2 apartatuan aipatzen diren beste administrazio eta erakunde publiko batzuen fitxategietan sartzeko, ondoren adierazten den moduan (adierazi dagokiona):

Ez dut baimenik ematen nire identifikazio-datuak egiaztatzeko, eta, horretarako, NANaren edo identifikazio-agiriaren kopia aurkezten dut.

Ez dut baimenik ematen nire azken errenta-aitorpena eskuratzeko, eta, horretarako, horren kopia aurkezten dut.

Behean sinatzen duenak bere erantzukizunpean adierazten du dokumentu honetan jasotako informazio eta datu guztiak egiazkoak direla.

..........................................(e)n, 2024ko .............................aren ......................(e)(a)n

Eskatzailearen edo ordezkariaren sinadura

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

González Tablas kalea 7

31005 Iruña - NAFARROA

DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIA

Datuak Babesteko Ordezkaritza

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

TRATAMENDUAREN XEDEA

Eskaera hori ebazteko eta, hala badagokio, onartutako laguntza kudeatzeko erabiliko dira datuak.

Emandako datu pertsonalak laguntza kudeatzeko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira, bai eta artxibo eta estatistika publikorako ere. Hala badagokio, helburu historiko eta zientifikoetarako eta gizarte-historia bakarra kudeatzeko ere gordeko dira.

TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Datuen tratamendua Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren babesean eginen da.

LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN XEDEA

Eskabide honetan lortutako datu pertsonalak isilpekoak dira, eta legez agindutako helburuetarako baino ez dira erabiliko. Lagapenaren edo komunikazioaren xedea interesdunak baimendutako kasuren bat denean edo lege-mailako arauren batean adierazitako kasuetan soilik laga edo jakinarazten ahalko zaizkie hirugarrenei.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, datuok eramangarriak izateko eskatzea, haiek tratatzearen aurka egitea eta tratamendua mugatzeko eskatzea hurrengo izapidean https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea?back=true.

Zure eskaerari behar bezala erantzun ez zaiola uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Unitate Delegatuan eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Hemen duzu tratamendu honi buruzko informazio gehigarria: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datuen-babesari-buruzko-informazio-klausulak.

Iragarkiaren kodea: F2407312