13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" izeneko kulturen arteko ipuin ilustratuen lehiaketaren 2022ko saria.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren irailaren 23ko 13/2022 Foru Aginduaren bidez, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" izeneko kulturen arteko ipuin ilustratuen lehiaketarako deialdia egin zen.

Lehiaketa honen helburua da sentsibilizazio-ekintzak abian jartzea eta balioa ematea kulturen arteko bizikidetzari, gizarte aniztasunari eta migrazioen balioari, bai eta beste edozein ekintzari ere, xedea baldin badu kulturen arteko bizikidetza hobetzea eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzea ikastetxeetan eta, oro har, 0-6 urteko eta 6-12 urteko haurren artean.

Oinarri arautzaileen 4. atalean, «Sariaren zuzkidura» izenekoan, sari bat ezarri zen modalitate bakoitzerako, mila eta laurehuna euro gordineko zuzkidura ekonomikoarekin, Nafarroako Gobernuari egile eskubideak lagatzearen eta liburu ilustratua argitaratzearen truke, bai eta "Navarra de Colores- Nafarroa Koloretan" diploma eta estatuatxo banarekin ere. Orobat, modalitate bakoitzerako, 5 accesit ezarri ziren gehienez, hirurehuna euro gordineko zuzkidura ekonomikoarekin, egile eskubideak lagatzearen eta liburu ilustratua argitaratzearen truke, baita "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" diploma eta estatuatxo banarekin ere.

Epaimahaia abenduaren 9an bildu ondoren, bozketa egin da, eta honako kontakizun hauek saritu dira:

–1. kategorian (0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuak).

–Irabazlea: "Cloe Arcoiris", Javier Ruíz Angladarena.

Accesita: "Lo intentamos", Víctor García Goyenecheren eta Idauze Zaratiegi Lópezena; "¿Jugamos? Una historia con muchos colores", Javier Ruíz Angladarena; "Pequeños pastelitos", Lara Mayo Villalbarena; "Redondo casi casi cuadrado", Braulio Alejandro Meléndez Pérezen eta Beatriz Dapena Testarena.

–2. kategorian (Lehen Hezkuntzako 6-12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuak).

–Irabazlea: "Ni blanco ni negro", Nicolás Alba Ricorena.

Accesita: "Nuestros colores", Javier Ruíz Angladarena; "Los brazos de la Tierra" María Basterra Latasaren eta Katrin Pereda Eusarena; "Katin eta puxker", Iciar Miquelpericena Tellechearena; "Los hombres de púrpura", María Lourdes Rad Díezen eta Ana Capitaine Sánchezena.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 80. artikuluan eta berrogeita bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, ehuneko 19ko atxikipena egin beharko zaio sari bakoitzaren guztizko zenbatekoari, eta, beraz, zenbateko hori sari bakoitzetik kendu beharko da Foru Ogasunari ordaintzeko.

Horrenbestez, epaimahaiaren epaitzaren aktan jasotakoarekin bat, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Javier Ruíz Angladari ematea 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuen saria. Saria 1.400 eurokoa da.

2. Víctor García Goyenecheri eta Idauze Zaratiegi Lópezi ematea 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuen lehen accesita, 300 eurokoa. Sari horri lotutako zenbatekoa Víctor García Goyenecheri ematen zaio.

3. Javier Ruíz Angladari ematea 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuen bigarren accesita, 300 eurokoa.

4. Lara Mayo Villalbari ematea 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuen hirugarren accesita, 300 eurokoa.

5. Braulio Alejandro Meléndez Pérezi eta Beatriz Dapena Testari ematea 0-6 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin ilustratuen laugarren accesita, 300 eurokoa. Sari horri lotutako zenbatekoa Braulio Alejandro Meléndez Pérezi ematen zaio.

6. Nicolás Alba Ricori ematea Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuen saria. Saria 1.400 eurokoa da.

7. Javier Ruíz Angladari ematea Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuen lehen accesita, 300 eurokoa.

8. María Basterra Latasari eta Katrin Pereda Eusari ematea Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuen bigarren accesita, 300 eurokoa. Sari horri lotutako zenbatekoa Katrin Pereda Eusari ematen zaio.

9. Iciar Miquelpericena Tellecheari ematea Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuen hirugarren accesita, 300 eurokoa.

10. María Lourdes Rad Díezi eta Ana Capitaine Sánchezi ematea Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ipuin ilustratuen laugarren accesita, 300 eurokoa. Sari horri lotutako zenbatekoa María Lourdes Rad Díezi ematen zaio.

11. Guztizko gastua, 5.200 eurokoa, 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Nafarroa Koloretan saria" izeneko F10002 F1200 2268 231900 partidari egotziko zaio.

12. 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan saria" izeneko F10002 F1200 2268 231900 partidan baimendutako kreditua liberatzea (600 euro).

13. 2022ko Gastuen Aurrekontuko "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan saria" izeneko F10002 F1200 2268 231900 partidako kreditu-erreserba liberatzea (600 euro).

14. Ebazpen hau igortzea Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta interesdunei jakinaraztea; halaber, adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irizar.

Iragarkiaren kodea: F2217132