104. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan (2. eta 6. sektoreak)

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik espedientean jasoriko agiriak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1., 4. eta 8. artikuluetan, erabaki da:

1. Larraina Sozietatearen instalazioen ondoko eremu laranja (104 plaza) 6. sektorean (Donibane) sartzea; horrela, 1., 2. eta 6. sektoreetako egoiliarrek aparkatzeko tiketik gabe aparkatzen ahalko dute.

2. Eremua gaituko da bat etorriz erabaki honi erantsitako planoekin.

3. Aldaketa hori 2024ko maiatzaren 1ean jarriko da indarrean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 7an.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

1. SEKTOREA, 2024KO APIRILEAN ALDATUA

2. SEKTOREA, 2024KO APIRILEAN ALDATUA

3. SEKTOREA, 2024KO APIRILEAN ALDATUA

Iragarkiaren kodea: L2407411