13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2022ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ledeako rokodromoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2217917