2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2024rako tasak eta zerga-tasak. Jendaurrean jartzea
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2024ko apirilaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki du, besteak beste, onestea Lapoblación-Meanoko Udalaren 2024ko ekitaldirako tasen eta zerga-tasen zerrenda.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Lapoblación-Meanon, 2024ko martxoaren 2an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2407233