13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA abenduaren 28koa 36/2022 Foru Legean, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoan.

1.1.3. Foru Aginduak

513E/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren "Apositu Batzordea" sortzen duena.

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 2koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana. Horren bidez, motibazio politikoko biktimaren izaera deklaratzeko eskabide-eredua onesten da eta eskabide hori aurkezteko epea irekitzen, bat etorriz martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legean jasotakoarekin. Foru lege hori eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

283/2022 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat, elkartearen funtzionamenduan laguntzeko 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra arte. DDBN identifikazioa: 664110.

287/2022 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntzen deialdi bat onesten duena babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra haien funtzionamenduan laguntzeko. Bi kasuetan, ezinbestekoa da babes zibilaren arloan lankidetzan aritzeko hitzarmena sinatua izatea Nafarroako Gobernuarekin. DDBN identifikazioa: 664121.

289/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, babes zibilaren eremuan kualifikazio eta jarduera espezifikoa duten boluntariotzako erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena, 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdian parte hartzeko baldintza da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua izatea. DDBN identifikazioa: 664126.

722E/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi hau: "Herritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak". DDBN identifikazioa: 663445.

723E/2022 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi hau: "Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, horien bidez Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak gara ditzaten". DDBN identifikazioa: 663450.

16/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" izeneko kulturen arteko ipuin ilustratuen lehiaketaren 2022ko saria.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

241C/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Barañaingo Udalak 2022tik 2025era bitarte funtzionario eta administrazio-kontratudunentzat daukan akordio kolektiboaren 7. artikuluaren aldaketa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

325/2022 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Galipentzuko udal-mugartean erdi-tentsioko instalazio elektriko baterako administrazio baimena ematen baita, bai eta exekuzio proiektua onesten eta instalazioak onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

272/2022 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana. Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (desagertzera doana) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko deialdia onartzen da ebazpen horren bidez, baita deialdi horren ondorengo prozedura irekia ere, 2026ko urtarrilaren 19ra arte Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidego horretan sartzea eskatzeko.

445E/2022 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Zangozako udal-mugartean kokatutako zerri aziendaren instalazio bat (umetarako zerramak hasierako gizendegirik gabe) aldatzeko proiektua. Instalazioaren titularra Granja los Alecos  SL da, eta aldaketaren xedea, zerrikumeen nabe batean 2.500 litroko bi gasolio-deposituren ordez 2.000 litroko bi depositu jartzea.

446E/2022 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Tafallako udal-mugartean burdina urtu eta motorrak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa. Instalazioaren titularra Fagor Ederlan Tafalla S. Coop. da, eta aldaketaren xedea, 145. isurbidea kentzea eta 146. isurbidearen emaria aldatzea.

1257E/2022 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Muruzabalgo Udal Planaren aldaketaren gaineko ingurumen txosten estrategikoa egiten duena. Muruzabalgo Udala da sustatzailea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bidez zerrenda bat osatzeko, familia-langilea izateko lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaiena

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi osoan betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

BARAÑAIN

2023an autoenplegua sutatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Laburpena

BETELU

Beteluko Udal Plan Orokorraren hasierako onespena eta lizentzien etendura

ERROIBAR

Erroibarren kultura- eta kirol-jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak behin betiko onestea

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 243. eta 1271. lurzatietan. Hasierako onespena

LARRAGA

Osoko Bilkuraren eskumenak alkateari eskuordetzea

LEDEA

Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Aldaketa, rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Aldaketa, Lizentziak emateko eta hirigintzako eta eraikuntzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

OLAGUEKO KONTZEJUA

Larreen aprobetxamendua, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauetan, isurketa gutxiko eremu eta sarbide kontrolatuko eremu izaera emateko

Taxi-bonurako dirulaguntzen deialdia 2023rako. Laburpena

SANTAKARA

Udalaren Hirigintza Plana. Hasierako onespena

TAFALLA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak emateko 2023an. Laburpena

TUTERA
–TUDELA-CULTURA TOKIKO ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA–

Deialdia, irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

URROZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 495. lurzatian. Hasierako onespena

DEIERRI

Akats zuzenketa, Udal Planeko aldaketaren hasierako onespenarena, Murugarrengo 20. poligonoko 15. eta 332. lurzatiei dagokienez

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, "Garbigunea: etxeko hiri-hondakinen bilketa Zarrakaztelun (Nafarroa)" izeneko proiekturako desjabetze aktak egiteko

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren dedikazio araubidea eta ordainsariak