13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

241C/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Barañaingo Udalak 2022tik 2025era bitarte funtzionario eta administrazio-kontratudunentzat daukan akordio kolektiboaren 7. artikuluaren aldaketa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ikusirik Barañaingo Udalak 2022tik 2025era bitarte funtzionario eta administrazio-kontratudunentzat daukan akordio kolektiboaren 7. artikulua aldatzea erabakitzen duen testua (akordio kolektiboaren kodea: 31100072132014), 2022ko azaroaren 28an sartu zena erregistro honetan eta 2022ko urriaren 5ean sinatu zutena administrazioaren eta sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutua onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin, baita Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin ere,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

BARAÑAINGO UDALEKO FUNTZIONARIO ETA ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNENTZAKO AKORDIO KOLEKTIBOA NEGOZIATZEN DUEN BATZORDEAREN AKORDIOA (AKORDIO KOLEKTIBOA 2022KO IRAILAREN 13AN ARGITARATU ZEN NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN)

Akordio kolektiboaren 7. artikuluan akats bat atzeman da (konpentsazio-paga, bigarren paragrafoa eta hirugarren paragrafoa):

Honela dioen tokian:

"Kontzeptu horrengatik guztira ematen den kopurua, batez beste, 615 eurokoa izanen da gehienez ere, funtzionario edo kontratudun bakoitzeko eta urteko. Lehenbiziko ordainketa 2017ko lehen hiruhilekoan eginen da, 2016ko ordainsariak oinarritzat harturik, eta horrela hurrengo urteetan ere.

Batez besteko zenbatekoari Nafarroako aurreko urteko KPI erreala gehituko zaio urtero. Lehenbiziko berrikuspenean Nafarroako 2016ko KPIa hartuko da kontuan eta 2017ko pagan aplikatuko da, eta horrela hurrengo urteetan ere."

Honela behar du:

"Kontzeptu horrengatik guztira ematen den kopurua, batez beste, 615 eurokoa izanen da gehienez ere, funtzionario edo kontratudun bakoitzeko eta urteko. Lehenbiziko ordainketa 2022ko lehen hiruhilekoan eginen da, 2021eko ordainsariak oinarritzat harturik, eta horrela hurrengo urteetan ere.

Batez besteko zenbatekoari Nafarroako aurreko urteko KPI erreala gehituko zaio urtero. Lehenbiziko berrikuspenean Nafarroako 2021eko KPIa hartuko da kontuan eta 2022ko pagan aplikatuko da, eta horrela hurrengo urteetan ere."

Barañainen, 2022ko urriaren 5ean.

Iragarkiaren kodea: F2216969