104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Landa-bide publikoen erabileraren ordenantzan. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2024ko otsailaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Landa-bide publikoen erabileraren ordenantzaren aldaketa.

Erabakia 2024ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo eta haren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iturenen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

LANDA-BIDE PUBLIKOEN ERABILERAREN ORDENANTZAREN ALDAKETA

–4.2 artikuluan "kanon bat ordaindu beharko da m³ bakoitzeko" esaten duen tokian, "2 euroko kanon bat ordaindu beharko da m³ bakoitzeko".

Iragarkiaren kodea: L2407643