13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bidez zerrenda bat osatzeko, familia-langilea izateko lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaiena

Mankomunitateko buruak, 2022ko abenduaren 28ko 130/22 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaproben bidez zerrenda bat osatzeko, familia-langilea izateko lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaiena, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura, eta prozesua hastea.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude webgunean: http://www.manserso.org/eu/

Berriozarren, 2022ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2217845