13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren dedikazio araubidea eta ordainsariak

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 28an egin bilkuran, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Bat etorriz Batzar Orokorraren 2019ko irailaren 25eko erabakiarekin, Sabina García Olmeda Izarbeibarko Mankomunitateko buruak eta Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL sozietateko buruak %80ko dedikazioa du bere eginkizunak gauzatzeko eta arrazoi horregatik urtean 24.000 euro gordineko ordainsaria du.

Bat etorriz Batzar Orokorraren 2022ko urriaren 25eko erabakiarekin, hasiera batez onetsi baitzituen Mankomunitatearen 2023rako aurrekontuak, eta bilkuran, bere ordainsarien gainean, buruak azaldutakoaren arabera. Kontuan hartuta legegintzaldiaren amaiera dela-eta nabarmen jaitsi direla dedikazio beharrak, onetsi zen aurrekontu partida erdira jaistea, buruaren ordainsariei buruzkoa.

Gaiaz bozketa eginda, aho batez,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Buruaren dedikazioa erdira jaistea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, eta data horretatik aurrera %40koa izanen da.

Bigarrena.–Buruak dedikazioaren konpentsazio modura duen ordainsaria erdira jaistea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Data horretatik aurrera urtean 12.000 euro gordin izanen da.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen iragarki-taulan argitaratzea, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Indarra aholkularitzari, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezan.

Garesen, 2022ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2217908