104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunde jarduera eta jarduketetarako 2024ko laguntzen deialdia onesten duena. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 753720.

1985az geroztik, Nafarroako Gobernuak museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak eman ditu, haien titulartasuna zeinahi delarik ere. Laguntzak, urte hauetan guztietan, kultura sektore horretako araudiaren eta dirulaguntzei buruzko legediaren aldaketen menpe egon dira, baita aurrekontu erabilgarriaren menpe ere. Bestetik, diruz lagundutako arloak instalazio horien funtzionamendua edo jarduerak izan dira, aldian aldikoak. Hori guztia interes sozialekotzat hartzen delako erakunde horiek mantentzea eta haien garapenari laguntzea.

Museoen Zerbitzuak aurkeztutako txostenean proposatu du 2024ko dirulaguntzen deialdia onestea Nafarroako museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunde jarduerak eta jarduketak egiteko, horretarako 37.500 euroko gastua baimentzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunde jarduera eta jarduketetarako laguntzen deialdia 2024rako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20003-A2300-4816-333100: Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak

2024

37500,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, NAFARROAKO MUSEOEN ETA BILDUMA MUSEOGRAFIKO IRAUNKORREN ZABALKUNDE JARDUERAK ETA JARDUKETAK EGITEKO 2024. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea 2024. urtean zabalkunde jarduerak eta jarduketak egiteko Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografikoen Erregistroan inskribaturik dauden museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan.

1.2. Onura publiko/interes sozialeko xedearen oinarria da pertsona guztien kulturarako eskubidea. 1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, adierazi zuen pertsona orok duela eskubidea bere behar kulturalak asetzeko, aske parte hartzeko komunitatearen bizitza kulturalean eta arteez gozatzeko.

Nazioarteko tresna ugarik dute eragin zuzena kulturaren eta museoen arloaren arauketan, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaletik harago. Adibidez, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO), historian zehar, gai horrekin lotutako tresna ugari prestatu ditu, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: museoak guztiontzat irisgarriagoak egiteko bitarteko eraginkorrenei buruzko Gomendioa, 1960ko abenduaren 14koa, ondasun kultural higigarrien babesari buruzko Gomendioa, 1978ko azaroaren 28koa, edo, berriena, 2015eko azaroaren 17ko Gomendio inspiratzailea, museoak, bildumak, haien aniztasuna eta gizartean duten funtzioa babestu eta sustatzeari buruzkoa, zeinak erakunde horien rola eguneratzen baitu gaur egungo mundurako.

1.3. Hau da dirulaguntzen aplikazio eremua:

–Aldi baterako erakusketak egitea.

–Bitartekaritza eta zabalkunde lanak egitea.

–Bilduma iraunkorraren erakusketan hobekuntzak egitea.

–Erakusketa iraunkorraren diskurtso narratiboa eguneratzea.

–Erakundearen zabalkundea hobetzea arlo guztietan.

–Eginkizun kulturala, hezitzailea eta ludikoa sustatzea.

Gainera, entitate eskatzaileek bestelako proiektuak aurkezten ahalko dituzte, bat baldin badatoz laguntza hauen xedearekin.

2. Entitate onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Deialdi hau argitaratzen den egunean Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrek eska ditzakete dirulaguntza hauek.

2.2. Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.

b) Eskatzailea ezin izanen da egon zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik.

2.3. Kanpoan gelditzen dira:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jabetzako museoak.

–2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan zabalkunde jarduerak eta jarduketak egiteko partida izendunak –Museoen Zerbitzuari dagozkionak– dituzten museoak eta bilduma museografikoak.

3. Aurrekontu egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.

3.1. Deialdi honek 37.500 euroko zenbatekoa izanen du, 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako honako partida honen kontura: A20003-A2300-4816-333100, "Museoentzako eta bilduma museografiko iraunkorrentzako laguntzak. Funtzionamendu eta jarduera gastuak".

3.2. Proiektuek lortzen duten puntuazioaren arabera emanen dira dirulaguntzak, 8. oinarrian jasotako balorazio irizpideak aplikatuz. Honela eginen da:

3.2.1. Puntuazioaren ordenaren arabera, onartutako aurrekontuaren %70 emanen zaie onartzen diren proiektuei, gehienez ere 10.000 euro proiektuko, partidaren zuzkidura bukatu arte.

3.2.2. Onartutako aurrekontuaren zenbatekoa kalkulatzeko, deialdian ezarritako gastu diruz ez-lagungarriak kenduko zaizkio aurkeztutako aurrekontuari.

3.2.3. Laguntzak puntuazio ordenaren arabera eman ondoren, gerakinik bada, puntuazioaren arabera dagokion hurrengo proiektuari ematen ahal zaio, %50 gainditu badu 8.b) puntuaren balorazioan (proiektuaren kalitatea). Entitateak erabakitzen badu laguntza horri uko egitea, 15 egun balioduneko epean egin beharko du, laguntza eman zaiola jakinarazten denetik, eta soberakina ordenaren arabera dagokion hurrengo proiektuari ematen ahal zaio.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Diruz lagunduko diren proiektuak exekuzio fasean edo bukatuak egon daitezke, baina betiere 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egin eta bukatu beharko dira. Laguntzak eman aurretik bukatzen badira, dirulaguntza jasotzen ahalko dute 10.5 oinarrian zehaztutako betebeharrak betetzen badituzte.

4.2. Entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bat edo gehiago aurkezten ahalko ditu deialdi honetan, baina proiektu bakar bati emanen zaio dirulaguntza, hain zuzen, 8. oinarriko irizpideak eta baremoa aplikatuta puntuazio handiena lortzen duenari. Proiektuen lehentasun hurrenkeraren arabera eginen da. Entitate onuradun batek aurkeztutako beste proiektu bati dirulaguntza emanen zaio bakar-bakarrik behar adina diru badago aurrekontuetan behin dirulaguntzak emateko lehen fasea bukatuta, eta deialdiaren 8.b) puntuan (proiektuaren kalitatea) balorazioaren %50 (25 puntu) gainditu badu.

4.3. Proiektuek baliozkoturik egon beharko dute, eta horretarako, proiektuen ardura profesionala hartzen duen pertsona edo enpresa batek izenpetu beharko ditu. Proiektuek honako hauek jaso beharko dituzte: aurrekontu orokor bateratua, kontzeptuak banakaturik, eta kronograma, zeinean adierazi beharko baita nork beteko duen eginkizun bakoitza proiektuaren fase bakoitzean.

4.4. Plantillako pertsona bakarrak egin behar badu lan guztia edo zati bat, adierazi beharko da lanaldiaren zer portzentaje emanen duen proiektua lantzen.

4.5. Proiektuak aurkezteko baldintza formalak 6. eranskinean jasota daude.

4.6. Ez dira diruz lagungarriak izanen Museoen Atalaren beste bi deialdietako edozeinetan (Funtzionamendua eta Inbertsioak) laguntzak jasotzen dituzten proiektuak.

4.7. Bi museok edo bilduma museografiko iraunkorrek edo gehiagok jarduera bat batera egiten badute, eskaera bakarra aurkeztuko da, eta horien guztien titularrek 2. oinarrian deskribatutako baldintzak bete beharko dituzte. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da eta horrek entitate onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoa izan beharko du. Taldea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako preskripzio-epea iragan arte. Eskaeran, taldeko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak adierazi beharko dira, baita haietako bakoitzagatik aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

4.8. Entitate onuradunak erabaki dezake, proiektua gauzatzeko, hitzarmena egitea edo elkarlanean aritzea museo gisa edo bilduma museografiko iraunkor gisa aitorturik ez dauden erakunde edo kolektiboekin. Entitate eskatzaileak dirulaguntzaren xedeko proiektuaren edo jardueraren gastu eta diru-sarrera guztiak aurkeztuko ditu, entitate kolaboratzaile bakoitzak bere gain hartzen duen zatia adierazita. Dirulaguntza, nolanahi ere, erregistroan onartutako museoari edo bilduma museografiko iraunkorrari dagokion zatiarentzat izanen da bakarrik.

5. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

5.1. Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da (larunbat, igande eta jaiegunak ez dira barne hartzen), deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Entitate eskatzaileek telematika bidez aurkeztuko dute eskaera Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuko Atariaren zerbitzuen katalogoan agertzen den tramiteen katalogoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

5.3. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira, behar bezala beteta, eta museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularrak edo baimendua dagoen pertsonak sinatutako eskabide-orri espezifikoarekin (1. eranskina) batera:

a) Entitate eskatzailearen IFZa (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio).

b) Ordezkariaren NANa, bidezkoa denean (instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio soilik).

c) Ordezkaritzaren frogagiria, bidezkoa denean (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Kargu publikoek ez dute beren ordezkaritza frogatu beharrik.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitate onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).

e) Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria (8. eranskina) eta kontuak (gastuak eta diru sarrerak), 2024. urteari dagozkionak. Jardueraren memoria 8. eranskineko eredu normalizatuaren arabera bete behar da, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein agiri eransten ahalko da.

f) Proiektuaren memoria xehatua, 6. eranskinarekin bat.

g) 2024. urterako jarduera plana, adierazita zenbat orduz irekiko den, hilabetez hilabete, eta dohainik zein astegunetan irekiko den.

h) 2024rako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua (3. eranskina). Toki erakundeek museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten partiden ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

i) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak zabalkunde jardueretarako dituen beste laguntza edo dirulaguntza batzuen gaineko adierazpen berariazkoa. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat baldin badute oraindik ebatzi gabe, hori ere aipatu beharko da.

5.4. Dirulaguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu dezala edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

5.5. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Gastu diruz lagungarritzat joko da deialdi honetan araututako datetan egiten dena, baldin 1. oinarrian adierazitako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren zabalkunde jarduera eta jarduketa proiektuak egiteko baldin bada inolako zalantzarik gabe.

6.2. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

6.3. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

6.4. Gastu diruz lagungarrien gainean oinarri honetan zehazten ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.

7. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

7.1. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Museoen Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.

7.2. Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratzeko, balorazio batzorde bat eratuko da, kide hauekin:

Batzordeburua:

–Celia Martín Larumbe andrea, Museoen Ataleko burua. Ordezkoa: Mercedes Jover Hernando andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko burua.

Batzordeko kide eta idazkaria:

–Pilar del Valle de Lersundi andrea, Museoen Ataleko museoetako goi mailako teknikaria. Ordezkoa: Iñaki Urricelqui Pacho jauna, Karlismoaren Museoko museoetako goi mailako teknikaria.

Batzordeko kideak:

–Olaia Nagore Santos andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko museoetako goi mailako teknikaria. Ordezkoa: Marta Arriola Rodríguez andrea, Nafarroako Museoaren Ataleko museoetako goi mailako teknikaria.

–Susana García Romanos andrea, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Museoen Batzordeko kidea. Ordezkoa: Francisco Chocarro San Martín jauna, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Museoen Batzordeko kidea.

Batzorde horrek eskaeren ebaluazioa eginen du, eta haren irizpena loteslea izanen da. Museoen Zerbitzuak, ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Nafarroako Zuzendaritza Nagusiari.

8. Balorazio irizpideak.

8.1. Onartzen diren eskaerak 100 puntuz baloratuko dira gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

a) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan duen inskripzio mota (gehienez 20 puntu), honen arabera: museoa, 10 puntu; bilduma museografiko iraunkorra, 5 puntu; titulartasun publikoa, 10 puntu; titulartasun pribatua, 5 puntu.

b) Proiektuaren kalitatea eta nola egokitzen zaien museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ezaugarriei, horien helburuei eta jarduketa-ildoei (gehienez 50 puntu).

–Proiektua edo jarduera (6. eranskina), gehienez 30 puntu.

–Proiektuak lurraldean izanen duen eragin sozioekonomikoa (biztanleriaren/tokiko enpresen enpleguari egiten zaion ekarpena): gehienez 4 puntu.

–Euskararen erabilera: gehienez 4,5 puntu.

–Gaztelania eta euskara ez diren hizkuntzak erabiltzea: gehienez 3 puntu.

–Proiektu edo jardueraren ikuspegi inklusiboa (irisgarritasun unibertsala), gehienez 4 puntu.

–Genero ikuspegia: gehienez 4,5 puntu.

c) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak 2023. urtean kultura arloan egindako ibilbidea (gehienez 15 puntu), 8. eranskinean xehatuta dauden honako puntu hauen arabera:

–Erakundearen jarduera: 9 puntu gehienez.

–Jendearentzako ordutegia: gehienez 3 puntu.

–Bisitari kopurua: 3 puntu gehienez. Hazkundearen portzentajea.

d) Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde garapenean egiten duen ekarpena (gehienez 15 puntu), honen arabera:

–5.000 biztanletik beherako udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 15 puntu.

–5.000 eta 20.000 biztanle bitarte dituzten udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 10 puntu.

–20.000 biztanletik gorako udalerrietan dauden museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak: 5 puntu.

8.2. Ez dute laguntzarik jasoko deialdiaren 8.b) oinarria baloratzean (proiektuaren kalitatea) %50eko puntuazioa (25 puntu) lortzen ez duten eskaerek.

9. Laguntzak emateko ebazpena.

Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez emanen dira, entitate guztiei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).

10. Entitate onuradunen betebeharrak.

10.1. Laguntza hau zertarako eman den, helburu hori betetzea, bat etorriz dirulaguntza ematean Museoen Atalak ezarritako jarraibide teknikoekin.

10.2. Eskumena duten kontrol organoek finantza kontrolerako eta egiaztapenerako egiten dituzten lanak onartzea eta eskatzen zaien informazioa ematea.

10.3. Diruz lagunduriko proiektua finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera eta baliabideen berri ematea Museoen Atalari, justifikazioa egiten den egunean.

10.4. Hasierako proiektuan egiten diren aldaketa guztien berri ematea Museoen Atalari, haren adostasuna beharko baita.

10.5. Nafarroako Gobernuaren logotipoa sartzea proiektuaren zabalkunderako erabiltzen diren euskarri guztietan, aurretik testu hau duela: Con la colaboración de/Laguntzaile. Halaber, "Museos de Navarra/Nafarroako Museoak" markaren logotipoa sartu beharko da, erregistratutako museo edo bilduma museografiko iraunkorra dela adierazteko. Marka horrek, hala badagokio, "Nafarroako Museoen Sistema" marka ordeztuko du.

10.6. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egiteko epea bukatu arte.

10.7. Proiektua bukatutakoan, ebaluazio txosten bat aurkeztea. Txosten horretan, betetze maila adieraziko da, hasieran aurkeztutako proiektuan jasotakoarekin alderatuta (6.eranskina).

10.8. Deialdi honen dirulaguntzaren xedeko jarduerek, bai eta horien zabalkundeak ere, aintzat hartu beharko dituzte Nafarroako Berdintasunerako Institutuak generoaren aldetik baztertzailea ez den hizkerari buruz argitaratutako gomendioak:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

10.9. Gardentasuna:

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek (pertsona fisikoek izan ezik) dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasun betebeharraren adierazpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin eta Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuarekin.

Betebeharra dute, aipatutako araudiaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde publikoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuek, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira).

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, ezarritako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Aurreko bi ataletan xedatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, aipatu dokumentazioa igorri beharko da Nafarroako Gobernuaren atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko deialdiaren fitxan dagoen "Gardentasunari buruzko adierazpena" tramitearen bidez.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko emandako dirulaguntza, ezta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

10.10. Gastuen eta ordainketen frogagiriak, diru sarrerenak eta jardueraren edo proiektuaren memoria ezarritako epeetan aurkeztea.

10.11. Laguntzaren xede diren zabalkunde jardueren eta jarduketen lanak 2024ko urriaren 31rako amaitzea.

11. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Dirulaguntzen ordainketa. Emandako laguntzak epe bakarrean ordainduko dira, behin proiektuak bukatuta eta agiri hauek aurkeztuta 2024ko azaroaren 15a baino lehen, egun hori barne:

a) 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean proiektuan edo jardueran eginiko gastuak eta sortutako diru-sarrerak justifikatzeko ordainagiriak, justifikatzeko epea bukatu aurretik ordainduta behar dutenak (azaroaren 15a baino lehen).

b) Museoen Atalak laguntzak eman ondotik helarazten dituen taula normalizatuak, gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen konturako, behar bezala beteta.

c) Diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren amaierako memoria, 7. eranskina barne (proiektuaren amaierako ebaluazioa).

Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntza kobratzeko eskubidea.

11.2. Justifikatzeko modua. Gastuen eta diru sarreren justifikazioa honela eginen da:

11.2.1. Justifikaziorako, Museoen Atalak justifikazio taula edo kontuaren eredu bat helaraziko die entitate onuradunei, Excel formatu normalizatuan; dagozkien faktura eta banku frogagiriak atxikiko zaizkio, PDF formatuan eta modu ordenatu eta korrelatiboan.

Dokumentazioa kapituluka edo kontzeptuka bereizita aurkeztuko da PDF formatuko fitxategietan, fakturak eta ordainagiriak modu ordenatu eta korrelatiboan multzokatuta. (Adibidez: 1. zenbakiko faktura/1. ordainketa-frogagiria, eta abar).

11.2.2. Fakturak 2024ko urriaren 31 baino lehen igorriak izan beharko dira, eta ordainagiriak justifikazio epea bukatu aurretik ordainduak (azaroaren 15a baino lehen, egun hori barne). Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren arabera beteko dira.

11.2.3. Entitate onuradunak funts berekiak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabili baldin baditu helburu berberetarako, justifikazioan aipatu beharko ditu.

11.2.4. Langileria gastuak justifikatzeko honako hauek aurkeztu beharko dira: langileen nominak, interesdunek sinatuak, bakoitzari dagozkion TC inprimakiak, eta PFEZaren ordainketak egunean dituela frogatzeko agiriak. Ez da inola ere onartuko diruzkoa ez den ekarpenik, lan-kontratuan berariaz aipatzen ez bada.

Zeharkako zergak (adibidez, BEZa) ez dira diruz lagunduko, entitate eskatzaileak horiek berreskuratu edo konpentsatzeko aukera baldin badu, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere (PFEZa).

11.2.5. Toki erakundeek udal idazkaritzaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, proiektuaren edo jardueraren gastuak noiz egin diren adierazita kontzeptuz kontzeptu, baita bakoitzaren zenbatekoa eta ordaindu direla konfirmatzeko egunak ere, kontuan hartuz gastuak eta ordainketak dirulaguntzaren indarraldiaren barrenean eginak beharko dutela (gastuak, urtarrilaren 1etik urriaren 31ra; ordainketak, 2024ko azaroaren 15era arte, egun hori barne). Diruz lagunduriko proiektuak edo jarduerak diru-sarrerarik eragin baldin badu, horien ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

Toki erakundeetako edo beren mendeko entitateetako langileria gastuak eta horien ordainketa udal idazkaritzaren ziurtagiri baten bidez ere justifikatzen ahalko dira, kontzeptu hauek zehaztuta: lanpostuak, dagozkien soldatak eta lan arloko beste gastu batzuk.

11.3. Ekipamenduko ondasunen hornidura edo aholkularitza nahiz laguntza enpresek emandako zerbitzuak ordaintzera bideraturiko gastu diruz lagungarria 12.000 euro baino gehiago bada, entitate onuradunak frogatu beharko du efizientzia eta ekonomia irizpideak erabili direla hornitzailea hautatzeko, salbu eta, dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Hori justifikatzeko, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Proiektuko gastu guzti-guztiak frogatu beharko dira. %70 aplikatuko zaio behar bezala justifikatzen den eta Museoen Atalak onartzen duen gastu osoari (3. oinarrian ezartzen den bezala), ematean ezarritako gehieneko mugarekin.

11.5. Laugarren hiruhilekoko fakturaren batek egiteke baldin badu diruz lagungarriak diren gastuen barruan PFEZaren atxikipenen likidazioa eta ordainketa, dirulaguntzaren likidazioa behin-behinekoa izanen da, eta diruz lagungarriak diren gastu horien ordainketa konturako ordainketatzat hartuko da. Behin betiko likidazioa egiteko, onuradunak, beranduenez 2025eko urtarrilaren 31n, egindako ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dizkio Foru Ogasunari; hala egin ezean, zenbateko horiek gehi dagozkien interesak itzultzeko eskatuko zaio.

12. Kultur mezenasgoa: diruz lagundutako jardueren interes soziala.

12.1. Maiatzaren 24ko 2/2024 Legegintzako Foru Dekretuaren 27.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak edo jarduerak interes sozialekotzat hartuko dira, foru lege horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako (2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onesten baita fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateen zerga-araubide bereziko xedapenen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien testu bategina).

12.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte aipatutako 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak (foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen).

12.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko amaierako memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

13. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek helburu bererako ematen dituzten beste dirulaguntzekin, baldin haien baturak ez badu gainditzen diruz lagunduriko jardueraren kostua. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14. Dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea eta dirulaguntza itzultzea.

14.1. Entitate onuradunak ez baditu betetzen laguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko du, osoki edo partzialki.

14.2. Entitate onuradunek ez badituzte betetzen dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak, onartutako dirulaguntza itzuli beharko dute, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

14.3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan.

16. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17. Deialdiaren, haren oinarri arautzaileen eta haren ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza eskaeren berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

1. ERANSKINA.–ESKAERA

Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren titularraren datuak

Pertsona fisikoa

Pertsona juridikoa

Toki erakundea

Izena

IFZ

Helbidea

Posta kodea

Herria

Telefonoa

Faxa

Helbide elektronikoa

ORDEZKARIAREN DATUAK:

Izen-deiturak

Kargua

NANa

Helbidea

Posta kodea

Herria

Telefonoa

Faxa

Helbide elektronikoa, jakinarazpenak egiteko

BERARIAZKO BAIMENA:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ontzat ematen dut organo kudeatzaileari ahalmena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eska ditzan.

(Baimena eman nahi badiozu X batez adierazi; bestela, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu).

Zerga Administrazioko Estatuko Agentziarekiko, Nafarroako Zerga Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekiko zerga betebeharrak egunean daudela adierazteko ziurtagiriak.

ADMINISTRAZIOAREN ESKU DAUDEN AGIRIAK KONTSULTATZEKO BAIMENA:

Honako agiri hauek ez aurkezteko eskubidea erabiltzen dut, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskutan baitaude, eta instrukzio organoari baimena ematen diot dokumentazio hori edo bertan dagoen informazioa lor dezan agiriok gordetzen dituzten organoen bitartez.

(Baimena eman nahi badiozu X batez adierazi, eta eskatzen diren datuak jakinarazi; bestela, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu. Agirietan dauden datuak aldatu baldin badira, egiaztagiriak ekarri beharko dituzu).

Ordezkaritza frogatzen duen agiria:

Aurkezpen eguna

Organoa

Zein prozeduratan aurkeztu zen

AURKEZTEN DIREN AGIRIAK:

Entitate eskatzailearen IFZ (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio).

Ordezkariaren NANa, bidezkoa denean (instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio).

Ordezkaritzaren frogagiria, bidezkoa denean (Administrazioaren esku ez badago edo, haren esku egonda ere, instrukzio organoari kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio). Kargu publikoek ez dute beren ordezkaritza frogatu beharrik.

Erantzukizunpeko adierazpena, entitate onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela adierazten duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera (2. eranskina).

Laguntza zein proiektutarako eskatu den, haren deskribapen xehatua (proiektuaren izena, non eta noiz garatuko den, helburuen definizioa, metodologia, proiektua gauzatzeko eta ebaluatzeko kronograma, proiektuan parte hartzen duten pertsonen ibilbide profesionala, aurrekontu xehatua eta finantzaketa plana).

–Ohikoa ez den bisitarien parte-hartzea.

–Proiektuak edo jarduerak beste museo edo giza talde batzuekin edo kultura, hezkuntza, turismo edo gizarte arloko beste erakunde batzuekin dituen lotura bideak.

–Proiektuak edo jarduerak eskaintzen dituen berritasunak, museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ibilbidearekin alderatuta.

–Jardueran erabiltzen dituen hizkuntzak.

Bi erakundek edo gehiagok aurkeztutako lankidetza proiektuen kasuan, proiektuaren aurrekontu osoa zehaztuko da, bai eta erakunde bakoitzarena ere.

Museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren jardueraren memoria eta kontuak (gastuak eta diru-sarrerak), 2023. urteari dagozkionak. Honako hauek adieraziko dira: erakundearen jarduera, egindako hobekuntzak, jendearentzako ordutegiak, bisitari kopurua eta gaztelaniaz aparteko beste hizkuntza batzuen erabilera (Administrazioaren eskutan ez bada).

2024rako jarduera plana, adierazita zenbat ordu irekiko den, hilabetez hilabete, eta dohainik zein astegunetan irekitzen den (Administrazioaren eskutan ez bada).

2024. urterako diru-sarrera eta gastuen aurrekontua, 3. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Toki erakundeen kasuan, museorako edo bilduma museografiko iraunkorrerako bideratu dituzten partida ekonomikoen gaineko ziurtagiria.

Museoak edo bilduma museografiko iraunkorrak zabalkunde jardueretarako dituen beste laguntza edo dirulaguntza batzuen gaineko adierazpen berariazkoa. Laguntza eskaera hau aurkezterakoan beste laguntza eskaeraren bat baldin badute oraindik ebatzi gabe, hori ere aipatu beharko da.

.............................................(e)n, ..........(e)ko .................................aren .....................(e)(a)n.

Eskatzailearen sinadura

2. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak:

Kargua:

Noren ordez eta noren izenean ari den:

Museo edo bilduma museografiko iraunkor honetarako eskatzen da dirulaguntza:

Horrekin loturik, honako erantzukizunpeko adierazpen hau egiten dut eskatzaileari buruz:

a) Ez dela gabetua, epai irmo bidez ezarritako kondenaren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukeraz.

b) Ez duela konkurtsoaren deklaraziorik eskatu, ez dutela kaudimengabe deklaratu inolako prozeduratan, ez dutela konkurtso egoeran deklaratu, ez dagoela inolako esku-hartze judizialen mende eta, Konkurtso Legearen arabera desgaitua izan bada, ez dagoela konkurtsoa kalifikatzen duen epaian ezarritako desgaitasunaldian.

c) Auziren batean errudun deklaratua izatearen ondorioz ez duela inoiz ere eragin Administrazioarekin sinatutako kontratu baten suntsiarazpen irmorik.

d) Ez dagoela kasu hauetan (dagokion laukia seinalatu):

Pertsona fisikoa.

Administratzaileak, merkataritza-sozietateen kasuan.

Beste pertsona juridiko batzuen kasuan, haien legezko ordezkaritza daukatenak, indarra duen araudian ezartzen diren bateraezintasun kasuetan.

e) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

f) Egoitza fiskala ez duela erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Epai irmo baten bidez ez zaiola dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapena ezarri, Dirulaguntzei buruzko irailaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

h) Ez dagoela zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo ez dagoela kondena-zehapen edo -epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak egiteagatik edo onartzeagatik.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.8 artikuluko betebeharrei dagokienez, adierazten du:

Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) ez dagoela sartuta balio erantsiaren gaineko zerga, ez eta antzeko zergarik ere, berreskuratu edo konpentsatzen ahal direlako.

Aurrekontu gisa aurkeztutako gastuetan (eta, dirulaguntza emanez gero, gastu gisa aurkezten direnetan ere) sartuta dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, edo antzeko zergak, ezin direlako berreskuratu edo konpentsatu.

.............................................(e)n, ..........(e)ko .................................aren ................(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura

3. ERANSKINA.–2024KO AURREKONTUA

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

LANGILERIA

–Plantillako langileak

–Kontratazioak

HORNIDURAK

–Argindarra

–Ura

–Telefonoa eta komunikazioak

–Berokuntza

–Bulegoko materiala

–Bestelakoak

MANTENTZE-LANAK

–Garbiketa

–Igogailuak eta karga-jasogailuak

–Lorezaintza

–Suteak, segurtasun sistemak eta alarmak

–Klimatizazioa eta berokuntza

–Informatikako mantentze-lanak

–Eraikineko konponketak eta kontserbazioa

–Altzarien eta ekipamenduen konponketak eta kontserbazioa

–Bildumaren prebentzioko kontserbazio-lanak

–Bestelakoak

PROFESIONALEN ATALA

–Gestoria eta aholkularitza

–Auditoretza

–Aseguru-artekaritza

–Bestelakoak

Guztizko partziala, 1

JARDUERA

–Erakusketen gastuak

–Jarduera pedagogikoa

–Zabalkundea eta komunikazioa

–Bestelakoak

Guztizko partziala, 2

INBERTSIOA

–Obrak

–Altzariak eta ekipamendua erostea

–Aktibo informatikoak eta material teknikoa

–Zaharberritzea

–Funtsen inbentarioa, katalogazioa eta digitalizazioa

–Funtsak erostea

–Funts editorialak erostea

–Bestelakoak

Guztizko partziala, 3

GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

ENTITATE ESKATZAILEAREN EKARPENA

ENTITATE PUBLIKOEN EKARPENAK

ENTITATE PRIBATUEN EKARPENAK

DIRU-SARRERA BEREKIAK (SARREREN SALMENTA, DENDA...)

BESTELAKO DIRU-SARRERAK

GUZTIRA

............................................(e)n, ..........(e)ko .................................aren ......................(e)(a)n

Eskatzailearen sinadura

4. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa) deskargatu.

https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf

5. ERANSKINA.–KULTURA MEZENASGOARI LOTUTAKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK

Maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren 27.1) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira, legegintzako foru dekretu horretan aurreikusitako zerga-pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako.

1.–Adierazi deialdi honetan laguntza eskatu duen proiektuak edo jarduerak interes sozialeko deklarazioari buruzko berariazko ebazpenik duen.

BAI

EZ

2.–Baldin eta proiektuak edo jarduerak dirulaguntza eskuratzen badu, adierazi ea nahi duzun horren berri ematea Nafarroako Gobernuaren www.culturanavarra.es/eu web-orrian.

EZ

BAI

Baietz erantzun baduzu, adierazi datu hauek:

–Pertsonaren edo entitatearen izena:

–Proiektuaren edo jardueraren titulua:

–Proiektuaren deskribapen laburra (gehienez ere bost lerro):

–Kontu-zenbakia (informazio hori adierazi nahi baduzu):

–Pertsonaren edo entitatearen harremanetarako datuak:

–Webgunea (informazio hori adierazi nahi baduzu):

6. ERANSKINA.–PROIEKTUAK IDAZTEKO ARAUAK

–Proiektuaren izena.

–Helburuak.

–Jarduerak/proiektuak bilduma iraunkorrarekin eta erakundearen misioarekin duen harremana.

–Egiteko tokia eta egunak.

–Metodologia (helburuak betetzeko prozesuak eta tresnak).

–Proiektua gauzatzeko kronograma (ekintzak eta ekintza bakoitza beteko duten teknikariak).

–Proiektuan parte hartzen dutenen ibilbide profesionala/CVa.

–Jarduera/proiekturako hautatutako profil profesionalen egokitasuna.

–Aurrekontua, zehaztua eta ekintzen arabera xehatua, adierazita proiektuaren finantzaketa osorik eta izanen dituen dirusarrerak.

–Proiektuan jasota baldin badago, honako alderdi hauek adieraziko dira:

  • Ohikoak ez diren bisitarien parte-hartzea.
  • Proiektuak edo jarduerak beste museo edo giza talde batzuekin edo kultura, hezkuntza, turismo edo gizarte arloko beste erakunde batzuekin dituen lotura bideak.
  • Proiektuak edo jarduerak eskaintzen dituen berritasunak, museoaren edo bilduma museografiko iraunkorraren ibilbidearekin alderatuta.
  • Genero ikuspegia.
  • Lurraldearekiko lotura.
  • Irisgarritasun unibertsaleko neurriak.
  • Jardueran erabiltzen dituen hizkuntzak.

7. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN AMAIERAKO EBALUAZIOA

–Lortutako helburuen balorazioa.

–Lurraldean/tokiko komunitatean izandako eraginaren balorazioa.

–Bisitarien balorazioa.

8. ERANSKINA.–2023KO URTEKO MEMORIA

2023KO MEMORIA. ZABALKUNDE JARDUERA ETA JARDUKETETARAKO LAGUNTZA 2024

KULTURA ARLOKO IBILBIDEA

1.–Jarduera.

1.1. Genero ikuspegia.

Hizkera inklusiboaren arloko prestakuntza.

Adierazi: bai/ez, egin duen pertsona, data eta ordu kopurua.

Erakusketen metodologia (iraunkorra eta aldi baterakoak).

Adierazi aplikatu den ala ez, erakusketa mota, luzera eta edukia.

1.2. Digitalizazioa.

Webgune eguneratua.

Adierazi bai/ez, URLa eta urtea.

Online jarduera eta argitalpenak (erabiltzaileak).

Adierazi egin diren ala ez, zenbat, edukia eta parte-hartzearen bilakaera.

Museorako bisita eta sarrera birtualak.

Adierazi urteko kopurua eta aurreko urtearekiko bilakaera, baiezko kasuan.

Sare sozialak.

Adierazi sare sozialetako presentziaren datu garrantzitsuak.

1.3. Publizitatea hedabideetan (prentsa, telebista, etab.).

Adierazi bai/ez, bolumena/luzera eta hedabideak.

1.4. Dagozkion lurralde eta komunitatearekiko lotura.

Tokiko beste eragile batzuekiko lankidetza.

Adierazi zer motatakoa den eta inplikazioa.

Lurraldetik kanpoko erakundeekiko lankidetza.

Adierazi zer motatakoa den, inplikazioa eta eremu geografikoa.

Obren mailegua.

Adierazi bai/ez, erakundeak, obra kopurua, etab.

1.5. Museoen Nazioarteko Egunean (MNE) parte hartzea.

Adierazi bai/ez eta egindako jarduera.

1.6. Bildumaren balioa nabarmentzea.

Adierazi bai/ez eta xede horrekin egindako ekintzak.

1.7. Museoen Zerbitzuak programatutako jardueretan parte hartzea.

Adierazi bai/ez eta jarduerak.

1.8. Museoen Zerbitzuak antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea (hizkuntza inklusiboa izan ezik).

Adierazi bai/ez eta jarduerak.

1.9. Aldi baterako erakusketak.

Adierazi bai/ez, kopurua eta deskripzio laburra.

1.10. Bisita gidatuak.

Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera.

1.11. Tailerrak.

Adierazi bai/ez, modalitateak eta parte-hartzaile kopuruaren bilakaera.

1.12. Audiogidak.

Adierazi bai/ez eta eskatzaile kopuruaren bilakaera.

1.13. Ikasmateriala.

Adierazi bai/ez, ekoizpen urtea, edukien deskripzioa eta xedeko hezkuntza maila.

2.–Hobekuntzak erakundean.

2.1. Ikerketa.

Adierazi bai/ez, kopurua eta egindako lanen deskripzioa.

2.2. Dokumentazioa (erregistroa-inbentarioa).

Adierazi bai/ez eta egindako lanen deskripzioa.

2.3. Irisgarritasuna.

Egiturazkoa.

Adierazi bai/ez eta hobetu diren elementuen deskripzioa.

Aparatu kritikoa.

Adierazi bai/ez, kopurua eta berritutako elementuen deskripzioa.

2.4. Eraikineko hobekuntzak.

Adierazi bai/ez eta hobetu diren elementuen deskripzioa.

2.5. Hobekuntzak bilduma egonkorrean (bilduma handitzea).

Adierazi bai/ez, kopurua eta sartutako ondasunen deskripzioa, bai funts berekiak eta bai gordailukoak.

2.6. Hobekuntzak bilduma iraunkorrean (aparatu kritikoa eta museografia).

Adierazi bai/ez, kopurua eta berritutako elementuen deskripzioa, irisgarritasun unibertsaleko hobekuntzetatik harago.

2.7. Kontserbazioa.

Adierazi bai/ez, egindako lanen kopurua eta deskripzioa.

2.8. Lehengoratzea.

Adierazi bai/ez, egindako lanen kopurua eta deskripzioa.

2.9. Teknikari kualifikatuen kontratazioa.

Adierazi bai/ez, kopurua eta esleitutako funtzioen deskripzioa.

3.–Irekitzeko ordutegia eta doakotasuna.

60 ordu edo gehiago

40 eta 59 ordu artean

39 ordu baino gutxiago

Dohainik den asteko eguna

Egunero

Egun bat astean

Gainerakoa

4.–Bisitari kopurua (hazkundearen portzentajea).

%0 eta %5 artean

%6 eta %25 artean

%26 eta %50 artean

%51 eta %75 artean

%75etik gora

5.–Euskararen erabilera.

Seinaleak eta errotuluak.

Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak.

Zabalkunderako euskarriak.

Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak.

Bisita gidatuak.

Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera.

Webgunea eta sare sozialak.

Webgunea: adierazi bai/ez, URLa eta urtea. Sare sozialak: adierazi presentziaren datu garrantzitsuak.

Erabiltzaileari arreta egitea.

Adierazi bai/ez.

6.–Gaztelaniaz eta euskaraz bestelako hizkuntzak.

Seinaleak eta errotuluak.

Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak.

Zabalkunderako euskarriak.

Adierazi bai/ez eta deskribatu paratutako elementuak.

Bisita gidatuak.

Adierazi bai/ez, modalitateak eta eskatzaile kopuruaren bilakaera.

Webgunea eta sare sozialak.

Webgunea: adierazi bai/ez, URLa eta urtea. Sare sozialak: adierazi presentziaren datu garrantzitsuak.

Erabiltzaileari arreta egitea.

Adierazi bai/ez.

NFKko LURRALDE GARAPENARI EGINDAKO EKARPENA

5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak

5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerriak

20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak

Iragarkiaren kodea: F2405992