13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak emateko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 669657.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/669657).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.

–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.

–Nutrizioa eta higienea.

–Osasunarekin ikusteko duten laguntzak.

–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.

–Txikilandia udal ludoteka.

–Tafallako Haur Eskola.

–Eskolako materiala.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 27.000 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0-23111-4800000 Gizarte-larrialdietarako transferentziak".

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2023ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuan kontsignatzea mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2300532