2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Gazteluberriko Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2024 aldaketa Udalaren 2024ko aurrekontuan.
Aldaketa eginen da jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35.etik 38.era bitarteko artikuluei (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 21/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean).
Alkatetzaren aginduz, hasiera ematen zaio 2024ko aurrekontu orokorra aldatzeko espedienteari, gastu obligazio handiagoak hartzeko 2024ko ekitaldian. Ikusi da hasierako aurrekontuan ez zegoela jasota basolanei dagokien sasi-garbitze lanetarako gastu bat, eta horregatik da beharrezkoa aldaketa egitea.
Osoko bilkurak, 2024ko apirilaren 25ean onetsi zuen espedientea, eta Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter ditzaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Gazteluberrin, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2407410