13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA
–TUDELA-CULTURA TOKIKO ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA–

Deialdia, irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 669953.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/669953).

Tuterako Udalak, "Tudela-Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoaren bidez, dirulaguntzen deialdia egin du Tuteran proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzat. Dirulaguntzak pertsona fisikoentzako dira, eta 2023an hirian eta hirirako interes orokorreko eta Udalaren intereseko kultura proiektuak eta jarduerak egin behar dituzte.

Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean dago iragarki honen kodearekin, www.tudelacultura.es webgunean eta "Tudela-Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eska daiteke.

Tuteran, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2300547